Kassel

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kassel
Alemania Alemaniako udalerria
2002-12 Kassel - View on the city.jpg
Coat of arms of Kassel.svg
Administrazioa
Herrialdea  Alemania
Estatua  Hessen
Eskualdea Kassel
Barrutia Kassel
Udalerria Kassel
Postakodea 34117
Udal kodea 06611000
Geografia
Koordenatuak 51° 19′ 11″ N, 9° 29′ 52″ E / 51.319722222222°N,9.4977777777778°E / 51.319722222222; 9.4977777777778Koordenatuak: 51° 19′ 11″ N, 9° 29′ 52″ E / 51.319722222222°N,9.4977777777778°E / 51.319722222222; 9.4977777777778
285px
Kassel hemen kokatua: Alemania
Kassel
Kassel
Azalera 106,78 km²
Demografia
Biztanleria 194.087 biztanle
Dentsitatea 1.817,63 bizt/km²
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia 0561
Ordu-eremua UTC+01:00
http://www.kassel.de Webgune ofiziala

Kassel[1] hiri alemaniarra da, Hessengo eskualdekoa. Fulda ibaiertzean dago. 195.530 biztanle zituen 2010eko Abenduaren 31an.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Castellum Cattorum zuen erromatarren garaian eta Kato leinu germaniarraren gaztelua esan nahi zuen. X mendean Chasella izena zuen eta 1926an hartu zuen gaur egungo Kassel izena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kassel herriaren lehenengo aipamena 913 urtekoa da. Fulda ibaiaren gaineko zubia zaintzen zuen gotorlekua zuen herriak. 1189ko dokumentu batean hiri eskubideak dituela aipatzen da, baina ez da jakina noiz eskuratu zituen.

XVI mendean kalbinismoaren alde egin zuen eta hiria asko gotortu zen katolikoengandik babesteko. 1685ean Frantziatik ihesi zetozen 1.700 higanot protestante hartu zituen.

Wilhelmshöhe jauregia
Herkules, Kassel
Orangerie jauregia

1805 urtean Grimm anaiak bertako liburutegian lanean ari zirela aurkitu zituzten gerora bilduma osatuko zuten ipuin eta kondairak. 1807an Napoleonek hartu eta Westfaliako Erresumaren hiriburu bihurtu zuen, baina 1813an berriz ere printze-hauteslearen menpeko lur bihurtu zen. 1866an Prusiak eskuratu zuenean printzearen egoitza izateari utzi zion.

Bigarren Mundu Gerran Dachau kontzentrazio-esparrurako azpi-esparru bat egon zen bertan. Aliatuek gogor bonbakatu zuten hiriaren %90a suntsituz. 10.000 pertsona hil ziren eta 150.000 etxerik gabe gelditu. Lantegiek berriz ez zuten ia kalterik izan. 1945ean estatubatuarrak jabetu ziren hiriaz hiru egunetan zehar etxez-etxeko tiroketekin aurrera eginez.

Gerra ondoren hiria berreraikitzeari ekin zitzaion. Hiriaren suburbioek oraindik XIX mendeko eraikinak badituzte.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Wilhelmshöhe jauregia (Schloss Wilhelmshöhe): Gilen IX landgraveak 1786an eraikitako jauregia da. Barruan greziar eta erromatar artearen erakusgarri den bilduma zabala dauka, baita Rembrandten margoen bilduma handia ere. Jauregiaren ondoan Herkulesen monumentua dago, zeinetik urjauzi ugariko kanal artifiziala jeisten den. Albo batean Löwenburg gaztelua ere badu, "lehoien gaztelua" esan nahi du, eta Erdi Aroko gaztelu baten erreplika da.
  • Orangerie: Karlos landgraveak 1703 eta 1711 artean eraikitako jauregia da. Karlsaue parkean dago eta 140 metrotako luzera du. 1955ean planetario bat gehitu zitzaion.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kassel ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kassel Aldatu lotura Wikidatan