Kashima (Ibaraki)

Koordenatuak: 35°57′56″N 140°38′41″E / 35.96564°N 140.64483°E / 35.96564; 140.64483
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kashima
鹿嶋市
Japoniako hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Ibaraki
Izen ofiziala鹿嶋市
鹿島町
鹿嶋町
Jatorrizko izena鹿嶋市
Geografia
Koordenatuak35°57′56″N 140°38′41″E / 35.96564°N 140.64483°E / 35.96564; 140.64483
Map
Azalera106.02 km²
MugakideakItako (en) Itzuli, Kamisu (en) Itzuli, Namegata (en) Itzuli eta Hokota (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria67.001 (2021eko martxoaren 1a)
−878 (2015)
Dentsitatea631,97 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1995eko irailaren 1a eta 1889ko apirilaren 1a
Ordu eremuaUTC+09:00
Hiri senidetuakSeogwipo (en) Itzuli eta Yancheng
city.kashima.ibaraki.jp

Kashima (japonieraz 鹿嶋市, Kashima-shi) Japoniako Ibaraki Prefekturan dagoen hiria da. 2020ko uztailaren 1ean, hiriak 67.197 biztanle zituen, 28.873 etxetan banatuta eta 634 biztanleko km2-ko biztanle-dentsitatearekin; biztanleriaren % 31,5 65 urtetik gorakoa zen. Hiriaren azalera osoa, 106,02 kilometro koadrokoa da (40,93 sq mi). Kashima J. Leagueko Kashima Antlers-en hiria da, eta bere futbol zelaia, Kashima Futbol Estadioa, gune gisa erabili zen 2002ko FIFA Mundu Kopan. Hiria Kashima Santutegiaren gune ere bada, Japoniako ekialdeko santutegi sintoista zaharrenetako bat, eta Japoniako ezpatagintzan (Kenjutsu) eragin handiko estilo askoren jaioterritzat hartzen da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kashima Ibaraki prefektura Japoniako hego-ekialdean dago; ekialdean Ozeano Barea eta mendebaldean Kitaura du, eta aintzirarekin (Kasumigaura) muga egiten du, ekialdetik mendebaldera 10 kilometro baino gutxiagoko zabalera duena. Tokio ipar-ekialdetik, 110 kilometrora dago, gutxi gorabehera.

Inguruko udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibaraki Prefektura

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kashimak klima kontinental hezea du (Köppen Cfa), uda epelak eta negu freskoak elurte arinekin. Kashiman, urteko batez besteko tenperatura, 14,2°C-koa da. Urteko batez besteko prezipitazioa, berriz, 1.458 mm-koa da, iraila hilabeterik hezeena delarik. Tenperaturari dagokionez, abuztuan izaten da altuena, batez beste, 25,5°C inguru, eta, baxuena, urtarrilean 3,8°C ingurukoa[1].

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japoniako erroldako datuen arabera[2] Kashimako biztanleria etengabe hazi da azken mendean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kashima Nara garaitik aurrera garatu zen, Hitachi probintziako ichinomiyarekin batera, Kashima santutegia. Meiji Berrezarkuntzaren ondoren, Kashima herria bihurtu zen 1889ko apirilaren 1ean, Kashima Barrutian udalerri modernoaren sistemaren sorrerarekin. 1954an, Kashima ondoko Takamatsu, Toyosu, Toyosato eta Namino herrixkak anexionatu zituen. Kashima Ono herriarekin bat egin zuen 1995eko irailaren 1ean, eta hiri mailara igo zen.

Gobernantza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kashimak alkate-kontseilua du gobernu-modua, zuzenean aukeratutako alkatearekin eta 20 kideko ganbera bakarreko udalbatzarekin. Kashimak kide bat du Ibaraki Prefeturako Batzarrean. Politika nazionalari dagokionez, hiria Japoniako Dietan Ibarakiko 2. barrutiaren parte da.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kashima industriagunearen erdialdeko hiria da Kashima, eta industria-gune handi bat dauka, 1500 lantegi ingururekin, batez ere, petrokimika eta siderurgia lantegiekin. Japoniako gobernuak 1963an sortu zuen zona hau, eta garapena, gehienbat, 1973an amaitu zen. Nekazaritzak eta arrantza-merkataritzak ere parte hartzen dute tokiko ekonomian.

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kashimak udal gobernuak kudeatzen dituen oinarrizko 12 eskola publiko eta hezkuntza-ertaineko bost eskola publiko ditu, eta Ibaraki Prefekturako Hezkuntza Kontseiluak kudeatzen duen institutu publiko bat. Ertain mailako eskola pribatu bat, eta batxilergo pribatuko bi eskola ere badaude.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kashima Antlers bertako J. League futbol kluba da.

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trenbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

JR EastKashima Line

  • Kashimajingū - Kashima Soccer Stadium

- Kashima Rinkai Railway Ōarai Kashima Line

  • Kashimanada - Kashima-Ōno - Chōjagahamashiosaihamanasukōenmae - Kōyadai - Kashima Soccer Stadium - Kashimajingū

Autopista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • National Route 51
  • National Route 124

Itsas portua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirikidetza harremanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toki erakargarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kashima baseliza

Kashimako pertsona aipagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Kashima climate data
  2. Kashima population statistics
  3. «Status of Jeju Special Self-Governing Province Sister City» Island of World Peace, Jeju (Jeju Self-Governing Province) December 2009.
  4. «Yancheng» Welcome to Jiangsu China (Jiangsu Provincial government official site).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]