Karnataka
Karnataka Карнатака | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||
| |||||||||
Administrazioa | |||||||||
| |||||||||
ISO 3166-2 | IN-KA | ||||||||
Hiriburua | Bangalore | ||||||||
Chief Minister of Karnataka (en) ![]() |
B. S. Yeddyurappa (en) ![]() | ||||||||
Zatiketa |
ikusi
| ||||||||
Geografia | |||||||||
Koordenatuak | 15° N, 76° E / 15°N,76°EKoordenatuak: 15° N, 76° E / 15°N,76°E | ||||||||
![]() | |||||||||
Azalera | 191,976 km² | ||||||||
Mugakideak | Maharashtra, Goa, Andhra Pradesh, Kerala, Tamil Nadu eta Telangana | ||||||||
Demografia | |||||||||
Biztanleria |
61.130.704 (2011)![]() | ||||||||
| |||||||||
| |||||||||
| |||||||||
Dentsitatea | 275,6 bizt/km² | ||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||
Hizkuntza ofiziala | kannada | ||||||||
www.karunadu.gov.in |
Karnataka (kannadaz: ಕರ್ನಾಟಕ, kəɾˈnɑːʈəkɑː ahoskatua) Indiako hegoaldeko estatua da, lehen Mysore izena zuena.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Karnatakak mendebaldean Arabiako itsasoa, ipar-mendebaldean Goa, iparraldean Maharashtra, ekialdean Andhra Pradesh, hego-ekialdean Tamil Nadu eta hego-mendebaldean Kerala ditu. Guztira, 191.976 km² azalera du, hau da Indiako %5.83a.
Geografikoki estatu hiru zatitan banatuta dago: Karavali kostaldeko eskualdea, Mendebaldeko Ghat mendiek dituen Malenadu eskualde menditsua eta Deccan ordokian dagoen Bayaluseeme eskualde laua.
Karnatakako mendirik altuena 1.929 metroko Mullayanagiri da. Ibai nagusiak Kaveri, Tungabhadra, Krishna eta Sharavathi dira.
Lau lurralde mota bereizten dira Karnatakan: itsasertzean ordokia, mendebalean mendixkak, goi-ordokia ekialdean eta lantzeko lur sailak ipar-ekialdean.[1]
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Nekazaritzan dihardu biztanleen % 80ak. Gai nagusia arroza bada ere, Indiako kafe gehiena ekoizten da han. Meategiak ere badira: urrea, zilarra, burdina, manganesoa eta bauxita.[2]
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Karnatakaren elkartasuna Vijayanagar erresumaren garaian egin zen (1300-1600), baina geroztik lurraldea murriztu egin zen, mongol musulmanen eta Maratha eta Hyderabad estatuen erasoen ondorioz. Hartatik gelditu zen lurraldeak Mysore izeneko estatu burujabe izaten jarraitu zuen, 1799. urtean britainiarrek konkistatu zuten arte. 1953-1956 bitartean kannadarrek zenbait lurralde bereganatzea lortu zuten Mysore estatura: Bombay, Hyderabad eta Madras. Estatuak Karnataka izena hartu zuen 1973an.[3]
Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Karnatakak 29 barruti ditu:
Estatuko hiririk handienak Bangalore, Hubli-Dharwad, Mysore, Gulbarga, Belgaum eta Mangalore dira.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Indiaren banaketa administratiboa | ![]() |
---|---|---|
Andhra Pradesh · Arunachal Pradesh · Assam · Bihar · Chhattisgarh · Goa · Gujarat · Haryana · Himachal Pradesh · Jammu eta Kaxmir · Jharkhand · Karnataka · Kerala · Madhya Pradesh · Maharashtra · Manipur · Meghalaya · Mendebaldeko Bengala · Mizoram · Nagaland · Orissa · Punjab · Rajastan · Sikkim · Tamil Nadu · Tripura · Uttar Pradesh · Uttarakhand Andaman eta Nicobar uharteak · Chandigarh · Dadra eta Nagar Haveli · Delhi · Daman eta Diu · Lakadiveak · Puducherry |