Edukira joan

Kasulla

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kasulla
Liturgical vestments and insignia (en) Itzuli, Gainjantzia eta Longaina

Kasulla edo meza-jantzia [1] eukaristia ospatzeko, elizgizonek mendebaldeko tradizioko kristauetan daramaten duten apaingarri eta jantzi liturgikoa da. Eliza kristauetan, ohikoa da katoliko, anglikano eta luteranoen arteab batez ere, eta baita Eliza Metodista Batuaren esparru batzuetan. Erritu bizantziarreko Ekialdeko Elizetan baliokidea phelonion deritzon jantzia da.

Abadeak jantzi ohi du kasulla meza ematean eta mezarekin zerikusi zuzena duten beste ekintza sakratu batzuk ospatzean. Alba eta estolaren gainean jantzi ohi da. Estola bezala, ospatzen den mezarako liturgiak agindutako kolorekoa izaten da.

Kasulla latinez pensula esaten zitzaion pontxo mota batetik dator: Mendebaldeko Erromatar Inperioaren amaieran bidaiatzeko ohiko jantzi bat zen. Arropa zati obal eta nahiko sinple bat zen, erdian zulo borobil bat zuena burua pasatzeko, belaunetaraino erortzen zena altueran. Besoak aske geratzen dira alboetan.

Goian, amitua, alba eta gerrikoa. Behean manipulua, estola eta kasulla gotiko bat.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Fundazioa, Elhuyar. «casulla» Elhuyar Hiztegia (kontsulta data: 2025-06-26).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]