Edukira joan

Karraka (itsasontzia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Portugaldar karraka bat Nagasakin, XVII. mendeko margolana.
Artikulu hau belaontziari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Karraka (argipena)».

Karrakak' bela biribileko itsasontzi handiak ziren, zeharbide luzeetan zama handiak garraiatzen espezializatuak.[1] XII. mendetik XVI. mendera arte karrakak egon ziren. Bere garaiko Europako ontzirik handienak izan ziren.

Oso estimatuak ziren portugaldar, veneziar eta genoarrek, eta gutxiago gaztelar eta aragoiarrek. Kantauri itsasoko ontzioletan oso karraka gutxi eraiki zituzten, denboraleetan portaera txarra zutelako. Bertan naoak hobesten zituzten.

XV. mendean, karrakaren oinarrizko konfigurazioak, zingo nabarmeneko krosko bat, masta bat eta lauki-formako bela handi bat zituen. Denboraren poderioz, aurrerapen esanguratsuak gehitzen joan ziren; horietako nagusia korasta lema sartzea izan zen, alboko lemen ordezko gisa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Braudel, F. (1979). The Structures of Everyday Life. , 423 or. ISBN 0060148454..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]