Kashima Antlers

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Kashima Antlers
Sorrera 1947
Futbol zelaia Kashima Soccer Stadium
(edukiera: 40.728 lagun)
Presidentea Japonia Shigeru Ibata
Entrenatzailea Japonia Go Oiwa
Liga Japoniako 1 maila
2017 2.a
Webgunea http://www.so-net.ne.jp/antlers/
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Kashima Soccer Stadium.

Kashima Antlers (鹿島アントラーズ Kashima Antorāzu?) Japoniako futbol talde bat da, Kashima (Ibaraki) hirikoa, Japoniako futbol liga gehien irabazi dituena, zortzi garaipen hain zuzen ere. 2016an FIFAren Kluben arteko Munduko Kopako finala jokatu du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1947an sortu zen taldea Osakan Sumitomo Metal Industries, Ltd izenarekin. Amateurra zen Japoniako ligan aritu zen hasieratik eta 1975ean kashimara aldatu zuen egoitza.

1993an liga profesionala abiatu zenean Sumimoto izena utzi eta gaur egungo Kashima Antlers izena hartu zuen. Garai hartan ligak bi fase izaten zituen eta Zico jokalari brasildar ezaguna entrenatzaile izanik ligaren lehen fasea irabazi zuen. Liga irabazteko ordea fase bakoitzeko txapeldunen arteko finala jokatu behar izaten zen eta Tokyo Verdy nagusitu zitzaion.

1996an lortu zuen lehenengo liga, eta 1997an kopa, Ligako kopa eta superkopa eskuratu zituen. Hurrengo urteetan talderik arrakastatsuena bihurtu zen Japonian, ez ordea Asiako txapelketetan, 1999ko Asiako Errekopako hirugarren postua du aipagarriena. 2000an denboraldi bikaina burutu zuen Liga, kopa eta Ligako kopa eskuratuz.

2007 eta 2010 artean hiru liga eta bi kopa irabazi zituen taldearen garai onena bihurtuz. 2016an berriz ere txapelduna izan da eta FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa jokatu du finaleraino iritsiz. Real Madrilek luzapenean gainditu du.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japonian: 24[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Japoniako liga (8): 1996, 1998, 2000, 2001, 2007, 2008, 2009, 2016.
  • Enperadorearen Kopa (4): 1997, 2000, 2007, 2010.
  • Ligako Kopa (6): 1997, 2000, 2002, 2011, 2012, 2015.
  • Superkopa (6): 1997, 1998, 1999, 2009, 2010, 2017.

Nazioartean: 3[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kashima Antlers Aldatu lotura Wikidatan