Karlos Borboi-Soissonsekoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Karlos Borboi-Soissonsekoa, Dominicus Custosen grabatua. 1600 inguruan.

Karlos Borboi-Soissonsekoa (1566-1612), Soissonseko kontea eta Frantziako printzea izan zen. Karlos, Luis I.a Borboi-Condékoaren eta honen bigarren emazte Françoise de Longueville-Rothelinen semea eta Henrike IV.a Frantziakoa erregearen lehengusua zen.

Nogent-le-Rotroun jaioa, Karlos, Liga Katolikora elkartu zen Frantziako erlijio gerretan, bere familiako gainontzeko pertsonak protestanteak ziren arren. Ondoren, bere lehengusu Henrikek, Karlos, protestanteei elkartzeko konbentzitu zuen, beranduago, Henrike bera izan zen arren, katolizismora bihurtu zena.

Henrikek, Bretainiako gobernari izendatu zuen 1589an, Dofinerrikoa, 1602an, eta Normandiakoa, 1610ean. Urte honetan bertan Henrike hil zenean, Karlos, Henrikeren alargunaren politikaren aurka agertu zen, Maria Medicikoa erregeordea. 1611 eta 1612 bitartean, Frantzia Berriko Teniente Jeneral postua bete zuen.

Lucéko Ana Montafiakoarekin ezkondu zen, hiru seme-alaba izan zituelarik:

Karlos, 1612an hil zen, 46 urterekin, Blandyn, Sena eta Marne departamenduan.


Aurrekoa
Pierre Dugua de Mons
Frantzia Berriko Teniente Jenerala
1611-1612
Ondorengoa
Henrike II.a Borboi-Condékoa