Karlota Brunswick-Lüneburgekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Karlota Brunswick-Lüneburgekoa
Charotte Felizitas of Braunschweig Lueneburg.jpeg
Bizitza
Jaiotza Hannover1671ko martxoaren 8a
Herrialdea  Alemania
Heriotza Modena1710eko irailaren 29a (39 urte)
Hobiratze lekua Modena
Heriotza modua : arazo puerperala
Familia
Aita John Frederick, Duke of Brunswick-Lüneburg
Ama Benedikta Henrieta Palatinatukoa
Ezkontidea(k) Rinaldo d'Este Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua House of Hanover Itzuli
Jarduerak
Jarduerak aristokrata
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa

Carlota Brunswick-Lüneburgekoa (1671ko martxoaren 8a - 1710eko irailaren 29a) Alemaniako noblea izan zen. Hannover leinuan jaioa Este leinuan ezkondu zen. Brunswick-Lüneburgeko dukesa jaiotzez, Modenako dukesa izan zen ezkontzaz. Erditzean hil zen.

Jon Frederiko Brunswick-Lüneburgerkoaren eta Benedikta Henrieta Palatinatukoaren alaba nagusia zen. Bi ahizpa txikiago izan zituen, Henrieta eta Gilemina Amalia Brunswick-Lüneburgekoa, Josef I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoarekin ezkondu zena.

Karlota Reinaldo Estekoarekin ezkondu zen 1696ko otsailaren 11n. Hau Frantzisko I.a Estekoaren semerik gazteena zen bere hirugarren emazte Lucrezia Barberinirekin. Reinaldo kardinal izendatu zuten 1685ean, baina 1694an eliza utzi zuen Frantzisko II.a Modenakoa lehengusuaren ordezko izateko Modenan. Reinaldok Modena eta Brunswicken arteko harremanak sendotu nahi zituen.

1702an Espainiako Ondorengotza Gerra zela eta Modenatik Bolognara mugitu ziren.

Zazpi seme-alaba izan zituzten, baina 1710an hilda jaio zen ume bat erditzen ari zela bera ere hil zen. Bere seme nagusia zen Frantzisko Karlota Aglaé Orleanskoarekin ezokndu zen, Filipe Orleanskoa alaba, Luis XV.a Frantziakoa umea zelarik Frantziako erregentea zena. Bere bigarren alaba, Enriketa, Antonio Farnesiorekin ezkondu zen 1727an eta, bere heriotzaren ostean 1731an, Leopoldo Hesse Darmstadtekoarekin.