Karmelo Leizaola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Karmelo Leizaola
Bizitza
Jaiotza Donostia1901
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza 1935eko abenduaren  15a (33/34 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
Jarduerak
Jarduerak kimikaria

Karmelo Leizaola Sánchez (Donostia, 1901eko maiatza - 1935eko abenduaren 15a) euskal kimikari eta euskaltzalea izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasketak Lekarozko ikastetxean (Nafarroan) egin zituen, nota onak ateraz gainera: 16 urterekin 7 matrikula lortu zituen. Ondoren kimika ikasketak egin zituen Jesuitek sortutako Sarria Kimika Institutuan, kimikoa bihurtuz.

Ikasketak amaitu baino lehen, Galdakaoko Dinamitan hasi zen behar egiten, baina ikasketa gehiago burutu zituen, kimika amaitu ondoren. 1924an Zaragozako Unibertsitatean Zientziak egin zituen eta 1929an Madrilen Farmazia lizentziatura

Gizon fina zen dudarik barik: hainbat esperimentu egin zituen, hitzaldiak emanez eta idazkiak argitaratuz adibidez Anales de la S. E. de Físika y Química aldizkarian.

Baina euskara bera ere maite zuen Karmelok, eta Galdakaon bizi zela, "Euskeraren Adiskideak" elkartea sortu zuen. Baina zoritxarrez, 1935 urtean, Hegoamerikatik propagandarako bidai bat egiten ari zela, gaixotu eta abenduaren 15ean hil egin zen; 35 urte baino ez zituen Karmelok.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.