Kataluniako Generalitatearen Urrezko Domina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kataluniako Urrezko Domina.

Kataluniako Generalitatearen Urrezko Domina (katalanez, "Medalla d'Or de la Generalitat de Catalunya") 1978tik, hau da, Josep Tarradellasen trantsizio gobernuaren garaietan, Diadarekin batera, ia urtero Kataluniako Generalitateak ematen duen sari ohoregarria da. Domina honekin Generalitatek esparru desberdinetako pertsonek edo instituzioek egindako lana eskertu nahi du. Esparruak orain arte oso zabalak izan dira: politika, kultura, ekonomia, gizarte ekintza, zientzia... Azken helburua Kataluniako ondare kulturala hobetzeko lanak eskertzea da. Sari hau, Kataluniako Nazioarteko Saria eta San Jorgeko Gurutzearen Sariarekin batera, Katalunian ematen den garrantzitsuena da. Ekonomikoki ez dauka dotaziorik. Saria jaso dutenak ekintza ofizialetan bizitza osoan «Excel·lentíssim/a Senyor/a» trataera jasotzeko eskubidea dute.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edizioa Ureta Domina Esparrua
31. 2016 Muriel Casals Ekonomia eta politika
30. 2015 Joan Rodés Teixidor Medikuntza
Josep Maria Espinàs Literatura
Neus Català i Pallejà
29. 2014 Jordi Savall Músika
28. 2013 Oriol Bohigas Arkitektura
Max Cahner, hil ondoren emana Filologia eta politika
Lluís Martínez i Sistach Erlijioa
27. 2012 Josep Maria Ainaud de Lasarte Historia eta politika
Antoni Maria Badia i Margarit Filologia eta hizkuntzalaritza
26. 2011 Heribert Barrera, hil ondoren emana Politika
25. 2010 Jordi Solé Tura, hil ondoren emana Politika
Institut d'Estudis Catalans Kultura
Pobleteko monastegia Erlijioa
24. 2009 Mexikoko herria Errepublikanoei egin zieten harreragatik
Kataluniako Generalitatearen Suhiltzaileak Zerbitzua
23. 2008 Montserrat Carulla Ekintza
Moisès Broggi Medikuntza
22. 2007 Pasqual Maragall Politika
Jordi Pujol Politika
21. 2006 Antoni Gutiérrez Díaz Politika
20. 2005 Gregorio López Raimundo Politika
19. 2004 Joan Oró Zientzia
Joan Reventós, hil ondoren emana Politika
La Caixa Banka
18. 2003 Josep Maria Castellet Literatura
Francesc Candel Literatura
Ramón Margalef Zientzia eta ekologia
Joaquim Molas Literatura
Antoni Pladevall Literatura
17. 2001 Joan Triadú Literatura
Sant Pau Ospitalea Sanidadea
Jordi Carbonell Filologia y politika
16. 2000 Pierre Vilar Historia
Josep Benet Literatura
15. 1999 Miquel Martí i Pol Literatura
Xavier Montsalvatge Musika
14. 1997 Jaume Aragall Musika
Raimon Pelegero Musika
Montserrateko monasterioa Erlijioa
13. 1993 Ramon Roca-Puig Erlijioa
12. 1991 Narcís Jubany Erlijioa
11. 1990 Ramon Aramon Literatura eta filologia
10. 1988 Federico Mayor Zaragoza Politika
Raimon Noguera Notaritza
Joan Sardà i Dexeus Ekonomia
Miquel Coll i Alentorn Politika
9. 1986 Frederic Marès Eskultura, pedagogia eta historia
8. 1985 Juan Antonio Samaranch Kirola
Miquel Batllori Erlijioa eta Historia
7. 1984 Josep Carreras Musika
Antoni Clavé Margolaritza
6. 1983 Joan Fuster Literatura
Francesc de Borja Moll Literatura eta filologia
Antoni Tàpies Margolaritza
Alicia de Larrocha Musika
5. 1982 Montserrat Caballé Musika
Victoria de los Ángeles Musika
Apel·les Fenosa Eskultura
4. 1981 Joan Rebull Eskultura
Josep Vicenç Foix Literatura
Josep Lluís Sert Arkitektura
Salvador Dalí Margolaritza
3. 1980 Josep Pla Literatura
Salvador Espriu Literatura
Joan Coromines Filologia
Frederic Mompou Músika
2. 1979 Pau Casals, hil ondoren emana Musika
1. 1978 Joan Miró Margolaritza

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kataluniako Generalitatearen Urrezko Domina Aldatu lotura Wikidatan