Karlota Holstein-Gottorpekoa
| Karlota Holstein-Gottorpekoa | |||
|---|---|---|---|
1809ko ekainaren 5a - 1818ko otsailaren 5a ← Frederika Badengoa - Désirée Clary → | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotzako izen-deiturak | Hedwig Elisabeth Charlotta von Schleswig-Holstein-Gottorf | ||
| Jaiotza | Eutin, 1759ko martxoaren 22a | ||
| Herrialdea | |||
| Heriotza | Stockholm, 1818ko ekainaren 20a (59 urte) | ||
| Hobiratze lekua | Riddarholmen eliza | ||
| Familia | |||
| Aita | Frederick August I, Duke of Oldenburg | ||
| Ama | Ulrika Hesse-Kasselgoa | ||
| Ezkontidea(k) | Karlos XIII.a Suediakoa (1774ko uztailaren 7a - | ||
| Seme-alabak | ikusi
| ||
| Haurrideak | ikusi
| ||
| Leinua | House of Holstein-Gottorp (en) | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | idazlea | ||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Erlijioa | luteranismoa | ||
Karlota Holstein-Gottorpekoa (Hedvig Elisabet Charlotta, Eutin, Holstein-Gottorp dukerria, 1759ko martxoaren 22a – Stockholm, Suedia, 1818ko ekainaren 20a) historiako eguneroko garrantzitsu baten idazlea izan zen, Suediako erregina ezkontidea 1809. urteko ekainaren 5etik 1818. urteko otsailaren 5era, eta 1814ko azaroaren 4tik Norvegiako eta Suediako erregina ezkontidea 1818. urtera arte, Suediako Karlos XIII.a erregearen emazte gisa.[1][2][3]
Karlotaren gutun-idazkiek eta eguneroko pertsonalek gortearen eta Suediako aristokraziaren artean izandako harremanak eta intrigak ulertzen laguntzen digute.

Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Familia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Karlota Eutin-en jaio zen, eta hantxe bizi izan zituen lehen urteak. Bere lurra, Holstein-Gottorp-eko dukerria, hain murriztua zegoen, ezen ia bere garrantzia galdua baitzuen. Ffederiko Augusto Holstein-Gottorpekoa, Lübeckeko apezpiku eta Oldemburgeko dukearen eta bere emazte Ulrika Frederika Hesse-Kasselekoaren alaba zen. Adolfo Frederiko Suediako erregearen iloba zen, eta, hortaz, Gustavo III.a Suediakoaren eta bere senar Karlos XIII.a Suediakoaren lehengusina.
Ezkontza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1774. urtean, Gustavo III.a Suediako erregeak, bere anaia gaztearen, Karlos Södermanlandeko dukearen (geroago Karlos XIII.a Suediakoa) emazte izateko aintzat hartu zuen. Proposamena onartu ostean, Karlota eta Karlos Stockholmen ezkondu ziren 1774. urteko uztailaren 7an. Handik aurrera Södermanlandeko dukesa titulua jaso zuen Karlotak.
Ondorengoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezkontzan, dukesak bere senarraren izaera arinari eta hark sarri izaten zituen amodiozko abenturei aurre egin behar izan zien. Seme bakarra izan zuen, Karlos Adolfo, 1798. urteko uztailaren 3an, 7 egun baino ez zituena bizirik iraun. 1797. urteko uztailaren 2an, urtebete lehenago, alaba bat jaio zen hilda, Luisa Eduvigis.
Karlota gortean eragile
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gustavo III.aren gortean Karlotak aldeko jarrera irabazi zuen. Emakume ausarta eta hiztun ona omen zen. Bere koinata Sofia Albertina Suediako printzesarekin eta Sofia von Fersen kondesarekin adiskidetasun sendo eta iraunkorra izan zuen. Erregearen familiaren barruko eztabaidetan bitartekari lanak egin ziruen.
Errege-familian zuen eraginak gora egin zuen Gustavo IV.a Adolfo Suediakoaren erregealdian. 1809. urteko martxoaren 13an Gustavo Adolfo boteretik kendu zuen iraultzaren ostean, Karlota Gustavoren aldekoen bandoan lerrokatu zen eta erregearen semeak, Gustavo printzeak, tronua Carlos de Södermanland dukearen tutoretzapean jarauntsi zezan lan egin zuen. Bere asmoek porrot egin zuten, Gustavo IV.a Adolforen ondorengo guztiak oinordekotzan baztertuak izan baitziren. Horrela, 1809. urteko ekainaren 29an, Karlos dukea Suediako errege izendatu zuten, eta Karlota erregina bihurtu zen. 1814. urtean suediar subiranoak Norvegiako errege-erreginak ere bihurtu ziren.
Errege-erreginek seme-alabarik ez zutela ikusita, Karlotak Holstein-Gottorp tronuan mantentzeko proposamena babesten jarraitu zuen, Gustavo printzearen bitartez, baina parlamentuak Gustavo IV.a Adolforen familiaren itzuleraren aurka egon zen. Horren ordez, erregeari adopziozko seme-alabak ematea erabaki zen eta Jean-Baptiste Bernadotte (Karlos XIV.a Joan Sudiakoa) oinordeko bihurtu zen 1810. urtetik aurrera. Holstein-Gottorp dinastia Suedian desagertu zen 1818. urteko otsailaren 5ean Karlos XIII.a hil zenean. Karlota hilabete batzuk geroago hil zen, 1818. urteko ekainaren 20an, Stockholmen.
Lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karlotak eguneroko sekretuan gortean bizi izan zituen gertaera historikoak deskribatu zituen, 1775. urtetik hil baino apur bat lehenagora arte. Jatorriz frantsesez idatziak izan ziren, suedieraz itzuli eta kaleratu ziren eta ondorengo urteetan Suediako historiaren azterketan dokumentu garrantzitsutzat hartu izan da. Hileroko eskutitzak ere gordetzen dira, 1800. urtetik aurrera Sofia von Fersenekin izandako gutunetatik ateratakoak; bere egunerokoak bezala, bere epistoletako idazkiek bere sasoiko suediar gortean izan ziren azpijokoen berri ematen dute.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ CARLOTA DE HOLSTEIN GOTTORP. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Carlota de Holstein-Gottorp, la Reina intelectual» ¡HOLA! 2016-04-22 (kontsulta data: 2025-11-04).
- ↑ «carlota de holstein-gottorp - Español» www.woxikon.cl (kontsulta data: 2025-11-04).