Kataluniako Futbol Txapelketa
Kataluniako Futbol Txapelketa Campionat de Catalunya de futbol | |
---|---|
Antolatzailea | Kataluniako Futbol Federazioa |
Sorrera | 1900 (Copa Macaya) 1903-1940 (Kataluniako Tx.) |
Eremua | ![]() |
Garaipen gehien | FC Barcelona (22 Kopa) |
Txapelduna | RCD Espanyol (1940) |
Kataluniako Futbol Txapelketa (katalanez Campionat de Catalunya de futbol) urtero XX mendearen hasieran Kataluniako taldeen artean jokatu zen txapelketa da. Bartzelona Futbol Kluba da garaipen gehien lortu zituen taldea.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Copa Macaya
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1900 urtean Copa Macaya jokatu zen. Iberiar penintsulan ligaxka eran antolaturiko lehen futbol txapelketa izan zen. Honako hauek izan ziren irabazleak:
- 1900-01: Hispania CF
- 1901-02: FC Barcelona
- 1902-03: RCD Espanyol
Hainbat istilu izan ziren azkenengo txapelketan eta Bartzelonak bere aldetik txapelketa paralelo bat antolatu zuen, Copa Barcelona izenekoa, eta berak irabazi zuen.
Kataluniako txapelketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1903an Bartzelonako Taldeen Elkarteak txapelketa berria abiarazi zuen, gerora penintsulako garrantzitsuenetakoa izango zena eta Katalunian sona eta tradizio handia lortu zuena. Garaileak Espainiako Errege Koparako txartela lortzen zuen gainera. 1912-13 denboraldian berriz ere ezadostasunak azaldu ziren eta bi txapelketa antolatu ziren, bata FC Espanyak irabazi zuen eta bestea FC Bartzelonak.
1917-18 denboraldian aldaketa batzuk egin ziren egituraketan, txapelketa serio eta profesionalagoa egin nahian. Bi maila ezarri ziren. A mailan 6 talde eta B mailan beste 6. 1924an A maila 8 taldetara zabaldu zen.
Gerra Zibilaren ondoren txapelketa debekatu egin zen. 1940koa izan zen beraz azken ekitaldia.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
|
Garaipenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
FC Barcelona | 21 | 1905, 1909, 1910, 1911, 1913, 1916, 1919, 1920, 1921, 1922, 1924, 1925, 1926, 1927, 1928, 1930, 1931, 1932, 1935, 1936, 1938 |
RCD Espanyol | 8 | 1904, 1912, 1915, 1918, 1929, 1933, 1937, 1940 |
X Sporting | 3 | 1906, 1907, 1908 |
FC Espanya | 3 | 1913, 1914, 1917 |
CE Europa | 1 | 1923 |
CE Sabadell | 1 | 1934 |