Kataluniako Generalitateko Politika Digitaletarako eta Administrazio Publikorako Kontseilaritza
Itxura
| Politika Digitaletarako eta Administrazio Publikorako Kontseilaritza | |
|---|---|
| Kataluniako Gobernua | |
| Karguduna | |
| Erakundea | Kataluniako Gobernua |
| Izendatua | Kataluniako Gobernuko lehendakaria |
| Kargualdia | Lau urte |
| Egoitza | Kataluniako Generalitatearen Jauregia |
| Sorrera | 2018eko maiatzaren 19a |
| Amaiera | 2021eko maiatzaren 25a |
| Trataera | Honorable |
| Herrialdea | |
Kataluniako Generalitateko Politika Digitaletarako eta Administrazio Publikorako Kontseilaritza (katalanez eta ofizialki, Departament de Polítiques Digitals i Administració Pública) 2018ko maiatzaren 19tik 2021eko maiatzaren 25era arte Jordi Puigneró i Ferrer kontseilariak gobernatutako Kataluniako Generalitateko kontseilaritza izan zen, Torra Gobernuak sortutakoa eta Gobernazio-, Administrazio Publikorako eta Etxebitza-Kontseilaritzaren ondorengoa dena. 2021eko maiatzaren 25etik aurrera, Politika Digitaletarako eta Lurralde-Kontseilaritzak ordezkatuko du.
Funtzioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1/2018 Dekretuaren arabera, hurrengoak ziren kontseilaritzaren funtzio eta eskumenak:[1]
- Sektore publikoko zein administrazio publikoen ebaluazio- eta estrategien bultzatzea, bai eta administrazio publiko elektronikoaren osaera, antolakuntza, funtzionamendua, koordinazioa eta garapena, bai eta administrazio publikoaren langile-formazio eta funtzio publiko oro bermatzea;
- Telekomunikazio eta jendarte digitala;
- Ziberseguritate-politikak eta identifikazio elektronikorako zerbitzuak, bai eta identitate eta konfidantza digitala;
- Teknologia digital aurreratuen sektoreko berrikuntza-politiken sortze eta zuzendaritza, hiri intelijente, datu masibo eta mugikor-teknologien inguruan;
- Legeek eta bestelako xedapenek emandako bestelako edozein funtzio.
Kataluniako Administrazio Publikoaren Eskola (EAPC) kontseilaritza honenpean kokatzen zen ere.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 (Katalanez) «DECRET 1/2018, de 19 de maig, de creació, denominació i determinació de l'àmbit de competència dels departaments de l'Administració de la Generalitat de Catalunya.» Diari Oficial de la Generalitat de Catalunya (kontsulta data: 2021-07-18).