Karoo
Itxura
| Karoo | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mota | eskualde naturala |
| Azalera | 400.000 km² |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 32°16′S 22°19′E / 32.27°S 22.31°E |
| Estatu burujabe | |
| Hegoafrikako probintzia | |
Karoo[1] (khoisan hizkuntzan jatorria duen hitza) hegoaldeko Afrikako goi-ordokia da, itsasertzaren eta Lurmutur Mendebaldeko probintziako barnealdearen artean bi ordoki mailakatu eratzen dituena.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehendabiziko maila (Karoo Txikia) 300-600 metroko garaieran dago batez beste, eta Zederberg mendiek mugatzen dute iparraldetik. Bigarren mailak (Karoo Handia) 600-900 metro bitarteko garaiera du, eta aipatu mendien iparraldean dago.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso leku lehorra da sasoi idorrean, eta akazia batzuk besterik ez da hazten. Euri sasoian, berriz, landarez betetzen da. Ureztaturik dauden sailak Afrikako lurralderik emankorrenetakoak dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-03-30). 167. araua: Saharaz hegoaldeko Afrikako toponimia. .
