Kastrazio-konplexu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kastrazio-konplexu
Deskribapena
Identifikatzaileak
MeSHD001009
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Kastrazio-konplexua edo irentze-konplexua[1] gorputzaren zati bat galtzeko beldurra da, batik bat zakila. Sinbolikoki, emozio eta sentipen-sistema konplexu bat da; zakila galtzeko beldurra haurtzaroko larritasun batekin loturik dago, intzestu-grinak edo masturbazioak eragindako erruduntasunagatik. Norberaren sexua onartzearen araberakoa ere bada; nortasun orok dituen alde emeak patologikoki bereganatzeak irentze-konplexuren bat ekar dezake[2].

Irentze konplexuaren lehen aipuak Sigmund Freuden lehen teoria psikoanalitikoetan aurki daitezke[3]. Emakumezkoen penis-inbidiaren baliokidea da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2008]
  2. (PDF) Sexologiako Hiztegia. EHU ISBN 978-84-9860-693-5..
  3. Schwartz, Bernard J. (1955) The measurement of castration anxiety and anxiety over loss of love. Journal of Personality, 24 204-219.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Psikologia Artikulu hau psikologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.