Kas (freskagarri konpainia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau freskagarri markari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «KAS».
Kas botila bat.

Kas jatorriz Gasteizen (Euskal Herrian) sortutako freskagarri konpainiaren merkatu-izena da.

Produktuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gas karbonodun edaria (freskagarri) edariak ekoizten ditu, bai laranja, limoi nahiz sagar zaporekoak. Era berean Bitter Kas, edari mingots eta alkohol gabekoa ere merkaturatzen du; iraganean, KasFruit fruta zukuak eta KasKol freskagarria ere saltzen zituen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1912an Roman Knörr Streiff jaunak La Esperanza garagardo enpresa sortu zuen. 1952an Romanen semea zen Jose Maria Knörrek El as freskagarri enpresa sortu zuen, 1956an familiaren abizenaren K hizkia gehitu eta KAS freskagarri marka sortu zuen. 1992an PepsiCo konpainia estatubatuarrak eskuratu zuen.

60-70eko hamarkadetan KAS txirrindularitza-talde garrantzitsua babestu zuen konpainiak.

Zaporeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kas Cola (Espainia): Cola saborezkoa.
  • Kas Naranja (Espainia): Laranjazkoa.
  • Kas Limón (Espainia): Limoizkoa.
  • Kas Manzana (Espainia): Sagarrezkoa.
  • Kas Uva (Espainia): Mahats saborezkoa.
  • Kas Fresa Explosiva (Kanariar irlak/Espainia): Marrubi "explosiboa".
  • Kas Tonica
  • Kas Toronja (Mexiko)
  • Bitter Kas
  • Kas Guaraná (Brasil)
  • Kas Guaraná Maracuyá (Brasil)
  • Kas Guaraná Acerola (Brasil)
  • Kas Uva Acerola (Brasil)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]