Katalina I.a Nafarroakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Katalina I.a Nafarroakoa
Catherine I of Navarre.jpg
Nafarroako Monarka

1483-01-30 (gregoriar) - 1517-02-12 (gregoriar)
Bizitza
Jaiotza 1470eko apirilaren  18a
Herrialdea  Nafarroako Erresuma
Heriotza Mont-de-Marsan1517ko otsailaren  12a (46 urte)
Hobiratze lekua Leskarreko katedrala
Familia
Aita Gaston I.a
Ama Maddalen Frantziakoa
Ezkontidea(k) Joanes III.a Nafarroakoa
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Foix leinua
Hezkuntza
Hizkuntzak Okzitaniera
euskara
gaztelania
frantsesa
latina
Jarduerak
Jarduerak agintaria

Katalina I.a Nafarroakoa edo Katalina Foixkoa (1468ko apirilaren 18 - † Mont-de-Marsan, 1517ko otsailaren 12) Nafarroako erregina, Montblanc, Peñafiel eta Gandiako dukesa, Foix, Bigorre eta Ribagortzako kondesa eta Bearnoko bizkondesa (1483-1517) izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita Gaston Foixkoa, Vianako Printzea, eta ama Maddalen Frantziakoa, Louis XI.a Frantziako erregearen arreba, zituen. Nortasunez eta hezibidez, emakume adimentsu eta kultua zen.[1]

Neba nagusia Frantzisko Febus (1483) goizegi hil zenean, Nafarroako erregina bihurtu zen, ama erregeordea zuena. 1483 eta 1492 artean, bere osaba zen Joanes Foixkoak, bigarrena oinordekotzan zena, tronua lortzeko borrokatu zuen, Lege Salikoa aprobetxatuz.[2] Honek beaumondar eta agaramontarren arteko Nafarroako Gerra Zibila berpiztu zuen.

1504an, Medina del Campon Madalena bere alabaren heriotzak, Fernando Katolikoaren gatibua zena, gerrate berriak sortu zituen Leringo kondea eta Nafarroako erregeen artean (1506-1508). Konde horri, baina, aurre egitea erabaki zuten Katalinak eta haren senar Juanek, baita hura garaitu ere. Harrezkero, Katalina benetako boterea hartzen hasi zen, eta erresumako egitura administratiboak berreskuratu zituen.[3]

Nafarroako errege-erreginek Frantziarekin zituzten harremanak eta Henrike lehensemea Louis XII.a Frantziakoaren alaba batekin ezkontzeko negoziaketak zirela eta, Fernando Katolikoak Albako dukeari agindu zion Nafarroako Erresuma konkistatzea. 1512ko ekainaren 25ean Albako dukea zen Fadrique Toledokoak Iruñea okupatu zuen. Errege-familiak ihes egin behar eta Behe Nafarroa eta Bearnon babesa bilatu zuten.[4]

Iruñean 1513ko martxoaren 23an, beaumondarrek bakarrik sortutako Nafarroako Gorteek Fernando Katolikoa "Nafarroako errege" izendatu zuten. 1515ean Gaztelako Erresumako Gorteek, Burgosen eta nafar bat ere ez zuen biltzar batean, Nafarroa Garaia anexionatu zuten.

Katalina eta Joanes Labritekoaren Erresuma berreskuratzeko saiakerak alferrikakoak ziren. 1513tik eta 1517an hil arte, Katalinak seigarren merindadea zen Behe Nafarroa baino ez zuen gobernatu. Mendi-Marzanan hil zen eta Leskarreko katedralean lurperatu zuten.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitona
Blason de Foix-Béarn.svg Gaston IV.a
Foixko kondea
Bearnoko kondeordea
Amona
Armoiries Aragon Navarre.png Leonor I.a
Nafarroako erregina
Aitona
Blason France moderne.svg Karlos VII.a
Frantziako erregea
Amona
Blason duche fr Anjou (moderne).png Maria
Anjoukoa
Aita
Armoiries Navarre Foix.png Gaston V.a
Vianako printzea
Ama
Blason France moderne.svg Maddalen
Frantziakoa
Armoiries Navarre Foix.png Katalina I.a
Nafarroako erregina

Ezkontza eta haurrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1486ko ekainaren 14an, Leskarreko katedralean, Katalinak Joanes Albretekoarekin ezkondu zuen.[5] Hamaika haur izan zituzten:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Berria.eus «Katalina, berriz Iruñean» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-01-03 .
  2.   Woodacre, Elena (2013) The Queens Regnant of Navarre; Succession, Politics and Partnership New York: Palgrave Macmillan .
  3.   Berria.eus «Katalina, berriz Iruñean» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-01-03 .
  4.   Floristán Imízcoz, Alfredo (2004) Historia de España en la Edad Moderna Editorial Ariel 154 or. .
  5.   Bustillo Kastrexana, Joxerra (2012) Guía de la conquista de Navarra en 12 escenarios Donostia: Txertoa ISBN 978-84-71484819 .
  6.   Egaña, Iñaki (2009) Mil nuevas noticias insólitas del país de los vascos Txalaparta 76-77 or. ISBN 9788481365436 .
  7.   López de Meneses, Amada (1961) «El último infante de Navarra, Carlos de Albret» Príncipe de Viana 22 (84-85): 177-211 ISSN 0032-8472 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Katalina I.a Nafarroakoa Aldatu lotura Wikidatan

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Rafael Altamira, Spagna, 1412-1516, Garzanti, 1999.
  • Charles Petit-Dutaillis, Francia: Luigi XI, Garzanti, 1999.
  • José María Lakarra, Historia política del reino de Navarra, desde sus orígenes hasta su incorporación a Castilla, Iruñea, 1972-1973.
  • Crescencio Gallego Pellitero, Síntesis histórica de los reyes en España (Años 364-1994), Vigo, 1994.


Aurrekoa:

Frantzisko I.a

Blason Navarre.png
Katalina I.a
Nafarroako erregina
(1483-1517)
bere senar Joanes III.a Nafarroakoarekin batera (1484-1516)
Ondorengoa:

Henrike II.a

Aurrekoa:

Frantzisko I.a

Blason de Foix-Béarn.svg
Foixko kondesa
Bearnoko bizkondesa
(1483-1517)
bere senar Joanes III.a Nafarroakoarekin batera (1484-1516)
Ondorengoa:

Henrike II.a