Karlos Alberto Sardiniakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karlos Alberto Sardiniakoa

King of Sardinia and Duke of Savoy (en) Itzuli

1831ko apirilaren 27a - 1849ko martxoaren 23a
Karlos Felix Sardiniakoa - Viktor Emanuel II.a Italiakoa
Head of the House of Savoy (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaTurin1798ko urriaren 2a
Herrialdea Frantzia
 Sardiniako Erresuma
HeriotzaPorto1849ko uztailaren 28a (50 urte)
Hobiratze lekuaBasilica of Superga (en) Itzuli
Heriotza modua: eritasuna
Familia
AitaCharles Emmanuel, Prince of Carignano
AmaPrincess Maria Christina of Saxony
Ezkontidea(k)Maria Theresa of Austria (en) Itzuli  (1817ko irailaren 30a -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaSavoiako etxea
Hezkuntza
HeziketaCollège Stanislas de Paris (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakerregeordea eta subiranoa
Jasotako sariak

Find a Grave: 42767269 Edit the value on Wikidata

Karlos Alberto (italieraz: Carlo Alberto I; Turin, 1798ko urriaren 2a - Porto, 1849ko uztailaren 28a) Sardiniako erregea izan zen 1831tik 1849ra.

Karlos Manuel Savoiako eta Maria Kristina Saxoniakoaren semea izan zen. Napoleondar garaian Frantzian bizi izan zen eta hezkuntza liberala jaso zuen. 1821ean matxinadaren alde egin zuen, Viktor Emanuel I.a Sardiniakoa konstituzio liberala ematera behartzeko, baina gero babesa kendu zion. Kontserbadore bihurtu zen eta San Luisen Ehun Mila Semeetan parte hartu zuen.

Sardiniako errege bihurtu zen 1831n, Karlos Felix lehengusu urruna hil ondoren. Hasierako aldi kontserbadore baten ondoren, Aita Santuak zuzendutako eta Habsburgoko Etxetik askatutako Italia Federalaren ideia hartu zuen. 1848an Albertino Estatutua eman zuen, Italiako lehen konstituzioa.

Austriako Inperioaren aurka borrokatu zen Italiako Independentziaren Lehen Gerran, baina Aita Santuak eta Bi Sizilietako erregeak utzi egin zuten. 1849an Novarako guduan garaitua izan zen eta bere seme Viktor Emanuel II.aren alde abdikatu zuen. Handik hilabete gutxira hil zen, Oporton erbesteratuta.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]