Karyn Parsons

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karyn Parsons

Bizitza
JaiotzaHollywood1966ko urriaren 8a (57 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Randy Brooks  (1987 -  1990)
Alexandre Rockwell  (2003ko otsailaren 8a -
Hezkuntza
HeziketaSanta Monica High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraktelebista-aktorea, aktorea, dantzaria, zinema aktorea, gidoilaria, ahots-aktorea eta telebista-ekoizlea

IMDB: nm0663854 Allocine: 48076 Allmovie: p55236
Twitter: Karyn_Parsons Edit the value on Wikidata

Karyn Parsons (Los Angeles, 1966ko urriaren 8a) estatubatuar aktorea, gidoilaria eta idazlea da, The Fresh Prince of Bel-Air telesailean Hilary Banks-en rolarengatik ezaguna dena. Afroamerikarren historiaren ezagutzaren sustatzailea ere bada.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karyn Parsons Los Angelesen jaio zen. Galestar jatorriko aita du eta ama afroamerikarra da[1]. 1989an Death Spa filmean hartu zuen parte eta 1990ean The Fresh Prince of Bel-Air telesaileko aktore protagonistetako bat bihurtu zen. Hilary Banks-en rola bete zuen, familiako alaba nagusia, bere buruaz baino arduratzen ez dena eta erosle konpultsiboa[2]. 1996 artean iraun zuen telesailak. 1996an Lush Life telesail berriko protagonista izateko aukeratua izan zen baina lau atal egin ondoren Fox kateak bertan behera utzi zuen[3][4]. 2001ean The Job telesaileko protagonista izan zen. Iraupen handia izan ez zuen arren kritikak oso ongi baloratu zuen[4].

Sweet Blackberry elkartea sortu zuen haurrek historia afroamerikarra ikas zezaten animaziozko telesail baten bidez. Telesaileko aurrenekoa Henry Box Brown izan zen, ihes egitea lortu zuen esklabua[5][4].

2019an How High the Moon liburua idatzi zuen, bere amaren haurtzaroko istorioetan oinarriturikoa[6], Jim Crow garaian girotua.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1987an Randy Brooks aktorearekin ezkondu zen baina 1990. urtean dibortziatu ziren. 2003an Alexandre Rockwell zuzendariarekin ezkondu zen[7] eta Lana alaba eta Nico semea izan dituzte elkarrekin[8].

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Oharra(k)
1989 Death Spa Brooke
1992 Class Act Ellen
1995 Major Payne Emily Walburn
1998 Mixing Nia Nia
2000 The Ladies Man Julie Simmons
2002 13 Moons Lily
2017 On Monday of Last Week Tracy laburmetraia


Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Telesaila Pertsonaia Oharra(k)
1987 The Bronx Zoo Amelia 2 atal
1988 Hunter Elizabeth Childs atal bakarra
1988 CBS Summer Playhouse Lynette atal bakarra
1990–96 The Fresh Prince of Bel-Air Hilary Banks Protagonista, 148 atal[4]
1992 Blossom Hilary Banks atal bakarra
1992 Out All Night Hilary Banks atal bakarra
1995 The John Larroquette Show Annie atal bakarra
1996 Gulliver's Travels] Lady-in-waiting atal bakarra
1996 Lush Life Margot Hines Protagonista
1999 Melrose Place Jackie Zambrano 2 atal
1999 Linc's Elaine atal bakarra
2001–02 The Job Toni Protagonista
2002 Static Shock Tracy atal bakarra, ahotsa
2019 Fly Denise Wyatt

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • How High the Moon (2019)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «BLACKCELEBKIDS.COM- Black Celebrity Kids,babies,and their Parents » KARYN PARSONS:IT’S HARD BEING BIRACIAL IN AMERICA/RAISING BIRACIAL KIDS» web.archive.org 2011-12-27 (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
  2. (Ingelesez) «Hilary Banks» The Fresh Prince Of Bel-Air (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
  3. Lush Life. (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
  4. a b c d (Ingelesez) Spencer, Ashley. (2019-10-02). «What Happened to 'Fresh Prince' Star Karyn Parsons?» Vice (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
  5. (Ingelesez) Facebook; Twitter; options, Show more sharing; Facebook; Twitter; LinkedIn; Email; URLCopied!, Copy Link et al.. (2005-12-22). «Delivered from slavery» Los Angeles Times (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
  6. (Ingelesez) «You'll Want To Add 'Fresh Prince Of Bel-Air' Star Karyn Parsons' Debut Novel To Your Bookshelf» Essence (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
  7. (Ingelesez) Spencer, Ashley. (2019-10-02). «What Happened to 'Fresh Prince' Star Karyn Parsons?» Vice (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).
  8. (Ingelesez) «Fresh Prince's Hilary Produces a Little Black History» Calgary Herald (Noiz kontsultatua: 2020-06-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]