Kaspar Villiger
Kaspar Villiger (Pfeffikon, 1941eko otsailaren 5a) suitzar ingeniari, negozio-gizon eta politikaria da. Suitzako Konfederazioko presidentea izan zen 1995ean eta 2002an.
1965ean Züricheko Teknologia Institutu Federalean ingeniaritza mekanikoan graduatu ondoren, familiako tabako-enpresan hasi zen lanean.
Ideologia liberaleko Alderdi Erradikal Demokratikoko kidea da. Suitzako Kontseilu Nazionaleko kide izan zen 1982tik 1987ra, Suitzako Estatuen Kontseiluko kide 1987tik 1989ra eta Suitzako Kontseilu Federaleko kide 1989tik 2003ra. Sail militarra eta finantzetakoa zuzendu zituen eta 1995ean eta 2002an Suitzako Konfederazioko presidente izan zen.
2001 urtean porrot egin zuen Swissair airelineako erreskate taldeko kide izan zen. 2009 eta 2012 artean UBSko presidente izan zen. Nestlé, Swiss Re, eta Neue Zürcher Zeitung-eko administrazio kontseiluko kide ere izan zen.