Karrulim
| Karrulim | |
|---|---|
| edari alkoholdun | |
| Materialak | kaña-edaria Erruda limoia |
| Historia | |
| Jatorrizko herrialdea | Paraguai |
Karrulima (guaranieraz: karrulim eta gaztelaniaz: carrulim) edo kaña-edaria errudarekin Paraguaiko edari alkoholdun tipikoa da. Karrulim hitza edariaren osagaien akronimoa da: kaña, erruda eta limoia.[1][2]
Ohitura da karrulima abuztuaren 1ean edatea.[2] Herri sineskeriaren arabera, edari honek zorigaiztoa uxatzen eta gorputza arazten du.[3] Hori dela eta, 2019an Paraguaiko Kultura Idazkaritza Nazionalak karrulima Kultura Ondare Immaterial izendatu zuen 632/2019 zenbakidun ebazpenaren bidez.[4]
Ohitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abuztuaren 1a Karrulimaren Egun Nazionala da Paraguain. Ohituraren arabera, egun horretan zazpi hurrupa karrulim hartu behar dira barautan zorigaiztoa uxatzeko eta odolberritzeko.[5]
Abuztua hilabete lehorra eta hotza izan ohi da Paraguain, eta ondorioz arnas gaixotasunek gora egiten dute. Gainera, lehorteak laboreei egiten diete kalte. Hori dela eta, esaera zahar batek honakoa dio: abuztuak, behi argalak eta agureak daramatza (jatorriz eta guaranieraz: agosto, vaka piru ha tuja rerahaha).[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Guaranieraz) «Karrulim: Tatarendy ndojokomo’ãi tradición» ABC Color 2021-07-30 (kontsulta data: 2026-03-15).
- 1 2 (Gaztelaniaz) Escurra, Marta. (2025-07-31). «Carrulim del 1 de agosto: por qué debés prepararlo hoy» ABC Color (kontsulta data: 2026-03-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Carrulim: tradición ancestral para ahuyentar la mala suerte y purificar el cuerpo» La Nación 2025-08-01 (kontsulta data: 2026-03-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) Paraguaiko Kultura Idazkaritza Nazionala. (2019-07-29). SNC declara Patrimonio Cultural Inmaterial al Carrulim. (kontsulta data: 2026-03-15).
- ↑ «El carrulim, la tradición de siete tragos para espantar los malos augurios» La Nación 2021-08-01 (kontsulta data: 2026-03-15).
- ↑ «Carrulim, para que agosto no te lleve: “Vaka piru ha g̃uaig̃ui rerahaha”» ABC Color 2022-07-31 (kontsulta data: 2026-03-15).