Karraka (tresna)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karraska» orritik birbideratua)
Karraka (tresna)
esku-tresna
Artikulu hau esku-tresnari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Karraka (argipena)».

Karraka, karraska material gogorrak higatu eta leuntzeko baliatzen den erreminta bat da. Ildo edo pikor txikiak dituen metalezko barra luze bat da, eta higatu nahi den materialaren gainetik igurtziz erabiltzen da.

Profilak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karraska desberdinen profilak.

Karrasken profilaren arabera honako sailkapena egin daiteke:

  • Lauak: Bere luzera osoan zabalera berdina dute, muturrean pixka bat estutzen direlarik. Bi aurpegiak landuta egon daitezke, baita ertzak ere. Landu gabeko aurpegiek izkinetan aritzeko eukera ematen dute, alde bakar batean karraskatzeko aukera emten dutelarik.
  • Erdibiribilak: Alde bat laua eta bestea biribila, muturrean estutzen direlarik. Aurpegi lauak eta erradio handiko barne zuloak lantzeko egokiak dira.
  • Biribilak: Zulo eta bestelako barne forma biribilak lantzeko egokiak.
  • Triangeluarrak: Aurpegi lauak eta 90º baino gutxiago duten barne aurpegiak karraskatzeko balio dute.
  • Karratuak: Matadera edo zulo karratuak lantzeko egokiak.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.