Katalina Austriakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Katalina Austriakoa
Katalina Austriakoa

Katalina Austriakoa


Portugalgo erregina kontsortea
1525 – 1562
Aurrekoa Leonor Austriakoa
Ondorengoa Ana Austriakoa

Jaiotza 1507ko urtarrilaren 14a
Torquemada
Heriotza 1578ko otsailaren 12a
(71 urte)
Lisboa
Ezkontidea(k) Joanes III.a Portugalgoa
Gurasoak Filipe I.a eta Joana Gaztelakoa
Seme-alabak Alfontso, Maria Manuela, Isabel, Beatriz, Manuel, Filipe, Dionisio, Joan, eta Antonio

Katalina Austriakoa (1507ko urtarrilaren 14a - 1578ko otsailaren 12a) Joanes III.a Portugalgoaren emaztea eta Portugalgo erregina ezkontidea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katalina Austriakoa 1507ko urtarrilaren 14an jaio zen Torquemadan. Aita Filipe I.a eta ama, berriz, Joana Gaztelakoa, bikotearen seigarren seme-alaba izan zelarik. Amarekin hazi eta hezi zen Tordesillasko gazteluan eta erreginak izendatutako zaintzaileek, Deniako markesek, ez zioten tratu ona eman. Annemarie Jordanen hitzetan:

« Tuvo una infancia tranquila, alejada de cualquier contacto con la Corte, lo que favoreció que creciera sin estrés ni obligaciones, como sucedía con otras princesas. Además, Catalina no tuvo que soportar el carácter rudo y frío de su hermano mayor, Carlos V, quien utilizó y manipuló a las mujeres de su familia[1] »

1517an, bere anaia Karlos I.a Espainiara etorri zen lehen aldiz eta, handik gutxira, Katalina zorigaiztoko gaztelu hartatik atera eta Europako tronurik aberatsena lortu zion arrebari, Portugalgo erregearekin ezkondu baitzuen.

Ezkontza eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1525eko otsailaren 2an, bere lehengusu Joanes III.arekin ezkondu zen Salamancan eta 9 seme-alaba izan zituzten:

Erregeordetza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1557ko ekainaren 11n, Joanes III.a hil egin zen eta, seme guztiak hilik zeudenez, bere iloba Sebastian izan zen oinordeko eta Katalina erregeorde[2].

Portugalgo tronuan anaiak jarri bazuen ere, Katalina erabat portugaldarra sentitzen zen eta zegoen iberiar batasunarekin ados. Ilobaren eskubideen alde egin zuen erabat.

« Los historiadores portugueses del siglo XX insistieron en la idea de que Catalina había vendido el trono a España, permitiendo a Felipe II formar parte de la corona en 1580.

No existe ningún documento que pruebe esta afirmación… (...)Ella, de hecho, animó a su nieto, Sebastián, el último rey de la dinastía Avis, a casarse para favorecer la sucesión, pero él rehusó el matrimonio para irse a luchar en la guerra del norte de África, donde murió[3]

»

1562an, erregeordetza bere koinatua zen Henrike I.ari utzi zion eta, Sebastian hil ondoren, hau izan zen Portugalgo errege.

Urte batzuen ondoren, 1578ko otsailaren 12an, Katalina Austriakoa Lisboan hil zen 71 urte zituenean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Katalina Austriakoa Aldatu lotura Wikidatan