Karl Schmidt-Rottluff

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Karl Schmidt-Rottluff
Karl Schmidt Rottluff.jpg
Bizitza
Jaiotza Rottluff1884ko abenduaren 1a
Herrialdea  Alemania
Heriotza Berlin1976ko abuztuaren 10a (91 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak eskultorea, margolaria, unibertsitateko irakaslea eta graphic artista
Enplegatzailea(k) Berlin University of the Arts
Jasotako sariak
Kidetza Die Brücke
Artists Rights Society
Mugimendua espresionismoa

Karl Schmidt-RottluffKarl Schmidt 1905 urteraino— (Rottluff, Chemnitz, 1884ko abenduaren 1aBerlin, 1976ko abuztuaren 10amargolari espresionista eta marrazkilaria izan zen, Die Brücke artista taldearen lau sortzaileetako bat.

Bizitza eta lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rottluffen jaioa, gaur egun Chemnitz auzoan eta Karl Schmidt izena izan zuen 1906 urtera arte.

Dresdenen arkitektura ikasketak hasi zituen baina epe baten ostean[1] ikasketak utzi eta  Die Brücke ("Zubia") talderaren lau sortzaileetako bat izan zen; gainerakoak, arkitekturako ikaskide hauek izan ziren, Ernst Ludwig Kirchner, Fritz Bleyl eta Erich Heckel. Taldea Dresdenen sortu zen 1905 urteko ekainaren 7an eta antolatu zuten lehendabiziko erakusketa urte bereko azaroan Leipzigen izan zen.

1906 urtean, abizenari "Rottluff" izena gaineratu zion. Urte hartako uda Alsen uhartean eman zuen Emil Nolderekin batera. 1907 urtetik 1912 urtera, udako aldiak Dangast kostaldean eman zuen,  Bremendik gertu. 1911ko abenduan, Die Brücke taldekideekin Dresdenetik Berlinera joan zen.[2] Taldea 1913 urtean desegin egin zen.

1915 urtetik 1918 urtera Lehen mundu Gerratean parte hartu izan zuen, ondoren Berlinera itzuli izan zen eta bertan eman zuen bizitza osoa, Bigarren Mundu Gerrako aldian izan ezik, garai hartan Rottluffera itzuli baitzen bere estudioa aire eraso bat jaso ostean.[3] 1924 urtean, Rosa Scahpire arte historialariak, Schmidt-Rottluffren lanen katalogo bat argitaratu zuen.[4]

Lehen Mundu Gerraren ondoren,  Schmidt-Rottluffren espresionismo lanak goretsiak ziren baina naziek boterea hartu zutenean gaitzetsiak izan ziren; izan ere 1933 urtean Prusiako Arte akademiatik bota egin zuten.[5]

Naziek 1937. urtean Schmidt-Rottluffen 608 margolan museoetatik kendu zituztenen eta haietako batzuk  "arte endekatua" ("Entartete Kunst") erakusketetan aurkeztuak izan ziren. 1941 urterako margolari gremiotik bota eta margotzea debekatu zioten.

Gerraren ondoren, 1947. urtean, Schmidt-Rottluff , Berlin-Charlottenburg arte unibertsitateko irakasle izan zen eta horren bidez artisten belaunaldi berriengan eragin handia izan zuen.

1976. urtean Berlinen hil egin zen.

Oharrak eta erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Carey, Frances; Griffiths, Anthony (1984)
  2. Carey, Frances; Griffiths, Anthony (1984)
  3. Carey, Frances; Griffiths, Anthony (1984)
  4. "Schapire, Rosa"
  5. Karl Schmidt-Rottluff Arte Modernoko Museoa, New York.