Karmele Esnal
Karmele Esnal | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Orio, 1932ko abenduaren 20a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Donostia, 2012ko maiatzaren 30a (79 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta katedraduna |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Euskaltzaindia |
![]() |
Karmele Esnal Zulaika (Orio, Gipuzkoa, 1932ko abenduaren 20a – Donostia, Gipuzkoa, 2012ko maiatzaren 30a[1]) irakaslea, ikastolen sustatzailea eta idazlea izan zen.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Umetan joan zen, senideekin batera, Donostiara bizitzera. Bertan egin zuen batxilergoa, Mariaren Lagundiko San Bartolome ikastetxean. Ondoren, amaren aholkuak jarraituz maistra-ikasketak egin zituen, hiru urte Gasteizen eta laugarrena Donostiako Ategorrietako irakasle eskolan. 1950eko hamarraldian, euskarazko irakaskuntzan hasi zen Elbira Zipitria aitzindariaren eskutik. 1955ean bere lehenengo ikastola sortu zuen Donostian Amara Zaharreko Pedro Egaña kalean. Haur taldea berehala handitu zen eta leku erosoago bat aurkitu zuen Artzain Onaren plazako etxe batean. Handik hamar urtera, 1965an, Donostiako Santo Tomas Lizeoan hasi zen lanean. Ikastola horretan bertan, irakasle lanetan ez ezik, administrari-, zuzendari- eta idazkari-lanetan ere aritua zen.
Ramon Saizarbitoria eta Xabier Lete, besteak beste, izan zituen lagun, Jarrai antzerki-taldearen garaietan; Zeruko Argia aldizkarian lan egin zuen "Maribeltz" ezizenaz, baita Panpin haurrentzako aldizkarian eta Arrate Irratian ere.
1997an erretiroa hartu zuen. Donostian hil zen, 2012ko maiatzaren 30ean, 79 urte zituela.
Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erretiroa hartu eta hainbat urteren buruan egindako lanaren ordaina hainbat sarirekin jaso zuen:
- 1998: Ohorezko Euskaltzain izendatu zuen Euskaltzaindiak.
- 1998: Euskal Idazleen Elkarteko ohorezko bazkide izendatu zuten.
- 1999: Abbadia Saria jaso zuen.
- 2009: Gipuzkoako Foru Aldundiaren omenaldia, beste andereño aitzindariekin batera.
- 2009: Durangoko azokako Argizaiola saria jaso zuen, Euskal Herriko andereñoak ordezkatuz.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Karmele Esnal hil da, ikastolen mugimenduko aitzindarietako bat. Berria.info
- ↑ «Esnal Zulaika, Karmele - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Andereño Karmele Esnal. Gipuzkoaeuskara.net
- Karmele Esnalen biografia. Gara.net[Betiko hautsitako esteka]
|