Edukira joan

Karnali zubia

Karnali zubia
Kokapena
Estatu itsasgabe Nepal
Province of NepalLumbini Province
District of NepalBardiya District
Koordenatuak28°38′N 81°17′E / 28.64°N 81.28°E / 28.64; 81.28
Mapa
Historia eta erabilera
Irekiera1994
Izenaren jatorriaKarnali ibaia
Arkitektura
Materiala(k)altzairua
Dimentsioak500 (luzera) × 325 (arkurik luzeena) m
Gurutzatzen duKarnali ibaia
Eramaten duMahendra Highway (en) Itzuli

Karnali zubia (nepaleraz: कर्णाली पुल) Nepalen dagoen tirante-zubi bat da, Karnali ibaia izeharkatzen duena. Nepalgo tirante-zubien artean bigarren luzeena da.

Katmandu hiriburutik 500 kilometro mendebaldera dago. Hurbilen dagoen hiria Chisapani da.[1]

Herrialde guztia mendebaldetik ekialdera zeharkatze duen Mahendra errepideak Karnali ibaia zeharkatzeko eraiki zen. Nepalen, Estatu Batuen eta Japoniaren arteko elkarlana izan zen[2]. AEB-tako Steinman, Boynton, Gronquist & Birdsall konpainiak diseinatu zuen, Japoniako Kawasaki konpainiak eraiki zuen eta Munduko Bankuak finantziatu zuen.

Sei urteko lanen ondoren Girija Prasad Koirala presidenteak inauguratu zuen 1994. urtean.[3]

Dorre bakarreko tirante-zubi asimetrikoa da. Guztira 500 metrotako luzera du, zutabetik alde batera 325 metro eta beste aldera 175 m[3]. Dorreak 120 metrotako altuera du eta kableak altzairuzkoak dira.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Ingelesez) Chisapani: Nepal’s untamed far west - OnlineKhabar English News. 2018-09-28 (kontsulta data: 2025-05-25).
  2. ↑ (Ingelesez) Shrestha, Bipin. (2014-07-31). «Karnali Cable-Stayed Bridge: Development of Finite Element Model and Free Vibration Analysis» Journal of the Institute of Engineering 10 (1): 14–24.  doi:10.3126/jie.v10i1.10873. ISSN 1810-3383. (kontsulta data: 2025-05-25).
  3. 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Karnali Bridge - Puente atirantado de carretera en los distritos de Bardiya y Kailali, Nepal» es.aroundus.com (kontsulta data: 2025-05-25).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]