Karmni Grima

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karmni Grima
Karmni Grima Gozo.jpg
Bizitza
JaiotzaGħarb1838ko otsailaren 2a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaGħarb1922ko otsailaren 25a (84 urte)
Jarduerak
Jardueraknekazaria

Carmela Grazia Giuseppa Grima, Karmni Grima ezizenez ezagunagoa (Għarb, Malta, 1838ko otsailaren 2a – Għarb, Malta, 1922ko otsailaren 25a) maltar nekazaria izan zen. Tradizio katolikoaren arabera, Andre Mariaren agerraldiaren lekukotzat jotzen zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Għarb-en jaio zen 1838ko otsailaren 2an. Bere familiak ezizen kolektiboa ta’ Pari zuen. Bere gurasoek Thomas Grima eta Antonia Apap deitu zuten eta zortzi seme-alaba izan zituzten:

  • Maria Angelica Francesca (1827—1860);
  • Giuseppa Angelica Giovanna (1828—1898);
  • Giuseppe Michelangelo Nicola (1831—1913);
  • Michelangelo Paolo (1832—1918);
  • Giovanna Guliana Margherita (1834—1899);
  • Michelangelo Pubblio Dionisio (1835—1899);
  • Carmela Grazia Giuzeppa (1838—1922);
  • Andrea Aloysius Vincenzo (1840)[1].

Tradizio katolikoaren arabera, 1883ko ekainaren 22an Karmni Grima kaperaren ondotik pasatu eta ahots misteriotsua entzun zuen: «Sartu ... sartu hemen. Urte oso batez ezin izango zara hona itzuli». Sartu zenean ahots bera entzun zuen: «Agur Maria hiru aldiz hirakurri ilobian igaro nituen hiru egunen oroimenez». Horren ondoren, Karmni gaixotu egin zen. Urtebete geroago kapera itzuli zen. Gertatutakoa Ġużeppi Cefai apaizari eta Francesco Portelli bizilagunari bakarrik kontatu zien[2]. Bizilagunak erantzun zion berak ere entzun zuela ahots hori, eta ondoren bere ama sendatu egin zela[3]. Karmni eta Francescorekin izandako elkarrizketen ondoren, Pietru Pace apezpikuak ondorioztatu zuen fenomenoek jainkozko izaera dutela.

Bizitzako azken hamabost urteetan, Karmni Grima ohean egon zen. 1922ko otsailaren 25an hil zen[4].

Omenaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1931ean, eliza bat eraiki zen agerraldiaren lekuan[3].

1993an, Għarb-eko eskola bat bere omenez izendatu zen[5].

Karmni Grimaren etxea museo bihurtu zen[6].

Joan Paulo II.a Aita Santuak Karmni Grima aipatu zuen 1983ko abuztuaren 26an Maltako eta Gozoko apezpikuei idatzitako gutunean. Hala ere, «neska gazte» deitu zion, nahiz eta 1883an berrogeita bost urte zituen[7].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Calleja, Toni. (2018). [https://www.um.edu.mt/library/oar/bitstream/123456789/37633/1/Gozo_Observer%2C_38_-_A2.pdf «Karmni Grima (k/a ta’ Pari: 1838-1922) Genealogical History»] The Gozo Observer (Noiz kontsultatua: 2020-05-11).
  2. (Ingelesez) Rev John Scicluna. https://www.findagrave.com/memorial/51974098/john-scicluna.
  3. a b (Ingelesez) History of Ta' Pinu Sanctuary. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 27.02.2010).
  4. (Ingelesez) Cauchi, Nicholas. (1997). Maltese Biographies of The 20th century. Michael J.Schiavone, Louis J.Scerri.
  5. (Ingelesez) History of Our School. .
  6. (Ingelesez) «Karmni Grima’s house turned into a museum» Times of Malta 01.12.2013.
  7. (Italieraz) Lettera di Giovanni Paolo II ai Fratelli Joseph, Arcivescovo di Malta, e Nicholas Cauchi, Vescovo di Gozo. .