Karlos Maria Borboi Austria-Estekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Karlos Maria Borboi Austria-Estekoa
Don carlos de borbón nypl.jpg
pretender

Bizitza
Izen osoa Carlos María de Borbón y Austria-Este
Jaiotza Ljubljana1848ko martxoaren 30a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Varese1909ko uztailaren 18a (61 urte)
Hobiratze lekua Trieste Cathedral
Familia
Aita Juan, Count of Montizón
Ama Archduchess Maria Beatrix of Austria-Este
Ezkontidea(k) Princess Margherita of Bourbon-Parma
Berthe de Rohan
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Espainiako Borboi etxea
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Firma de Carlos María de Borbón.svg

Karlos Maria Borboi Austria-Estekoa (Ljubljana, 1848ko martxoaren 30aVarese, 1909ko uztailaren 18a), bere burua «Madrilgo duke» izendatua, Karlos VII.a Espainiakoa izenaz erregegai karlista izan zen (1868- 1909) eta baita Karlos XI.a Frantziakoa eta VI.a Nafarroakoa erregegai legitimista (18871909) ere.

1875eko Gernikako hitzaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Karlistaldian, Karlos VII.a ezaguna egin zen. Urte horietan Espainiako lehendakaria bezainbeste botere eta onarpen izan zuen. Orduan egin zuen hitzaldi hau:

- Karlos VII.ak 1875eko uztailaren 3an Gernikako Juntetxean foruak betetzea zin egin zuenean egindako hitzaldia:

≪Nire Bizkaiko Jaurerri txit noble eta txit prestuko elizate, uri, hiri eta kontzejuetako eskudunok.

Zuen foruak, usadioak eta ohitura onak betetzea zin egin ondoren, nire barruan dudan poza ikaragarria da; eta Europari begira ematen duzuen ikuskizuna itzela eta dotorea da, Jaun legitimoa duzuena zuen askatasunen zuhaitz sakratuaren azpian aldarrikatu duzue eta.

Eskerrak ematen dizkizuet nire izenean eta Espainia katolikoaren izenean; adoretsu eta kementsu ari da nire Kausaren alde, hau da, Jainkoaren eta nire Aberriaren kausaren alde.

Nire gogoa handitu egiten da hain ikuskizun ederraren aurrean eta laster,oso laster, garaipenerantz eramango ditut gudaroste saiatuak; eta borroka denboran, eta bai bake denboran ere, nire bihotzak gogoan izango zaituzte zuok eta zuon seme-alabak, hain eskuzabal jokatu eta odola borroka zelaietan isuri duzuenok (...)≫.

Ferren, M.: "Escritos políticos de Carlos VIÑI. Madril, Editora Nacional, 1957, 89.or.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carlos María de los Dolores Juan Isidro José Francisco Quirín Antonio Miguel Gabriel Rafael de Borbón y Austria-Este bataiatua, aita Joan Karlos Maria Isidro Borboi eta Bragançakoa eta ama Beatrix Austria-Estekoa izan zituen. Gurasoak banatu zirenean, amarekin Modenan bizi eta gero Pragan, Venezia eta Vienan ikasi zuen.

1867an Margarita Borboi-Parmakoa ezkondu eta bost seme-alaba izan zituen:

1893an alargundu ondoren, Berta Rohangoa (1860-1945) ezkondu zuen baina ez zuten seme-alabarik izan.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karlos Maria Borboi Austria-Estekoa Aldatu lotura Wikidatan