Karme (satelitea)
| Karme (satelitea) | |
|---|---|
| Behaketa | |
| Gorputz-gurasoa | Jupiter |
| Aurkitzailea | Seth Barnes Nicholson |
| Aurkikuntza-data | 1938ko uztailaren 30a |
| Aurkikuntza-lekua | Mount Wilson Behatokia |
| Honen izena darama | Carme (en) |
| Orbitaren ezaugarriak | |
| Ardatzerdi handia | 24.097.020 km |
| Eszentrikotasuna | 0,25 |
| Orbita-periodoa | −693,17 egun |
| Makurdura orbitala | 163,53496 ° |
| Ezaugarri fisikoak | |
| Erradioa | 23 km |
| Masa | 130 Eg |
| Tenperatura | 124 K |
| Albedoa | 0,04 |
Karme (grekoa: Κάρμη), edo Jupiter XI, Jupiter planetaren satelite natural bat da.
Ezaugarri fisikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karme satelite txikia da (46 km-ko diametroa), eta irregularra. Uste da 0,04ko albedoa duela, Jupiterren beste satelite batzuen antzera. Haren gainazala gehienbat karbonoz eta izotzez osatuta dago.
Karmek bere izena ematen dio satelite-talde bati, Karmeren taldeari: 22.900.000 km eta 24.100.000 km arteko erradioekin, 164,9° eta 165,5° bitarteko inklinazioekin eta 0,23-0,27 bitarteko eszentrizitateekin Jupiter orbitatzen duten satelite erretrogrado irregularrak dira guztiak.
Aurkikuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Seth Barnes Nicholson-ek aurkitu zuen, 1938ko uztailaren 30ean, Wilson mendiko behatokian, uztailaren 5etik abuztuaren 25era bitartean egindako Jupiterren behaketetan oinarritua. Aurkikuntzaren berri abuztuan eman zen.
Izendapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karme izena mitologia grekoko Karme pertsonaian du jatorria; Karme ninfa bat zen, eta Zeusen maitalea.
Karmek ez zuen izendapen ofizialik izan 1975 arte, Jupiterren beste zortzi sateliterekin batera (Nazioarteko Astronomia Batasunak ofizialki izendatutako lehenengo satelite-multzoa izan zen). Ordura arte, Jupiter XI izena erabili zen izendatzeko.