Kaseda

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kaseda

 Nafarroa Garaia
Aragon ibaia Kaseda parean.
Aragon ibaia Kaseda parean.
Kasedako bandera

Kasedako armarria

Izen ofiziala Cáseda
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Zangozako merindadea
Alkatea Jesús Espartza Iriarte
(San Zoilo, ekuineko indep.)
Herritarra kasedar
Koordenatuak 42°31′26″N 1°22′4″W / 42.52389°N 1.36778°W / 42.52389; -1.36778Koordenatuak: 42°31′26″N 1°22′4″W / 42.52389°N 1.36778°W / 42.52389; -1.36778

Navarra - Mapa municipal Caseda.svg

Eremua 85,30 km2
Garaiera 428 m
Distantzia 59,5 km Iruñera
Posta kodea 31490
Biztanleria 1.027 bizt. (2012)
Dentsitatea 12,04 bizt./km²
www.caseda.es http://www.caseda.es www.caseda.es

Kaseda[1] Nafarroa Garaiko hego-ekialdeko udalerri bat da, Zangozako merindadekoa. Hiriburu Iruñetik 60 kilometrora dago, eta 1.027 biztanle ditu.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriak mugakide ditu Zare eta Oibar iparraldean; Zangoza ekialdean; Galipentzu mendebaldean; eta Zarrakaztelu hegoaldean. Azken herri hori Tuterako merindadekoa da.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kasedako klima mediterraneo kontinentala da. Urteko batez besteko prezipitazioak 400-600 mm inguru dira, eta 60-100 egunetan jausten dira, batez ere udazkenean eta udaberrian. Urteko batez besteko tenperatura 12 °C eta 14 °C artekoa da, udan tenperaturak 35 °C ingurura igo eta neguan 0 °C gradura jaisten dira.

Neguak hotzak eta euritsuak dira, eta udak beroak eta lehorrak. Aldaketa termikoak nahiko handiak dira, eta udaberriko eta udazkeneko egun batzuetan tenperatura maximoaren eta minimoaren artean 20 graduko aldea egon daiteke.

Estazio meteorologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kasedan, itsasoaren mailatik 439 metrora, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak 1974an jarritako estazio meteorologikoa dago.[2]

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaseda herrigunetik hamabi kilometro hegoaldera, San Isidro del Pinar izeneko herrixka dago. Espainiako gobernuak sortu zuen 1950eko hamarkadan eta gaur egun 37 biztanle baino ez ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaseda Oibarko udalerrietako bat izan zen Erdi Aroan zehar. 1129an Alfonso I.a erregeak Daroca eta Soriako foruak eman zizkien kasedarrei, gaur egun udaleko artxiboan gordetzen den dokumentu baten bidez. 1413an Carlos III.a erregeak herritarren kaperatasuna onartu eta berretsi zuen. Juan II.ak, herriak gerretan emandako laguntza eskertzeko, jarlekua eskaini zion Kasedari Nafarroako Gorteetan, Kaseda udal on izendatuta. Horrez gain, bere alkatea izendatzeko eta asteroko merkatu bat antolatzeko eskubidea eman zizkien. Merkatua asteazkenetan antolatzen zen. Eskubide haiekin batera, kasedarrak herritar libre deklaratu zituen.

Kaseda Aragoiko erresumaren mugatik gertu zegoen, eta horregatik, erresuma horren aurkako gerretan, Nafarroako Erresumako gotorleku izan zen. Gaur egun, antzinako harresiaren eta dorretxearen aztarnak ageri dira Kasedako plaza nagusiaren alboan. Antzina, gaztelua izan zen herriaren gunerik altuenean.

Kasedako kaleak.

1512an Gaztelak Nafarroa Garaia konkistatzean, herritarrek Albako dukearen esana bete zuten, eta honek udalerriko pribilegio eta ohiturak betetzen jarraituko zuela agindu zuen. Horrez gain, Kasedak Nafarroan jarraituko zuela agindu zuen.

Birkonkista saioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1521ean, Nafarroako eta Frantziako gizonez osaturik eta Asparrosko jaunak zuzendurik, armada batek Nafarroa Garaia birkonkistatzeko saioa egin zuen. Gaztelako armadak eta Naiarako duke erregeordeak Iruñetik ihes egin behar izan zuten, erasoa zela eta. Kasedako, Zangozako eta Esako herritarrek Esako zubian Calahorrako konpainiari eraso zioten.

Hala ere, Asparrosko jaunak Noaingo borroka galtzean, Naiarako dukeak Nafarroa Garai osoa berriz kontrolatzea lortu zen. Horren ondoren, Gaztelako okupatzaileen aurka egindakoetan lagundu zutenak epaitu eta zigortu zituzten, horien artean kasedar batzuk.

XIX. mendetik aurrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Napoleonen inbasioan, Javier de Minaren soldaduetako batzuek Kasedan hartu zuten ostatu. 1810eko abenduaren 26an, soldaduek jazarrita ihesean zebiltzan soldatu frantsesak erreka igarotzen saiatu ziren Caparrosorako bidean, baina kasedarrek zubirako bidea itxi egin zuten.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kasedako biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
1.573 1.581 1.657 1.722 1.869 1.898 1.950 1.830 1.345 1.145 1.124 1.053 1.054

2008ko erroldaren arabera, 23 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %2,10 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andre Mariaren eliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harriz eginiko eliza gotikoa da. Gurutze latindarraren itxurako oinarria dauka, eta bi sarrera. Bata gotikoa eta bestea gotiko-pizkundetarra. Eraikuntza lanak 1533 hasi eta berrogei urte beranduago amaitu zituzten. Antzinako beste eliza zahar bat ordezkatzeko eraiki zuten. Nabea, klabedun gurutzearen itxurako ganga estaldura dauka.

Eliza barruan lau erretaula daude. Erretaula nagusia, estilo erromanistakoa, erredentzioaren pasarteak irudikatzen ditu. Intxaurrondo egurrez egina, Antxeta eskulturgile ezagunak egin zuen 1581an. Andre Mariaren elizako organoa, errokoko estilokoa da, gehien bat, musika tresnaren apaindura nabarmenduz.

Elizaren kanpoaldea XIX. mendearen azken erdian zaharberritu bazen ere, oraindik ere jatorrizko fatxadaren elementuak mantentzen dira gaur egun.

San Zoilo baseliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikin gotikoa da, XIV. mendearen erdialdean Iruñeko gotzainaren eta Barbazango Arnalten ekimenez eraikia. Baselizaren sarreran, Nafarroako errege-erreginen armarria daraman oilar bat nabarmentzen da, garai hartan Nafarroako Erresumako tronuan zen Evreux dinastiaren ikurra, alegia.

Baselizak Erriberriko eta San Martin Unxeko Andre Maria baselizen ezaugarri berak ditu, Nafarroan XIV. mendean eginiko eliza askok bezala.

San Pedro baseliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berez Agate Deunaren omenez eraikia, muino baten gainean dago. Aragon ibaiaren haranaren ikuspegi ederraz goza daiteke gainetik.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kasedako herriko jaiak irailaren 9aren inguruan ospatzen dira, erlikia santuen omenez. Horrez gain, otsailean Agate Deunaren eguna eta maiatzaren 15ean San Zoilo baselizarako erromeria antolatzen dira.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003an bezala, Kasedako alkatea UPN alderditik gertu dagoen San Zoilo (Agrupación San Zoilo de Cáseda, ASZC) zerrendako Jesús Antonio Espartza Iriarte atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Udaleko bederatzi zinegotzietatik bost lortu zituen taldeak, eta hortaz gehiengo osoa udalean. Beste bi zerrendak ere ordezkaritza lortu zuten: APCk 2 zinegotzi eta Izquierda de Cáseda-Kasedako Langileak (IC-KL, ezkertiar eta abertzaleak) izenekoak bakarra. Baliogabeko botoak 13 izan ziren (emandako guztien %1,67) eta 27 boto zuri izan ziren (botoen %3,53). Abstentzioa %23,80koa izan zen.

Kasedako Udala-2007
Alderdia Botoak Zinegotziak
San Zoilo 391 5
APC 222 3
IC-KL 125 1

2011n San Zoilok (5 zinegotzi) eta Iriartek beren nagusitasuna berretsi zuten; aldaketa bakarra aurkeztu ziren beste bi taldeen artean gertatu zen: PSNk eta Izquierda de Cáseda-Kasedako Langileak berdinduta geratu ziren bototan, eta hautetsi bina lortu zituzten.

Kasedako Udala-2011
Alderdia Botoak Zinegotziak
San Zoilo 380 5
IC-KL 150 2
PSN 150 2

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen udaletxeari buruzko lehen aipamena 1783koa da. Merkatuaren plazan zegoen, elizaren ondoan. Kasedako lan maisua zen Antonio Navarrok eraiki zuen, aurretik zegoen eraikina handituz. Horretarako, udaletxearen ondoko etxea erosi zuten, Lino Iberoren etxea. Udaletxe zahar ura arkuz eta zutabez osatuta zegoen, eta beheko solairuan herriko merkatua antolatzen zen.

Udaletxe berria plaza berean eraiki zen, udaletxe zaharraren aurrean. Gaur egungo udaletxea, berriz,1985. urtean eraikitzen hasi zen eraikuntza modernoa da. Bi solairu dauzka, eta udal bulegoez gain, udaltzaingoaren egoitza, Bake Auzitegia, eta herriko gainontzeko azpiegiturak daude bertan. Udaletxe berria 1987ko otsailaren 5ean inauguratu zen. Udala alkateak eta zortzi zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Merkatu plaza, 2

Kasedako alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
Urteak Alkatea Alderdia
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007 Jesús Espartza Iriarte San Zoilo
2007-2011 Jesús Espartza Iriarte San Zoilo
2011- Jesús Espartza Iriarte San Zoilo

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Kaseda eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %4,43k zekien euskaraz hitz egiten.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Kaseda) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako Parlamentuan. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[3].

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Sanguesina Veloz edo Zangozar Azkarra izeneko autobus konpainiak Kaseda Zangoza, Iruñea eta inguruko herriekin batzen ditu. Linea nagusiak honako hauek dira:

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Beti Casedano, futbol taldea.

Kasedar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kaseda
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa