Karrikiri elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karrikiri elkartea
Datuak
Motaeuskara elkartea
Historia
Sorrera1997ko otsailaren 14a
Twitter: Karrikiri Edit the value on Wikidata

Karrikiri elkartea edo Karrikiri Euskaldunon Topagunea euskara elkarte bat da, Iruñean sortua 1997an.

1995. urtean hasi zen euskaltzale talde bat biltzen Iruñean, euskara elkarte bat sortzeko asmoz, eta 2 urteren buruan ireki zuten elkartea.[1]

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere helburu nagusiak dira Iruñean euskal kulturaren eta euskararen erabilera bizitzaren eguneroko alderdi guztietan bultzatzea, indartzea eta sustatzea da, hots, Iruñeko komunitate euskaldun trinkotua, egituratua eta orekatua, euskaldun guztiendako ateak zabalik dituena, erdiesteko bidean.

Honako xedeak ditu Karrikiri elkarteak:[2]

  • Euskaldunon hizkuntza komunitatea egituratzea, euskaldunon arteko harremanak indartuz.
  • Euskaraz aritu ahal izateko guneak ezagutzera ematea eta zabaltzea.
  • Komunikaziorako gune berriak sortzea.
  • Euskararen erabilera egunerokotasunean sustatzea
  • Euskararen aldeko sentsibilizazioa piztea
  • Euskararen irakaskuntza sustatzea eta motibatzea

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ibañez Lusarreta, Ainara. (2006). «Karrikiri Iruñeko Euskaldunon Elkartea: Euskara bultzatzeko ekintza berritzaileak» Karrika aldizkaria 100.
  2. Elkartea | Karrikiri. (Noiz kontsultatua: 2023-07-11).

Kanpoko estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]