Karlota Ziprekoa
Karlota Ziprekoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Nikosia, 1444ko ekainaren 28a |
Lehen hizkuntza | greziera |
Heriotza | Erroma, 1487ko uztailaren 16a (43 urte) |
Hobiratze lekua | San Petri basilika |
Familia | |
Aita | Joan II.a Ziprekoa |
Ama | Helena Palaiologina |
Ezkontidea(k) | John, Prince of Antioch (en) (1456, 1456 (egutegi gregorianoa) - 1457) Luis Ziprekoa (1459ko urriaren 4a - |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Leinua | Ramnulfids (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | greziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | erregina |
Karlota (Nikosia, 1444ko ekainaren 28a - Erroma, 1487ko uztailaren 16a) Zipreko erregina izan zen 1458tik 1464ra.
Joan II.a Ziprekoa eta Helena Palaiologinaren alaba izan zen. 1456an ezkondu zen Joan de Coimbrarekin eta hurrengo urtean alargundu zen. Karlota hamalau urterekin Zipreko erregina bihurtu zen 1458an, aita hil ondoren.
Bere neba sasikoak, Jakuek, etengabe eskatu zion tronurako eskubidea. Karlota 1459an ezkondu zen Luis Savoiakoarekin, Zipreko koroa lortzeko borrokan genovarren babesa ziurtatzeko. Urte batzuetako borrokaren ondoren, senarrarekin ihes egin zuen, eta Jakue anaia errege izendatu zuten 1464an. Rodas uhartean gorte txiki bat ezarri zuen eta Zipre berreskuratzen saiatu zen aita santuaren laguntzarekin, baina ez zuen lortu.
Seme-alabarik gabe hil zen Erroman.