Kataluniako Errepublika (2017)
| Kataluniako Errepublika | |||
|---|---|---|---|
| República Catalana | |||
| EU-Catalonia.png | |||
| Geografia | |||
| Hiriburua eta hiri handiena | Bartzelona 41°22′57″N 2°10′37″E | ||
| Kontinentea | Europa | ||
| Administrazioa | |||
| Gobernu-sistema | Errepublika (behin-behineko gobernua) | ||
| Generalitateko lehendakaria | Carles Puigdemont | ||
| Demografia | |||
| Bestelako informazioa | |||
Kataluniako Errepublika (katalanez: República Catalana, gaztelaniaz: República Catalana, okzitanieraz: Republica Catalana) 2017ko urriaren 27an alde bakarretik independentzia aldarrikatu zuen Europako hego-mendebaldeko lurralde bat da; lurralde horren mugak bat datoz Kataluniarenekin. Aldarrikapenak zortzi segundo iraun zuen, eta ez du lege ondoriorik izan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egungo Kataluniaren egoera 2017ko Espainiako krisialdi konstituzionalaren prozesuaren emaitza da, nahiz eta aurrekari zuzenak XVIII. mendeko nazionalismoen sorreran dauden.
Kataluniar Errepublikaren iragankortasun juridikoa eta sortzearen legean oinarrituz, 2017ko urriaren 27an Kataluniaren independentzia aldarrikatu zuen Kataluniako Legebiltzarraren gehiengoak, gehienbat Junts pel Sí eta CUP alderdietako parlamentariek. 70 parlamentarik (katalanez: conseller) Errepublikaren alde bozkatu zuten; 10ek, aurka; eta 2k, zuri.[1] Kontuan hartzekoa da bozketa hasi baino lehentxoago PP, PSC eta Ciutadans alderdietako ordezkariek (guztira 52 parlamentari) Legebiltzarretik ateratzea erabaki zutela.
19:39an, Puigdemont lehendakariak Kataluniaren independentzia aldarrikatu zuen. Zortzi segundo geroago, aldarrikapen hori etenda utzi zuen, tirabirak apalduta Espainiako Gobernuarekin «irtenbide hitzartu bat» lortzeari ekiteko asmoz.[2]
Espainiako Gobernuak ez zuen ondo ikusi Kataluniako Parlamentuak egindako independentzia aldarrikapena, eta Alderdi Popularrak, PSOErekin eta Ciudadanosekin batera, indarrean jarri zuen Kataluniako Gobernuaren aurka jadanik beste hainbat arrazoirengatik ere aurreikusia zuen 155. artikulua.

Gobernuaren "ihesaldia"
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Puidemontek esandakoa Bruselaseko urriaren 31ko agerraldian Nahiago izan dugu indarkeriarik ez dela egongo ziurtatu, ezin delako indarkeriarekin errepublika bat eraikia. Baina ez gaitu guri agertoki horretara eraman. Gobernuak esan zuen ez genituela funtzionarioak erabaki bat hartzera derrigortuko; horretarako errepublikaren eraikitzea moteldu behar badugu, egingo dugu. De la Mazaren kereilaren helburua ideologia bat jazartzea da. Horren aurrean Generalitateak erabaki du Bruselara etortzea hemen argi uzteko bizi dugun gatazka eta "politikaren judizializazioa" salatzeko. Babestuko ditugu 155. artikulua indarrean sartzearen aurka abian jarri dituzten ekimenak. Espainiako estatuaren defizit demokratikoa salatu nahi dugu. Azkenik, desafio demokratiko bat bailiran hartuko ditugu abendurako deitutako bozak. Gaur eta hemendik iragartzen dugu errespetatuko ditugula abenduaren 21ean egingo diren bozetako emaitzak, baina galdetzen diogu Espainiari gauza bera egingo ote duen berak, alegia, errespetatuko ote dituen emaitzak horiek alderdi subiranistei gehiengoa ematen badiete.[3] |
Urriaren 30ean, Espainiako Gobernuak Generalitatearen aurka jo eta Puigdemont lehendakariak ezustean egun horretan Bruselasen agertu zen. Montpellierrera kotxez joan eta gero, hegazkina hartu eta Belgikako hiriburura joan zen babes bila Kataluniako Legebiltzarreko beste bost kiderekin batera (Meritxell Borras, Antoni Comin, Joaquim Forn, Dolors Bassa eta Meritxell Serret).
Urriaren 31n, Espainiako Auzitegi Goreneko kideek aho batez ebatzi zuten bazutela eskumena Kataluniako Legebiltzarreko mahaiko kideak ikertu eta auzipetzeko. Fiskaltzak "matxinada, sedizioa eta diru publikoa bidegabe erabiltzea" egotzi zien mahaiko kideei.
Espainiako Konstituzio Auzitegiak bertan behera utzi zuen Kataluniako Legebiltzarrak egin zuen independentzia aldarrikapena. Espainiako Gobernuak 30an zuen helegitea, eta 31n, Konstituzio Auzitegiak helegite hori tramiterako onartuta, bertan behera gelditu zen aldarrikapena, nahiz eta gaiaren mamiaz ez eztabaidatu.
Gobernuburuak kartzelatzeko agindua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiako hedabideen artean ihesaldi hitza erabili zen, Puigdemont eta bere kideak Bruselara joan zirela jakin zenean.[4][5] Zenbait espainiar agintari eta herritarrek horren kontura txantxa eta iseka asko egin zituzten.[6][7]

Azaroaren 2an Junqueras eta beste zazpi kontseilari kargugabetu eta espetxera bermerik gabe bidali zituen Carmen Lamela epaileak. Junqueras gain, Jordi Turull (Lehendakaritza), Josep Rull (Lurraldea), Meritxell Borras (Gobernazioa), Raul Romeva (Nazioarteko Gaiak), Carles Mundo (Justizia), Dolors Bassa (Lana), Joaquim Forn (Barne saila) eta Santi Vila (Enpresa) kontseilari kargugabetuak kartzelara bidali zituen Lamelak. Azkenak, Kataluniaren independentzia aldarrikapenarekin ados egon ez eta horren ondorioz, fidantza ordaintzeko aukera zuen. Santi Vila hurrengo egunean atera zen kartzelatik, 50.000 euroko bermea ordaindu eta gero.[8] Epailearen iritziz "Ihes egiteko arrisku handia dago" eta “ikertuen erosteko ahalmena ezin da ahaztu, Espainiatik alde egiteko eta atzerrian bizitzeko erraztasuna dute”. Aldi berean, beste kargugabetuek ihes egin zutela ziurtatu zuen Carmen Lamelak “Ikertuetako batzuk beste herrialde batzuetara joan dira erantzukizun penalak saihesteko” eta “delituak planifikatzen eta kontzienteki aurrera eramaten bi urte baino gehiago eman dituzte” azpimarratu zuen.[8]
Kartzelatuak, betiere Lamelaren iritzian, “oso ondo antolatutako pertsona talde baten barruan lan egiten ari ziren, Justiziatik ihes egiten laguntzeko prest zeuden elkarte soberanisten babesarekin”. Guztiek “paper aktiboa jokatu dute zehatz-mehatz diseinatutako prozesu soberanista bultzatzeko eta muga guztiak gainditzeko”, erantsi zuen epaileak. “Ikertuen ekintza pentsatua, prestatua eta antolatua izan da, azken bi urteetan Konstituzio Auzitegia ebazpenak sistematikoki urratuta”, Lamelak azaldu zuenez.
Gainera, ikertuek frogak ezkutatzeko, aldatzeko edo suntsitzeko arrisku handia ikusi zuen epaileak.
Honenbestez, Fiskaltzaren eskakizun guztiak onartu zituen Lamelak, matxinada, sedizioa eta diru publikoak bidegabe erabiltzea egotzita bederatzi ikertu galdekatu ondoren.
Kartzelaratze aginduaren ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Espainiar Gobernu eta komunikabideentzat Kataluniako gobernu ohiaren buruzagien erdia kartzelara sartu eta gero, edo beste era batean Kataluniako abertzaleentzat gobernu legitimoaren buruzagien erdia sartzearen ondorioak nabariak izan ziren Katalunian.
Carles Puigdemont lehendakaria eta beste lau kontseilari kargugabetuak atxilotzeko euroagindua emateko eskatu zion Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Carmen Lamela epaileari. Beste lau kontseilariak Antoni Comin (Osasuna), Clara Ponsati (Hezkuntza), Lluis Puig (Kultura) eta Meritxell Serret (Nekazaritza) ziren eta fiskalak hauek atxilotzeko agindua eman zuen.[9]. Puigdemontek eta harekin Bruselan diren Generalitateko lau kontseilariek poliziarengana jo zuten eta bostak epailearen aurrean deklaratu zuten azaroaren 6an. Hark ebatzi duenez, Belgikan jarraituko ahalko zuten aske, kautelazko zenbait neurri betetzeko beharrarekin.
Puigdemontek berak txio baten bidez gogora ekarri zituen "demokraziatik aldendutako" estatuak "modu bidegabean" preso sartutako lankideak.
Atxiloketen ondorio nabariena zera izan zen: katalan askorentzako gobernuburuak ziren buruzagietako batzuk Belgikan bada ere aske zeuden eta gauzak horrela, "Errepublika" indarrean zegoen hauen iritziz. Aldi berean, lehenengo momentuko aztoramendua eta gero, guzti honek batasuna eman zien 2017ko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeetan bat eginda aurkezteko ideiari. Hala eta guztiz, azkenean bakoitzak bere aldetik aurkeztu zen hauteskundeetara.
Laguntasun internazionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errepublikak ondoren agertzen diren herrialde hauen laguntasuna izan zuen: Abkhazia[10], Artsakh (Karabakh Garaia moduan ezagunagoa)[11], Eskozia (azken hau zeharka bada ere)[12][13][14], Hego Osetia[15], Flandria[16], Korsika[17][18], Taiwan[19]. Baita ere, Gipuzkoako Aldundiaren gehiengoak babesa eskaini zion Errepublikari[20].
Ia estatu guztien onarpen eza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zeharka bada ere Venezuelako Bolibartar Errepublikak laguntasuna eskaini zion Kataluniako Errepublikari. Gainerako estatuek Kataluniako independentzia aldarrikapena ez dute ontzat hartu.
Palestinar Aginte Nazionalak ere laguntasuna ukatu zion eta Mahmoud Abbas lehendakaria Espainiaren batasunaren alde agertu zen[21].
Ofizialki, estatu hauek ukatu diote laguntasuna:
- Afganistan[22]
- Albania[23]
- Alemania[24]
- Aljeria[25]
- Amerikako Estatu Batuak[26]
- Andorra[27]
- Arabiar Emirerri Batuak[28]
- Argentina[29]
- Australia[30]
- Austria[31]
- Azerbaijan[32]
- Bahrain[33]
- Bangladesh[34]
- Bolivia[35]
- Bosnia eta Hertzegovina[36]
- Botswana[37]
- Brasil[38]
- Bulgaria[39]
- Costa Rica[40]
- Dominikar Errepublika[41]
- Ekuador[42]
- Erresuma Batua[43]
- Errumania[44]
- Errusia[45]
- Eslovakia[46]
- Estonia[47]
- Finlandia[48]
- Frantzia[49]
- Gambia[50]
- Georgia[51]
- Ginea[52]
- Grezia[53]
- Guatemala[54]
- Haiti[55]
- Hego Korea[56]
- Herbehereak[57]
- Honduras[58]
- India[59]
- Indonesia[60]
- Irak[61]
- Irlandako Errepublika[62]
- Italia[63]
- Jamaika[64]
- Japonia[65]
- Jordania[66]
- Kanada[67]
- Kazakhstan[68]
- Kolonbia[69]
- Kroazia[70]
- Letonia[71]
- Libano[72]
- Lituania[73]
- Luxenburgo[74]
- Mazedoniako Errepublika[75]
- Malaysia[76]
- Mali[77]
- Malta[78]
- Mauritania[79]
- Mexiko[80]
- Moldavia[81]
- Maroko[82]
- Nikaragua[83]
- Nigeria[84]
- Norvegia[85]
- Panama[86]
- Paraguai[87]
- Peru[88]
- Polonia[89]
- Portugal[90]
- Qatar[91]
- Senegal[92]
- Serbia[93]
- Sri Lanka[94]
- Sudan[95]
- Suedia[96]
- Suitza[97]
- Tunisia[98]
- Turkia[99]
- Txekiar Errepublika[100]
- Txile[101]
- Txina[102]
- Ukraina[103]
- Uruguai[104]
- Vietnam[105]
- Zipre[106]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ http://kazeta.naiz.eus/en/info_kz/20171027/independentzia-deklaratu-du-kataluniako-legebiltzarrak
- ↑ (Katalanez) «10-O del 2017: els 8 segons de República que van generar incertesa a tot el Parlament» El Món - Notícies i actualitat d'última hora en Català 2020-10-10 (kontsulta data: 2026-07-15).
- ↑ https://web.archive.org/web/20171107013129/https://www.berria.eus/albisteak/146615/bruselako_berrien_zain.htm
- ↑ http://www.eldiario.es/zonacritica/Puigdemont-huye_6_703139701.html
- ↑ http://www.eldiario.es/politica/Puigdemont-Belgica-justicia-euroorden-detencion_0_702730131.html
- ↑ https://verne.elpais.com/verne/2017/10/30/articulo/1509377659_841593.html
- ↑ https://casoaislado.com/las-redes-sociales-se-burlan-del-cobarde-puigdemont-deja-tirado-los-independentistas-despues-hundir-cataluna/
- 1 2 http://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/5184445/junqueras-eta-beste-zazpi-kontseilari-kargugabetu-espetxera-bidali-dituzte/
- ↑ http://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/5185451/puigdemont-eta-lau-kontseilari-kargugabetu-atxilotzea-eskatu-du-fiskaltzak/
- ↑ https://web.archive.org/web/20171028150048/https://rusreality.com/2017/10/27/abkhazia-is-ready-to-consider-recognizing-the-independence-of-catalonia/
- ↑ https://web.archive.org/web/20190920103822/http://www.nkr.am/en/news/2017-10-28/972/
- ↑ https://www.bbc.com/news/uk-scotland-scotland-politics-41781241
- ↑ https://news.gov.scot/news/statement-on-catalonia-1
- ↑ «Statement on Catalonia» ScotGov 27 October 2017 (kontsulta data: 27 October 2017).
- ↑ https://sputniknews.com/europe/201710281058616071-south-ossetia-catalonia-independence/
- ↑ NWS, VRT. (27 October 2017). Liveblog: Catalonië onafhankelijk: uren van blijdschap, verwarring en spanning. .
- ↑ https://www.francetvinfo.fr/france/corse/corse/le-president-de-l-assemblee-de-corse-reconnait-l-independance-de-la-catalogne_2440411.html
- ↑ Le président de l'Assemblée de Corse reconnaît l'indépendance de la Catalogne. 27 October 2017.
- ↑ «Taiwan hopes for peaceful resolution of Catalonia issue: MOFA» ocac.gov.tw 28 October 2017 (kontsulta data: 29 October 2017).
- ↑ https://www.diariovasco.com/politica/juntas-generales-gipuzkoa-20171011171037-nt.html
- ↑ https://elpais.com/politica/2017/11/20/actualidad/1511193112_102886.html
- ↑ Afghanistan says will not recognize Catalonia's declaration of independence. 1 November 2017 (kontsulta data: 2 November 2017).
- ↑ Albanian Ambassador to Spain about Albania’s stance on Catalonia and comparison to Kosovo. 28 October 2017 (kontsulta data: 29 October 2017).
- ↑ «Germany refuses to recognize Catalonia independence move» Reuters 27 October 2017 (kontsulta data: 27 October 2017).
- ↑ Algeria voices support for integrity, unity of Spain. 30 October 2017 (kontsulta data: 30 October 2017).
- ↑ «U.S. backs Spanish efforts to block break-away by Catalonia» Reuters 27 October 2017 (kontsulta data: 27 October 2017).
- ↑ d’Andorra, Govern. (27 October 2017). El Govern considera que Catalunya continua essent una part integrant d’Espanya i apel·la al diàleg per resoldre la situació. (kontsulta data: 27 October 2017).
- ↑ «Mohammad calls King Philip of Spain» Gulf News 30 October 2017 (kontsulta data: 30 October 2017).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La Argentina pidió "restablecer la legalidad y el orden constitucional" tras la declaración de independencia de Cataluña» Infobae 27 October 2017 (kontsulta data: 27 October 2017).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Australia respeta la integridad territorial de España» WRadio 28 October 2017 (kontsulta data: 28 October 2017).
- ↑ (Alemanez) «Die EU zeigt Katalonien die kalte Schulter» Vorarlberg Online 27 October 2017 (kontsulta data: 28 October 2017).
- ↑ Azerbaijan supports territorial integrity&sovereignty of #Spain within its internationally recognized borders.. (kontsulta data: 28 October 2017).
- ↑ الملك: يتعذر على البحرين حضور قمة خليجية اذا استمرت قطر على هذا النهج. 30 October 2017 (kontsulta data: 4 November 2017).
- ↑ Bangladesh supports constitutional measures by Spain over Catalonia. 2 November 2017 (kontsulta data: 2 November 2017).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ministro boliviano considera correctas las decisiones de Rajoy sobre Cataluña» eldiario.es 28 October 2017 (kontsulta data: 28 October 2017).
- ↑ Txantiloi:Bosnian Prva reakcija iz bh. državnog vrha na nezavisnost Katalonije. 29 October 2017 (kontsulta data: 4 November 2017).
- ↑ Le Botswana blâme la Catalogne pour la "signature illégale" de la déclaration d'indépendance. (kontsulta data: 4 November 2017).
- ↑ Txantiloi:Portugese «Brasil não reconhece declaração de independência da Catalunha» Poder 360 28 October 2017 (kontsulta data: 28 October 2017).
- ↑ «(DF) Bulgaria Supports Territorial Integrity of Spain» European News 27 October 2017 (kontsulta data: 27 October 2017).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Costa Rica desconoce declaración unilateral independencia de Cataluña» Prensa Latina 27 October 2017 (kontsulta data: 28 October 2017).
- ↑ República Dominicana respalda al Gobierno español. [Dominican Republic backs Spanish government] El País (kontsulta data: 28 October 2017).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Inicio Noticias Artículo Ecuador se pronuncia ante la intervención de comunidad autónoma Cataluña» Ecuavisa 27 October 2017 (kontsulta data: 28 October 2017).
- ↑ «UK won't recognise Catalan independence» BBC News 27 October 2017 (kontsulta data: 27 October 2017).
- ↑ Romania reaffirms its strong support for the sovereignty and territorial integrity of Spain. (kontsulta data: 28 October 2017).
- ↑ «Russian Foreign Minister: Moscow's position on the situation in Cataonia unchanged» rusreality.com 28 October 2017 (kontsulta data: 28 October 2017).
- ↑ Txantiloi:Slovak «Ministry of Foreign and European Affairs: Slovakia's partner is solely the Spanish government» TASR 27 October 2017 (kontsulta data: 31 October 2017).
- ↑ (Ingelesez) Ratas, Jüri. (27 October 2017). «Estonia supports the territorial integrity and unity of Spain. Internal affairs must be solved according to their constitution and laws.» @ratasjuri (kontsulta data: 27 October 2017).
- ↑ (Ingelesez) Foreign Minister rejects rumour of Finnish recognition for Catalan independence: "Spanish government has our full support". 28 October 2017 (kontsulta data: 30 October 2017).
- ↑ (Frantsesez) France-Presse, Agence. (27 October 2017). «Paris "ne reconnaît pas" la déclaration d'indépendance de la Catalogne (officiel) #AFP» @afpfr (kontsulta data: 27 October 2017).
- ↑ (Ingelesez) «Gambia does not recognise Catalonia's independence from Spain-MoFA» Thepoint.gm 30 October 2017 (kontsulta data: 31 October 2017).
- ↑ Georgia fully supports the sovereignty and territorial integrity of the Kingdom of Spain and stands in solidarity W/ the Spanish Government.. (kontsulta data: 27 October 2017).
- ↑ Urgent : la Guinée rejette la déclaration d’indépendance de la Catalogne. (kontsulta data: 4 November 2017).
- ↑ (Ingelesez) Ministry of Foreign Affairs announcement regarding the situation in Catalonia. 29 October 2017 (kontsulta data: 28 October 2017).
- ↑ (Gaztelaniaz) COMUNICADO SOBRE LA DECLARACIÓN INDEPENDENTISTA DE LA COMUNIDAD DE CATALUÑA.. 27 October 2017 (kontsulta data: 28 October 2017).
- ↑ (Frantsesez) Haïti : le gouvernement critiqué pour sa position contre la Catalogne. 31 October 2017 (kontsulta data: 4 November 2017).
- ↑ Hangul: 카탈루냐 분리독립 문제 관련 대변인 논평. (kontsulta data: 28 October 2017)
Aipua: «정부는 통합된 스페인을 지지하며, 카탈루냐 문제가 스페인의 헌법질서내에서 평화적으로 조속히 해결되기를 기대한다.». - ↑ FM Zijlstra: ‘Let it be clear, also after recent events in #Catalonia: the Netherlands only considers Spain to be its interlocutor.’. (kontsulta data: 28 October 2017).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Honduras no reconoce la independencia de Cataluña y manifiesta su apoyo a España» El Heraldo 27 October 2017 (kontsulta data: 28 October 2017).
- ↑ (Ingelesez) India says #Catalonia should address issues of identity and culture within #Spain's constitutional framework & respect national integrity. 28 October 2017 (kontsulta data: 30 October 2017).
- ↑ Txantiloi:Indonesian «Menlu: Indonesia tidak akan mengakui kemerdekaan Catalonia» detik.com 28 October 2017 (kontsulta data: 28 October 2017).
- ↑ Iraq says disappointed over Catalonia’s independence declaration. 29 October 2017 (kontsulta data: 29 October 2017).
- ↑ «Irish government will not recognise Catalonia's bid for independence» Irish Mirror 27 October 2017 (kontsulta data: 27 October 2017).
- ↑ «Italian No to Catalan independence» Ansa 27 October 2017 (kontsulta data: 27 October 2017).
- ↑ Jamaica supports a united Spain — Foreign Affairs Ministry. 2 November 2017 (kontsulta data: 2 November 2017).
- ↑ El Gobierno de Japón ha expresado hoy su apoyo a la aplicación del artículo 155 de la Constitución española ante la crisis en Cataluña. El País (kontsulta data: 30 October 2017).
- ↑ Momani: Jordan will not recognise Catalonia's independence. 29 October 2017 (kontsulta data: 29 October 2017).
- ↑ «Canada recognizes 'a united Spain': official» Yahoo News 27 October 2017 (kontsulta data: 27 October 2017).
- ↑ Kazakhstan Voices Support for Spain's Territorial Integrity Amid Catalan Crisis. 28 October 2017 (kontsulta data: 28 October 2017).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Catalonia declares independence from Spain as political crisis deepens» CNN 27 October 2017 (kontsulta data: 27 October 2017).
- ↑ Txantiloi:Croatian Europa je uz Madrid: Vlade Republike Hrvatske, Ujedinjenog Kraljevstva, SR Njemačke, Francuske i Republike Srbije ne priznaju katalonsku neovisnost. 28 October 2017 (kontsulta data: 28 October 2017).
- ↑ The official national position of Latvia on developments in Spain, in the autonomous community of Catalonia. (kontsulta data: 27 October 2017).
- ↑ (Arabieraz) Lebanon, MFA. (28 October 2017). «Lebanon reaffirms support for Spain's territorial integrity» @GebranBassil (kontsulta data: 29 October 2017).
- ↑ (Ingelesez) Lithuania, B. N. S.. (27 October 2017). «#Lithuania supports Spain's territorial integrity, calls for dialogue, foreign minister @LinkeviciusL tells public radio #Catalonia» @BNSLithuania (kontsulta data: 27 October 2017).
- ↑ (Frantsesez) Déclaration de Jean Asselborn sur les récents événements en Catalogne. 29 October 2017 (kontsulta data: 30 October 2017).
- ↑ Република Македонија го поддржува територијалниот интегритет на Шпанија. 28 October 2017 (kontsulta data: 4 November 2017).
- ↑ «Malaysia does not recognise Catalan independence» The Star (MSN) 1 November 2017 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017ko azaroaren 1a) (kontsulta data: 1 November 2017).
- ↑ (Frantsesez) Le Gouvernement du Mali ne reconnaît pas l’indépendance de la Catalogne. 28 October 2017 (kontsulta data: 28 October 2017).
- ↑ Malta does not recognise d Declaration of Independence of #Catalonia.Support for Spanish govt. crisis to be dealt in respect of constitution. (kontsulta data: 27 October 2017).
- ↑ «Nouakchott backs Madrid over Catalan secessionists» Journal du Cameroun 30 October 2017 (kontsulta data: 30 October 2017).
- ↑ El Universal. (27 October 2017). México no reconoce independencia de Cataluña. (kontsulta data: 27 October 2017).
- ↑ Moldova reiterates strong support for unity and constitutional order in #Spain. (kontsulta data: 27 October 2017).
- ↑ (Arabieraz) «Morocco "الخارجية المغربية: لا نعترف ولن نعترف باستقلال كتالونيا"» Tanja7 27 October 2017 (kontsulta data: 27 October 2017).
- ↑ Nicaragua bets on Spain’s unity facing the pro-independence defiance. 1 November 2017 (kontsulta data: 2 November 2017).
- ↑ Nigeria Government urges Spain to embrace dialogue with Catalonia. 4 November 2017 (kontsulta data: 4 November 2017).
- ↑ (Ingelesez) «FM #Eriksen Søreide:Norway will not recognize unilateral declaration of Independence #Catalonia. Re-establish legality as basis for dialogue» @NorwayMFA 27 October 2017 (kontsulta data: 27 October 2017).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Panamá "no reconoce ni reconocerá decisión unilateral de Cataluña"» Telémetro 27 October 2017 (kontsulta data: 27 October 2017).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Paraguay respalda medidas adoptadas por España ante independencia de Cataluña» La Vanguardia 28 October 2017 (kontsulta data: 28 October 2017).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Perú rechaza declaración unilateral de independencia de Cataluña» El Comercio 27 October 2017 (kontsulta data: 28 October 2017).
- ↑ «MFA statement on developments in Catalonia» MFA Poland 27 October 2017 (kontsulta data: 27 October 2017).
- ↑ (Portugesez) «Comunicado do Governo português sobre a «Declaração Unilateral de Independência» no Parlamento da Catalunha» portugal.gov.pt 27 October 2017 (kontsulta data: 27 October 2017).
- ↑ Qatar Supports Spanish Government's Measures to Maintain Unity of Country. 27 October 2017 (kontsulta data: 29 October 2017).
- ↑ Senegal: Government supports Spanish Unity. 28 October 2017 (kontsulta data: 28 October 2017).
- ↑ Txantiloi:Serbian «Dačić: Isti je put Kosova i Katalonije» Blic 27 October 2017 (kontsulta data: 27 October 2017).
- ↑ Sri Lanka rejects declaration of independence by Catalonia. 28 October 2017 (kontsulta data: 28 October 2017).
- ↑ السودان: ندعم وحدة إسبانيا وتعزيز وحدتها. 2 November 2017 (kontsulta data: 4 November 2017).
- ↑ (Suedieraz) «Hela världen nobbar Katalonien» DN 27 October 2017 (kontsulta data: 28 October 2017).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Suiza dice que el caso de Cataluña debe abordarse "dentro del orden constitucional"» EFE 28 October 2017 (kontsulta data: 28 October 2017).
- ↑ (Frantsesez) Spagna: Tunisia sostiene gli sforzi del governo spagnolo per risolvere la crisi catalana. 30 October 2017 (kontsulta data: 30 October 2017).
- ↑ Txantiloi:Turkish «Dışişleri Bakanlığı: Parlamentonun bağımsızlık ilanı halkın iradesini yansıtmıyor» Gazete Duvar 27 October 2017 (kontsulta data: 27 October 2017).
- ↑ Česká republika nadále považuje Katalánsko za nedílnou součást Španělského království. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Gobierno chileno afirma que no reconocerá “ningún acto o decisión independentista unilateral” sobre Cataluña» La Tercera 27 October 2017 (kontsulta data: 28 October 2017).
- ↑ China offers support to Spanish government amid Catalonia crisis. 12 October 2017 (kontsulta data: 28 October 2017).
- ↑ (Ingelesez) Pavlo Klimkin. (27 October 2017). «Ukraine supports the state sovereignty and territorial integrity of Spain within its internationally recognized borders.» @PavloKlimkin (kontsulta data: 27 October 2017).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Uruguay reconoce la unidad de España y rechaza la independencia de Cataluña» eldiario.es 30 October 2017 (kontsulta data: 30 October 2017).
- ↑ Txantiloi:Vietnamese Giap, Trong. (31 October 2017). «Việt Nam lên tiếng về khủng hoảng chính trị Tây Ban Nha» VnExpress (kontsulta data: 31 October 2017).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Chipre no reconoce la independencia de Cataluña y expresa preocupación» eldiario.es 27 October 2017 (kontsulta data: 27 October 2017).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Kataluniako Gobernua
- (Katalanez) Kataluniako Parlamentua