Kartoizko kaxaren abentura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kartoizko kaxaren abentura
Sherlock Holmes - Adventure of the Cardboard Box illustration 1893.jpg
Sherlock Holmes belarriak aztertzen. Ilustrazioa: Sidney Paget
Datuak
Idazlea Arthur Conan Doyle
Argitaratze-data 1893
Generoa Detektibe eleberria
Jatorrizko izenburua The Adventure of the Cardboard Box
Herrialdea Erresuma Batua
Ilustratzailea Sidney Paget
Bilduma Sherlock Holmesen Oroitzapenak eta Bere Azken Agurra

Kartoizko kaxaren abentura, jatorrizko ingelesezko izenburua The Adventure of the Cardboard Box, Arthur Conan Doyle eskoziar idazleak argitaratutako Sherlock Holmes detektibe ospetsuari buruzko kontakizun laburra da. 1893an kontakizun labur eta solte modura The Strand Magazine aldizkarian argitaratu zen, ondoren, 1894an aldizkari horretan argitaratutako Sherlock Holmesi buruzko beste hainbat kontakizun laburrekin batera Sherlock Holmesen Oroitzapenak liburu bilduman argitaratu zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Londresko Croydon barrutian bizi den Susan Cushing andreak posta bidez gatzetan kontserbaturiko bi giza belarri ebaki dituen kaxa bat jaso berri du. Lestrade inspektoreak medikuntza ikasle batzuen txantxaren bat izan ote denaren susmoa du, baina halere Sherlock Holmesek krimen garrantzitsu baten froga direnaz ziur dago, eta beti bezala bere azalpenen argumentuek denek arrazoi duela onartaztera bultzaraziko ditu. Hainbat galdeketa eta behaketen ondoren, Holmesek zer gertatu den badakiela uste du, eta Watson doktorearekin batera frogarazteari ekingo dio.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kartoizko kaxaren abentura Aldatu lotura Wikidatan