Karst

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Larrako Mendiguneko paisaia karstikoa.

Karst hitza, alemanierazko karst hitzetik dator eta kareharrizko goi ordokia esan nahi du.

Hitzaren jatorri geografikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitza, Karstetik dator, Italiako ipar-ekialdeko muturrean dagoen eskualde batetik dator. Eskualde hau, Eslovenia eta Kroaziako mendebaldean ere dago. Eskualde hau, kareharriz jositako tokia da eta bertan, asko aurreratu zen karstari dagokionez, (ikus Karst Research Institute Postojnakoa)

Higadura karstikoaren prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uretan disolbatutako gatzak, baldintza zehatz batzuetan, berriz kristalizatu daitezke. Adibide bezala, leizezulo baten sabaitik tantak erortzen hasten badira, estalaktitak eta estalagmitak sortzen dira, edo, barrunbe baten barnean geratzen badira, geodak sor daitezke.

Beste forma karstiko asko ere badago, lurrazalean edo lurrazpiko barrunbetan sortzen diren arabera. Lehenengo kasuan, exokarstikoak deitzen dira eta, bigarrenean, endokarstikoak.

Eremu exokarstikoetan ur-xurgatze formak sortzen direla kontsideratzen da, eta eremu endokarstikoan, ur-zirkulazio formak:

  • Eremu endokarstikoan:

Konduktu freatikoak, tamaina ertain edo handiko lurpeko konduktuak, horizontalki garatzen dira. Urak sekzio osoa betetzen duelarik presio-tutu deitzen dira.

Alde freatikoan ur igorpen formak ere aurkitu ditzakegu:

Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroan ipar-mendebaldean Larrako Mendigunea kasrt eremua topa dezakegu, eta probintzia hori eta Gipuzkoaren artean Aralar mendilerroa ere.

Iberiar penintsula[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainian, erliebe mota hau, oso ugaria da kareharrizko Espainia delakoan.

Iberiar Penintsulako paisaia karstikoen adibide batzuk honako hauek dira: Torcal de Antequera (Malagako probintzia), Monasterio de piedra (Zaragozako probintzian edota Cuencako probintziako Hiri Sorgindua).

Igeltsu gaineko moldatu karstikoak, Ebroren Haranean daude, Sorbasen (Almeriako probintzian, edo baita Mundo Ibaia eta Osinaren Kalareen Natura Parkean ere, azken hau, Albaceteko probintzian.

Europa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europan Italiaren ipar-mendebaldean, Eslovenia edota Kroazian karst eremuak topa daitezke. Irlandako mendebaldean The Burren eremu ospetsua kokatzen da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karst Aldatu lotura Wikidatan