Karolina Orange-Nassaukoa
Karolina Orange-Nassaukoa | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Leeuwarden, 1743ko otsailaren 28a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Kirchheimbolanden, 1787ko maiatzaren 6a (44 urte) |
Hobiratze lekua | Kirchheimbolanden |
Familia | |
Aita | Gilen IV.a Orange-Nassaukoa |
Ama | Anne, Princess Royal and Princess of Orange |
Ezkontidea(k) | Charles Christian of Nassau-Weilburg (en) ![]() |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | |
Leinua | Orange-Nassau leinua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | nederlandera frantsesa alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | erregeordea |
![]() ![]() ![]() |
Karolina Orange-Nassau-Dietzekoa (Leeuwarden[1], 1743ko otsailaren 28a - Kirchheimbolanden, 1787ko maiatzaren 6a) Gilen IV.a Orange-Nassaukoa printzearen eta Ana Hannoverkoa printzesaren (Britainia Handiko printzesa) alaba nagusia izan zen. Bere amaren aldeko aiton-amonak Jurgi II.a Erresuma Batukoa erregea eta Karolina Ansbachekoa erregina ziren. Herbehereetako erregeordea izan zen, bere anaia adinez txikikoa izan zen bitartean.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1747an, emakumeek estatuburu kargua heredatu zezaketela adierazi zuten, eta, horrela, Karolina printzesa gaztea aitaren ustezko oinordeko bihurtu zen. Hala ere, 1748an gizonezko oinordeko bat jaio zen, Gilen, eta horrela bere oinordetza galdu eta bigarren postuan jarri zen.
Abesten eta pianoa jotzen zuen emakume adimentsu eta distiratsu gisa deskribatu zuten. 1765ean, bere erregealdi laburrean, Mozart gazteak Hagan berarentzat jo zuen eta pianorako sei sonata (KV 26–31) eskaini zizkion. Mozartek berriro bisitatu zuen urtebete geroago, eta 1778an, astebete eman zuen kontzertu bira batean Nassau-Weilburg familialren Kirchheimbolanden egoitzan.
Karolina printzesaren aita 1751n hil zen, berak zortzi urte zituenean, eta haren anaia Gilenek, oinordekoa izan behar zuenak, hiru baino ez zituen. Orduan, bere amak hartu zuen erregeordetza, baina 1759an hil zen; hala, aitaren aldeko amona izendatu zuten erregeorde, Maria Luisa Hesse-Kasselgoa landgravina —1765ean hil zen—. Karolinaren anaiak, Gilen V.ak, hamazazpi urte zituenez, baina oraindik gobernatzeko adinik ez zuenez, 1766ra arte printzesa erregeorde izendatua izan zen, Gilen printzeak hemezortzi urte bete eta tronuan sartu zen arte.
Genealogia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Montgomery-Massingberd, Hugh, ed. (1977). Burke's Royal families of the world. 1: Europe & Latin America. (Standard ed. argitaraldia) Burkes's Peerage ISBN 978-0-85011-023-4. (Noiz kontsultatua: 2024-11-20).