Kastora Irigoien

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kastora Irigoien
KASTORA IRIGOIEN 1986 urtean.png
Bizitza
Jaiotza Lezama1908ko martxoaren 6a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntza euskara
Heriotza Galdakao1994ko uztailaren 7a (86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak musikaria
Musika instrumentua panderoa

Kastora Irigoien Zabala ( Lezama, 1908eko martxoaren 6a- 1994ko uztailaren 7a) Galdakaoko emakume musikazale panderojolea.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kastora Irigoien Zabala Lezaman jaio zen 1908ko martxoaren 06an

Bizente Irigoien zen bere aita eta Juana Zabala ama. Sei urterekin etorri zen Galdakaora bere aitak Dinamita lantegian lan egiten zuelako; gaztetan Kastorak berak ere lan egin zuen lantegi horretan, ezkondu arte.

Familian 7 neba-arreba ziren: Meltxor aguazila zena, Hilario, Rufina, Ignacio, Kastora, Mari eta Bernarda. Ignacio Irigoien futbolari ezaguna izan zen, atezain bezala.[1]

Kastora bere familiarekin eliza ondoan dagoen dorretxean bizi izan ziren, Paco Barandiaranekin ezkondu arte: orduan Zabalea auzora joan zan bizitzera; 3 seme-alaba euki zituen: Nerea (1935) jaio eta gutxira hil zana, Marieli (1940) eta Patxi (1948).

Musikazaletasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazte-gaztetatik kantatzea oso gustukoa izan zuen eta ahotsari laguntzeko panderetea joten zuen, etxeko giroan gehien bat (gabon egunetan, jaietan); baina mendiko irteeretan, Eguzkibei ikastola sortu berriaren ekintzetan eta joatea posiblea zuen bidai guztietan ere.

Nagusitan Kastorak Zamakoa auzoan egiten zuen bere eguneroko bizimodua bueltatxu bat emoten, nagusitan zauri bat izan zuen arte. Horren eraginez, azalpenik inori ez emateko, etxean gelditzen hasi zen, makuluekin ibili behar zuelako, bere bizimodua era bat aldatuz.

Bere kemena eta energia handia zen, batez ere euskara eta herriko ekimenen alde, bere ezagunek oraindik gogoratzen dute, Korrika Galdakaotik pasatzen zenean, bera ezinduta egon arren, bide bazterrean itxaroten zuen lasterketa popularra, eta 10 edo 20 metro baziren ere, korritzen saiatzen zen

Kastora Irigoien Pandero Barria abestia kantatzen

Galdakaoko pertsona nagusiek bere ahotsa gogoratzen dute sakona eta indartsua zelako; eta sarri askotan panderetaren laguntzarekin animatzen zuelako. Txikitatik izan zuen kemena eta musikazaletasuna, bizitza osoan adierazi zuen bere instrumentua, pandereta, eta ahotsa non-nahi partekatuz, euskaraz batez ere, baina gaztelaniaz ere bertsoak eta koplak abestuz: beste pertsona batzuenak edo berak sortuak ere bai.

1981ean Neguko Euskal Ikastaroek, bere urteetako euskaltzaletasuna, animoak eta alaitasuna eskertzeko oroigarri gisan pandereta bat oparitu zioten; gaur egun, bere familiak gordeta dauka eta ondoko irudian ikusi daitekeena.[2]

1994ko Uztailaren 7an hil zen 86 urtez.

Neguko Euskal Ikastaroen oroimenez
1981ean oparitutako pandereta

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]