Kataluniako Liburutegia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kataluniako Liburutegia
[[]]
Biblioteca de Catalunya.svg
Biblioteca de Catalunya.jpg
Sarrera nagusia.
Kokapena
Herrialdea Espainia
AutonomiaKatalunia
ProbintziaBartzelonako probintzia
EskualdeaBarcelonès
Kataluniako udalerriaBartzelona
Koordenatuak 41° 22′ 52″ N, 2° 10′ 11″ E / 41.38111°N,2.16972°E / 41.38111; 2.16972Koordenatuak: 41° 22′ 52″ N, 2° 10′ 11″ E / 41.38111°N,2.16972°E / 41.38111; 2.16972
Historia eta erabilera
Irekiera1907
Jabea Kataluniako Generalitatea
Zuzendaria Eugènia Serra Itzuli
Arkitektura
Objetu kopurua 3.967.439
Webgunea http://www.bnc.cat/ www.bnc.cat
Kontaktua
E-posta mailto:bustia@bnc.cat
Telefonoa tel:+34-932-70-23-00
Webgune ofiziala

Kataluniako Liburutegia (katalanez Biblioteca de Catalunya) Kataluniako Bartzelona hiriburuko El Raval auzoan dagoen liburutegi bat da. Institut d'Estudis Catalans erakundeak 1907an sortu zuen. 1914ean, Kataluniako Mankomunitatearen garaian, Kataluniako Generalitatearen Jauregian irekia izan zen.

1931an Bartzelona Santa Creu ospitalera lekualdatu zen, hau Bartzelonako Udalaren jabegoko multzo bat da. Gaur egun, liburutegiak guztira 8.820 m²-ko azalera du eta gutxi gorabehera 3 milioi liburu ditu. Egoitza nagusiaz gain, beste eraikin edo ordezkaritza batzuk ere baditu, bai Bartzelonan bertan, zein L'Hospitalet de Llobregat udalerrian ere.

Beharbada liburutegi honetan gordetzen diren idazlanen artean ospetsuena Organyako homiliak dira, katalanez idatzitako testu zaharrenak direlarik.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kataluniako Liburutegia Aldatu lotura Wikidatan