Karrakela arrunt
Karrakela arrunta | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Mollusca |
Klasea | Gastropoda |
Ordena | Littorinimorpha (en) ![]() |
Familia | Littorinidae |
Generoa | Littorina |
Espeziea | Littorina littorea |
Karrakela arrunta (Littorina littorea), magurio arrunta eta mangolino arrunta ere deitua, itsas-barraskilo espeziea da, Littorinidae familiakoa, Ipar Atlantikoko kostaldeetan bizi dena.[2][3]
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Karrakela arruntak gorputz biguna du eta maskor kiribildua eta puntaduna. Azalera latza du eta kolorea aldakorra da. Euskal Herrian beltz-beltza da bustia dagoenean, eta operkulu bat du gorputzari itsatsia. Tamaina ere jatorriaren araberakoa da, batez beste, 10-12 milimetro helduena.[4]
Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Emeek 10.000 eta 100.000 arrautza artean erruten ditu kapsula baten barnean. Bertatik larba fasean ateratzen dira, eta itsas hondoan kokatzen. Heldutasunera 10 mm dituztenean iristen dira, eta 5-10 urte bizi dira.
Sukaldaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Karrakelak egosiak jaten dira. Oskoletik orratz bat erabiliz ateratzen dira. Magnesio iturburu garrantzitsua da (400 mg/100g).
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Linnaeus C. (1758). Systema naturae per regna tria naturæ, secundum classes, ordines, genera, species, cum characteribus, differentiis, synonymis, locis. Tomus I. Editio decima, reformata. pp. [1-4], 1-824. Holmiae. (Salvius).
- ↑ Nahiz eta espezie hau den ezagunena, orokorrean Littorina generoko espezie guztiei karrakela izena ematen zaie, Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera.
- ↑ Karrakela. Euskaltzaindiaren Hiztegia, euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2010-09-13).
- ↑ Karrakela arrunta marlin.ac.uk guenan (2008-10-16)