Karratu beltza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karratu beltza
Чёрный супрематический квадрат. 1915. ГТГ.png
Jatorria
SortzaileaKasimir Malevitx
Sorrera-urtea1915
Jatorrizko izenburuaЧёрный супрематический квадрат eta Black Suprematic Square (Black Square)
MugimenduaSuprematismoa
Jatorrizko herrialdeaErrusiar Inperioa
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak79,5 (altuera) × 79,5 (zabalera) cm
Genero artistikoaarte abstraktua
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaTretiakov Galeria
Errusia
BildumaTretiakov Galeria eta Mosku
Historia
Erakusketak0,10 Exhibition (en) Itzuli
Azken erakusketa futurista: 0.10 erakusketaren irudia. Goiko angeluan Karratu beltza dago; etxe tradizionaletan toki horretan ikono erlijiosoa jartzen zen.

Karratu beltza (errusieraz: Чёрный квадрат) Kazimir Malevitx margolari ukrainiarrak egindako margo ospetsua da.

Bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Malevitxek gutxienez bost bertsio desberdinak egin zituen. Horietatik lau gordetzen dira. Lehendabizikoa 1915ean egin zuen eta Moskuko Tretiakov Galerian erakutsi zuen; gaur egun Moskun erakusten da, 1929an egindako laugarren bertsioarekin batera. Bigarren bertsioa 1915ean ere egin zuen eta egun galdutzat emana dago. Hirugarrena 1924an egin zuen eta San Petersburgoko Errusiar Museoan erakusten da. 1930-1932 artean azkena omen dena egin zuen; gaur egun, 2002tik, Hermitage Museoan dago.

Margolana lehen aldiz 1915ean Petrogradon egin zen Azken erakusketa futurista: 0.10. Erakusketa horretan futurismoa utzi zuen abstrakzioen bidean aritzeko. 39 margolan abstrakto aurkeztu zituen eta margolaritzaren errealismo berria gisa aurkeztu zituen. Tartean Karratu beltza zegoen. Lan honek margolariaren ibilbidean aldaketa erradikal bat erakutsi zuen baina baita ere margolaritza garaikidearen garapenean. Espezialista askoren ustez hasiera berri bat markatu zuen Karratu beltzak, "margolaritzaren zero puntua", bere garrantzia horrela azpimarratuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]