Karlos XI.a Suediakoa
Karlos XI.a Suediakoa | |||
---|---|---|---|
1660ko otsailaren 13a - 1697ko apirilaren 5a ← Karlos X.a Gustavo Suediakoa - Karlos XII.a Suediakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Stockholm, 1655eko azaroaren 24a | ||
Herrialdea | Suedia | ||
Heriotza | Stockholm, 1697ko apirilaren 5a (41 urte) | ||
Hobiratze lekua | Riddarholmen eliza | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: pankreako minbizia | ||
Familia | |||
Aita | Karlos X.a Gustavo Suediakoa | ||
Ama | Eduvigis Leonor Holstein-Gottorp | ||
Ezkontidea(k) | Ulrika Eleonor Danimarkakoa (1680ko maiatza - | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | House of Palatinate-Zweibrücken (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Luteranismoa | ||
Karlos XI.a Suediakoa (Tre Kronor gaztelua, Stockholm, 1655eko abenduaren 4aGreg./azaroaren 24aJul. - ibidem, 1697ko apirilaren 15aGreg./apirilaren 5aJul.) Suediako erregea izan zen.
Karlos X.a Suediakoa erregearen eta Eduvigis Leonor Holstein-Gottorp erreginaren semea izan zen.
Lau urterekin bihurtu zen errege, aita hil ondoren, eta hamazazpi urterekin koroatu zuten. Bere erregealdia, Suediar Inperioaren garaian gertatu zen. Lurralde irabaziak kontserbatzeko espedizio militarrak zuzendu zituen Skaniako Gerran. Daniarrak garaitu ondoren Stockholmera itzuli zen. Bakeari eustea lortu zuen erregealdiko hurrengo 20 urteetan. Aldaketak izan ziren finantzetan, merkataritzan, armamentuan, prozesu judizialean, elizaren gobernuan eta hezkuntzan.
Ulrika Eleonor Danimarkakoarekin ezkondu zen. Bere oinordekoa, bere seme Karlos XII.a Suediakoa izan zen. Ulrika Leonor Suediakoaren aita ere izan zen.