Karl Malden

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Karl Malden
Karl Malden 2.jpg
Bizitza
Jaiotza Chicago1912ko martxoaren 22a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa Serbiarra
Czechsa
Heriotza Brentwood2009ko uztailaren 1a (97 urte)
Hobiratze lekua Westwood Village Memorial Park Cemetery
Hezkuntza
Heziketa DePaul University
Hizkuntzak ingelesa
serbiera
Lanbidea
Lanbidea telebista-aktorea, zinema aktorea eta antzerki aktorea
Jasotako sariak
Nominazioak
Zerbitzu militarra
Gatazka Bigarren Mundu Gerra
IMDb nm0001500
www.karlmalden.com/

Karl Malden, jaiotze izenez Mladen George Sekulovich (1912ko martxoaren 22a, Chicago, Illinois - 2009ko uztailaren 1a, Brentwood, Los Angeles) estatubatuar aktore bat izan zen.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karl Maldenen aita Petar Sekulović serbiar siderugia langilea eta esne-saltzailea, eta ama berriz Minnie Sebera txekiar jostun eta aktoresa izan ziren, Karl hiru semeetatik zaherrena izan zelarik. Chicagon jaio zen baina bost urte besterik ez zituela Indianako Gary herrira bizitzera joan ziren. Eskolan mutil ospetsua zen, institutoko saskibaloi taldeko izarra baitzen. Saskibaloi partida horietako batean bi aldizr sudurra puskatu eta harrezkero bere ibilbide osoan ezaugarri nagusietako bat izango zuen sudur desitxuratuarekin bizi izan da.

Eskola mailako zenbait antzezlanetan parte hartzen hasi zen. Graduazioaren ostean, eta bere aitaren urratsak jarraituz siderurgiaren alorrean lanean aritu zen lanean, baina bere lanarekin ez oso gustura egon ez, eta arte dramatikoa ikastera unibertsitatera joatea erabaki zuen. Han gerora bere emaztea izango zen Mona Greenberg ezagutu zuen. 1938an bikotea ezkondu eta bi alaba izan zituzten: Mila eta Carla.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1930. urte amaieran, antzerki aktore gisa Broadwayen arrakasta lortu zuen, eta geroago, 1940an bere lehenbiziko estreinaldi zinematografikoa egin zuen They knew what they wanted filmearekin. Bigarren Mundu Gerran parte hartu ostean, bere ibilbidearekin aurrera jarraitu zuen eta 1940ko hamarkada amaieran Elia Kazan zinema zuzendariaren Boomerang (1947) edo Kiss of Death (1947) bezalako filmetan ikusi ahal izan zen.

1950eko hamarkadan Karl Maldenen ibilbideak indar handia hartu zuen eta Otto Premingerren Where the Sidewalk Ends, Henry Kingen The Gunfighter, Alfred Hitchcocken I Confess edo Elia Kazan zuzendariaren A Streetcar Named Desire eta On the Waterfront bezalako filma garrantzitsuetan parte hartu zuen.

1960ko hamarkadako urteak artistaren ibilbidean arrakastatsuak izaten jarraitu zuten, nahiz eta aurreko hamarkadan baino garrantzia gutxiagoko filmetan parte hartu. Fear Strikes Out (1957), Pollyanna (1960), Birdman of Alcatraz (1962), How the West Was Won (1962) edo The Cincinnati Kid (1965) filmak antzeztu zituen.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karl Malden aktorea I Confess (1953) filman.
Karl Malden eta Marlon Brando aktoreak On the Waterfront (1954) filman.
Karl Malden with Eva Marie Saint in the trailer for On the Waterfront (1954)
Karl Malden aktorea Aita Barry pertsonaia antzeztuz On the Waterfront (1954) filman.

Telefilmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karl Malden Aldatu lotura Wikidatan