Karlos III.a, Borboiko dukea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Karlos III.a, Borboiko dukea
Château de Beauregard - Charles of Bourbon.jpg
Frantziako kondestablea

Bizitza
Jaiotza Montpensier1490eko otsailaren 17a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Erroma1527ko maiatzaren 6a (37 urte)
Hobiratze lekua Gaeta
Heriotza modua : guduan hila
Familia
Aita Gilbert, Count of Montpensier
Ama Clara Gonzaga
Ezkontidea(k) Suzanne, Duchess of Bourbon Itzuli
Anai-arrebak
Leinua Q3402220 Itzuli
Borboi leinua
Jarduerak
Jarduerak soldadua eta buruzagi militarra
Zerbitzu militarra
Gradua jeneral
Parte hartutako gatazkak Cognaceko Ligaren Gerra

Karlos III.a, Borboiko dukea (Montpensier, 1490eko otsailaren 17a - Erroma, 1527ko maiatzaren 6a), Montpensierko kondea (1501) eta Auverniako dofina, askotan Borboiko Konestablea deitua, frantziar buruzagi militarra izan zen. Karlos Habsburgokoaren armada inperialaren buru izan zen 1527ko Erromako arpilatzean.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Petri II.a Beaujeukoaren alaba zen Suzanne bere lehengusinarekin ezkondu zen 1505ean, Borboi etxeko bi adarren lurralde handiak bateratuz hala. Frantziako koroaren zerbitzuan, kondestable edo erreinuko armada-buru izendatu zuten 1514an eta, Frantzisko I.aren zerbitzuan aritu zen, erabakior, Marignanon Milango dukearen aliatu ziren suitzarren aurkako guduan (1515).

1521ean haren emaztea hil ondoren, Frantzisko I.aren ama Luisa Savoiakoarekin ezkontzeari uko egin zion eta honek borboitarren oinordekotza eskatu zion. Orduan Karlosek Frantzisko I.a traizionatu zuen eta Espainiako Karlos I.a enperadorearen zerbitzuan jarri zen. Frantziar gudarostea garaitu zuen Paviako guduan (1525) eta Erromako arpilatzean hil zen (1527). Borboitarren adar nagusia berarekin amaitu zen eta Frantzisko I.ak bereganatu zituen ondasun guztiak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karlos III.a, Borboiko dukea Aldatu lotura Wikidatan