Karlos VII.a Frantziakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Karlos VII.a Frantziakoa
Charles VII by Jean Fouquet 1445 1450.jpg
Frantziako erregea

1422-10-30 - 1461-07-31
Karlos VI.a Frantziakoa - Luis XI.a Frantziakoa
Bizitza
Jaiotza Paris1403ko otsailaren  22a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Mehun-sur-Yèvre1461eko uztailaren  22a (58 urte)
Hobiratze lekua Saint-Denisko basilika
Familia
Aita Karlos VI.a Frantziakoa
Ama Isabeau of Bavaria
Ezkontidea(k) Marie of Anjou Itzuli  (1422-04-22 -  1461-07-22)
Bikotea(k) Agnès Sorel
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Valois leinua
Jarduerak
Jarduerak subiranoa
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa kristautasuna

Karlos VII.a (Paris, 1403ko otsailaren 22a - Mehun-sur-Yèvre, 1461ko uztailaren 22a) 1422-1461 bitartean Frantziako erregea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karlos VI.a Frantziakoaren eta Elisabet Bavariakoaren semea izan zen.

Bere agintaldiaren hasieran, ingelesek Frantziaren gehiena hartuta zuten. Ehun Urteko Gerraren garaia zen eta erregeak haiek bidaltzeko egindako ahaleginak alferrikakoak izan ziren. Horrezaz gain, aitak Troyesko hitzarmenean oinordeko gisa gaitzetsia zuen. Joana Arc-ekoak Orleans konkistatu eta 1429an Reimsen Frantziako errege koroatu zuen. Hura preso hartu zutenean, ordea, Karlos VII.ak ez zuen batere ahaleginik egin salbatzeko.

1438an, Elizaren boterea gutxitu eta jauntxoen kontrolpean jartzen zuen Bourgesko Santzioa promulgatu zuen. Formigny (1450) eta Castillongo (1453) guduen ondoren, ingelesak Frantziatik bidali zituzten. Calais besterik ez zuten atxiki ingelesek. Bien bitartean Lapurdi Frantziako koroapera pasa zen Aiherrako Hitzarmenaren bidez (1450). 1453an Akitania bereganatu zuen. Karlos VII.ak aldaketa ugari burutu zuen Frantziako gobernu, finantza eta armadan. Erregearen aginpidea indartu eta gudaroste sendoa antolatu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Karlos VI.a Frantziakoa
Frantziako erregea
1422 - 1461
Ondorengoa
Luis XI.a Frantziakoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karlos VII.a Frantziakoa Aldatu lotura Wikidatan