Kastellet (Kopenhage)

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Kastellet
Kastellet Norgesporten Copenhagen.jpg
Norvegiako atea.
Kastellet (Kopenhage) hemen kokatua: Kopenhage
Kastellet (Kopenhage)
Kastellet (Kopenhage)
Kastellet (Kopenhage) (Kopenhage)
Kokapena
Herrialdea  DNK
Herria Kopenhage
Koordenatuak 55° 41′ 28″ N, 12° 35′ 38″ E / 55.691111°N,12.593889°E / 55.691111; 12.593889Koordenatuak: 55° 41′ 28″ N, 12° 35′ 38″ E / 55.691111°N,12.593889°E / 55.691111; 12.593889
Arkitektura
Garaia 1662

Kastellet Kopenhageko Østerbro auzoan dagoen gotorleku militarra da, Europa iparraldeko izar itxurako gotorlekuen artean egokien mantendu denetakoa gainera.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kristian IV.a izan zen gotorlekua 1626an eraikitzen hasi zena Santa Ananaren aterpean, hiriko iparraldeko bidean. Suediarrek 1658 eta 1660 artean Kopenhage setiatu ondoren Frederik III.ak gotorleku indartsuagoa eraikitzea erabaki zuen, Citadellet Frederikshavn izena eman arren Kastellet (Zitadela) izenaz ezagutu zena. 1839 arte erabilia izan zen eta gero utzia. 1989 eta 1999 artean eraikin guztiak berriztu ziren.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gotorlekuaren oinarria

Gotorlekuak bi ate ditu, Erregearen atea hegoaldean eta Norvegiarren atea iparraldean. Estilo barrokoan eraiki ziren 1663an eta gaurdien etxeak dituzte alboetan.

Bost bastioi ditu, izarraren punta bakoitzeko bana: Kongens Bastion (Erregearena), Dronningens Bastion (Erreginarena), Grevens Bastion (Kondeena), Prinsessens Bastion (Printzesarena) eta Prinsens Bastion Prinzearena).

Urez inguraturik dago gotorlekua eta kanpotik zegoen harresia ere bai.

Eraikin nagusiak honako hauek dira:

  • Komandantearen etxea (Kommandantboligen): 1725eko eraikin barrokoa, Elias Häuser arkitektuak diseinaturikoa. Gaur egun Danimarkako Defensa Buruaren egoitza da.
  • Militarren barrakoiak (Stokkene): "Lerroak" izenaz ezagutzen dira, bi solairutako sei etxebizitza lerro dira.
  • Biltegiak: Hegoaldeko biltegiak (Søndre Magasin) armak gordetzen zituen eta iparraldekoak (Nordre Magasin) elikagaiak. 1.800 gizon hornitzeko besteko biltegiak ziren.
  • Beste batzuk: bolbora etxea, eliza, presondegia eta errota.

Parkea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gotorlekuak bere parke propioa izan zuen, Langelinie parkea, baina militarrek gotorlekua utzi ondoren publikoari ireki zitzaion.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kastellet (Kopenhage) Aldatu lotura Wikidatan