Karl Ove Knausgård

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karl Ove Knausgård

(2010)
Bizitza
JaiotzaOslo1968ko abenduaren 6a (55 urte)
Herrialdea Norvegia
Familia
Ezkontidea(k)Linda Boström Knausgård  (2007 -  2016)
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Bergen (en) Itzuli : arte, literatura
Kristiansand Cathedral School (en) Itzuli
Hizkuntzaknorvegiera
ingelesa
Irakaslea(k)Tomas Espedal (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, autobiografialaria eta idazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoafiction literature (en) Itzuli
memoriak
IMDB: nm4199207 Edit the value on Wikidata

Karl Ove Knausgård (Oslo, 1968ko abenduaren 6a) idazle norvegiar garaikidea. Oso ezaguna egin da sei liburukietan argitaratutako bere Min Kamp (Nire borroka) eleberri autobiografikoari esker.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren biografia Min Kamp zikloko liburuen edukia da, alegia, eta horien irakurketak idazlearen irudi zehatza ematen du. Familiarekin Norvegiako leku desberdinetan bizi izan zen: Tromøya, Arendal eta Kristiansand. Aitarekin, alkoholikoa, oso harreman gatazkatsua izan zuen. Literaturan hasteko arazoak izan zituen, tartean bere psikologia konplexuaren ondorioz. Bergengo Idazketa Akademian eta Bergengo Unibertsitatean arte eta literatura ikasi zuen. Garai horretan ere rock talde batean bateria jo zuen. Tonje Aursland-ekin ezkondu zen baina laster dibortziatu ziren. Ondoren Estokolmon, Malmön eta Österlenen (Suedia) bizi izan da. Linda Boström Knausgård idazlearekin 2007an ezkonduta, lau seme-alaba izan ditu. 2016an dibortziatu ziren. 2010ean, bestetik, bere anaiarekin, Yngve Knausgård, eta Asbjørn Jensenekin argitaletxe txiki bat sortu zuen: Pelikanen.[1] Knausgårdek ere Bibliaren norvegierazko bertsioaren aholkularia izan da.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ute av verden (1998)
  • En tid for alt (2004)

Min kamp zikloa (2009–2011)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuei itzulpenetan izenburu desberdinak jarri dizkiete baino jatorrizko edizioan liburuen zenbakiak bakarrik aipatzen dira. Oso bilduma polemikoa izan da zeren eta bere biografia eta bere barruko hausnarketak eta arazoak zehaztasun guztiekin narratzen baititu. Zikoaren izenburua ere polemikoa izan zen zeren eta Min Kamp Adolf Hitlerren liburuaren izenburua zen (Mein Kampf) eta. Liburu hauei esker Knausgård Marcel Proustekin konparatua izan da.[2]

  • Min kamp. Lehen liburua – eleberria (2009). Gaztelaniaz: Aitaren heriotza. Frantesez: Aita baten heriotza
  • Min kamp. Bigarren liburua – eleberria (2009). Gaztelaniaz eta frantsesez: Gizon maitemindua
  • Min kamp. Hirugarren liburua – eleberria (2009). Gaztelaniaz: Haurtzaroaren uhartea. Frantsesez: Gaztea
  • Min kamp. Laugarren liburua – eleberria (2010). Gaztelaniaz: Iluntasunean dantzan. Frantsesez: Munduaren muturrean
  • Min kamp. Bosgarren liburua – eleberria (2010). Gaztelaniaz: Euria egin behar du
  • Min kamp. Seigarren liburua – eleberria (2011). Gaztelaniaz: Amaiera

Beste lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Alt som er i himmelen (Med Thomas Wågeström) – argazki-liburua (2012)
  • Sjelens Amerika – Saiakerak (2013)
  • Nakken (Med Thomas Wågeström) – argazki-liburua (2014)
  • Hjemme/Borte (Med Fredrik Ekelund) – brev (2014)

Om høsten – (2015) Om vinteren – (2015) Om våren – (2016) Om sommeren – (2016) Så mye lengsel på en så liten flate – (2017)

Karl Ove Knausgård bere lanen irakurketa batean.

Sariak eta izendapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izendapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2017: Letren Jerusalem saria
  • 1998: Norvegiako Kritika Literarioari saria
  • 2009: Brage saria
  • 2009: NPK P2 Audientziaren saria
  • 2009: Morgenbladeten Urteko Liburuaren saria[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. .
  3. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]