Kasuga-taisha

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Kasuga-taisha
春日大社
Kasuga-taisha11bs3200.jpg
Erdiko atea eta eraikina
Kokapena
kokapenmapa
Helbidea 160 Kasugano-chō, Nara-shi, Nara-ken
Koordenatuak 34° 40′ 53″ N, 135° 50′ 54″ E / 34.681388888889°N,135.84833333333°E / 34.681388888889; 135.84833333333Koordenatuak: 34° 40′ 53″ N, 135° 50′ 54″ E / 34.681388888889°N,135.84833333333°E / 34.681388888889; 135.84833333333
Historia eta erabilera
Erlijioa Xintoismoa
Dedikazioa Q11088805
Arkitektura
Estiloa Kasuga-zukuri
Ondarea
http://www.kasugataisha.or.jp/ www.kasugataisha.or.jp

Kasuga-taisha (春日大社?) Naran dagoen santutegi xintoista nagusia da. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Aintzinako Narako monumentu historikoak izeneko multzoan, bai santutegia eta baita inguruko oihan primarioa ere.

Kasuga-taishara iristeko bidea oreinen parketik pasatzen da. Oreinak libre dabiltza izan ere jainko xintoisten mezulari kontsideratzen baitituzte. Bestalde hiru mila harrizko linternak argiztatzen dute santutegirako bidea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santutegia 768an eraiki zen baina sarritan berreraiki behar izan da. 965 urtean Murakami enperadoreak mezulari inperialak bidali zituen Japoniako 16 santutegi inperialetara eta horietako bat Kasuga-taisha izan zen.

Jaialdiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Setsubun Mantoro: Otsailaren 2tik 4ra.
  • Kasuga Matsuri: Martxoaren 3an. Tximuaren jaialdia izenaz ezagutzen da.
  • Obon Mantoro: Abuztuaren 14 eta 15 artean ospatzen den jaialdi ikusgarria da. Nara parkean milaka eta milaka linterna pizten dira ilunabarrean.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kasuga-taisha Aldatu lotura Wikidatan