Kataluniaren independentziarako 2017ko erreferenduma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Infotaula eleccionsKataluniaren independentziarako 2017ko erreferenduma
Gertaera-data2017ko urriaren 1a
MotaIndependentzia erreferendum
Honen parte daKataluniako prozesu independentista eta 2017ko Espainiako krisialdi konstituzionala
Webgune ofizialareferendum.cat
Hashtag-a#CatalanReferendum, #Votarem eta #1Oct
Parte-hartzea
Hauteslego5.313.564 Edit the value on Wikidata
2.286.217
   43.03٪
Baliozko boto kopurua2.266.498    Boto zuri kopurua 44.913   Baliogabeko boto kopurua 19.719
Hauteskunde emaitza Edit the value on Wikidata
Bai
2.044.038   90.18٪
Irabazlea
Ez
177.547   7.83٪

Honen ondorio zuzena
2017ko urriaren 27aKataluniaren Independentzia Aldarrikapena
 ← Kataluniaren independentziarako kontsultaKatalunia

Kataluniaren independentziarako 2017ko erreferenduma, ofizialki Kataluniaren Autodeterminazio Erreferenduma, laburbilduz U-1 (katalanez 1-O) 2017ko urriaren 1ean, Katalunian egindako independentzia erreferendum loteslea izan zen.[1][2] Kataluniako Gobernuak antolatuta, Kataluniako Parlamentuan erreferendumaren aldeko alderdiek gehiengo osoa lortu zuten hauteskundeen ostean gauzatu zen. Galdera hau egin zen erreferendumean: «Nahi duzu Katalunia errepublika erako estatu independentea izatea?».[2] Espainiako Gobernuak erreferendumaren aurkako jarrera izan zuen.[3][4]

Espainiako Konstituzio Auzitegiak erreferenduma legez kanpokotzat jo zuen, eta Estatuko Fiskaltza Nagusiak Espainiako Guardia Zibilari, Espainiako Polizia Nazionalari, Kataluniako udaltzaingoei eta mossoei erreferendumari lotutako ekintza guztiak galarazteko agindu zien (hautesontziak kendu, pankartak konfiskatu, webguneak itxi, eta abar).

Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak ez zuten lortu Kataluniako erreferenduma galaraztea, erreferendum egunean hainbat hauteslekutan indarrez eta indarkeria erabiliz sartu ziren arren, eta bi milioi pertsonak baino gehiago botoa eman ahal izan zuten. 2.262.424 bozkatzailek (% 90ek) independentziaren alde egin zuten, 176.566k (% 7,8) ezezkoaren alde, 45.586k (% 2) boto zuria eman zuten, eta beste 20.129 botoak (%0,8) baliogabeak izan ziren. Bestalde, Segurtasun Indarrek 400 hautesleku inguru itxi zituzten edota irekita zaudela haietan sartu ziren; gainera, ia 800.000 boto atzeman zituzten, eta ezin izan ziren zenbatu.

Espainiako Segurtasun Indarren oldarraldietan 1.066 pertsona zauritu artatu zituen kataluniar Medikuntza-Larrialdi Sistemak, horietako bost larri.[5]

Arazoak arazo eta oztopoak oztopo, mugarri garrantzitsuenetariko bat bihurtu zen hilabete horretako urriaren 27an Kataluniako Parlamentuak aldarrikatuko zuen Kataluniako Errepublikarentzat.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010eko manifestazio independentista, Bartzelona.

Kataluniaren autodeterminazioaren aldeko erreferendumaren deialdia 2014. urtetik dator. Urte hartan Kataluniaren etorkizun politikorako kontsulta egin zen. Herri galdeketa ez loteslea zen eta Espainiako Konstituzio Auzitegiak baliogabetu zuen. Kataluniako Generalitateak galdeketa egin zuen, eta auzitegiek Artur Mas presidentea eta bere hiru kontseilari —Francesc Homs Presidentetzako kontseilaria, Irene Rigau Hezkuntza kontseilaria eta Joana Ortega presidenteordea— zigortu zituen prebarikazio eta desobedientzia delituengatik.

Legedia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferendumerako publizitate kartela: "Erabakitzeko ahalmenarekin jaio zinen. Uko egingo al diozu? Orain inoiz baino gehiago, Kataluniaren etorkizuna zure eskuetan dago". Guardia zibilek bahitu zituzten.

Bi lege garrantzitsu onartu zituen Kataluniako Parlamentuak erreferenduma egin ahal izateko. Alde batetik Kataluniaren independentziari buruzko autodeterminazio erreferendum loteslearen legea (katalanez: Llei del referèndum d'autodeterminació vinculant sobre la independència de Catalunya) independentziari buruzko erreferenduma arautzen zuen legea. Legeak erreferendumaren egitea, horrek emaitzaren arabera izango dituen ondorioak eta Kataluniako Hautes-Sindikaturaren eraketa antolatzen zuen. Legearen arabera, "Kataluniako herria subjektu politiko burujabea da eta, izaera horrekin, bere egoera politikoa libre eta demokratikoki erabakitzeko eskubidea du". Katalan herriaren burujabetzaren ordezkaria Kataluniako Parlamentua dela esaten du.[6][7][8][9]. 2017ko irailaren 6an onetsi zen, eztabaida parlamentario handi baten ostean.[9]

Hurrengo egunean Kataluniar Errepublikaren iragankortasun juridikoa eta sortzearen legea onartu zen (katalanez: Llei de transitorietat jurídica i fundacional de la República). Lege honen 1. artikuluaren arabera, «Kataluniak zuzenbidezko Errepublika demokratiko eta sozial bat osatuko du». 2016ko abenduaren 29an agiriaren zirriborroa argitaratu zen, eta 2017ko abuztuaren 28an Kataluniako Parlamentuan aurkeztu. 2017ko irailaren 8an Kataluniako Parlamentuan bozkatua eta onartua izan zen, eta 2017ko urriaren 1eko Kataluniaren independentziari buruzko erreferendumean baiezkoak irabaziz gero indarrean jartzea zuen helburu.

Kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gehiengoa Parlamentuan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Puigdemonten gobernuaren argazki ofiziala

2015eko irailaren 27an Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak izan ziren. Hauteskunde hauetan erreferenduma egitearen aldeko indar politikoek gehiengo osoa lortu zuten (Junts pel Sí, Catalunya Sí que es Pot[10] eta Herri Batasun Hautagaitza (CUP)) eta horrek erreferendumaren aldeko gobernu bat eratzea ahalbidetu zuen. CUPen eskariz Artur Mas ez zen presidentegai izan, eta Carles Puigdemont izendatu zuten 130. Kataluniako Generalitateko presidente.[11]

Deialdiaren iragarpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko irailaren 28an, Kataluniako Parlamentuan, Carles Puigdemontek autodeterminazio erreferendum baten etorkizuneko deialdia iragarri zuen. Erreferendumaren arkitektura eta antolaketa Oriol Junqueras presidenteordean, eta Raül Romeva, Erakunde eta Kanpo Harreman eta Gardentasun kontseilariaren ardura izango zela ere jendaurrean jakitera eman zen.

Handik gutxira, 2016ko urriaren 6an, Kataluniako Parlamentuaren 306 / XI Ebazpena onartu zuen, gobernu orokorraren joerari buruzkoa, honek Kataluniako Gobernua Katalunia independiente bati buruzko erreferendum burutzera premiatzen zuen, gehienez jota, 2017ko irailean burutua, galdera argi eta erantzun bikoitz batez osatua. Urte bereko abenduaren 14an, Espainiako Konstituzio Auzitegiak ebazpena indargabetu zuen, aurrez Espainiako Gobernuak ebazpenaren exekuzioaren aurkako helegitea tramitera onartu izanaren ondorioz.

Erreferendumerako Hitzarmen Nazionalaren eraketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko abenduaren 23an, independentziari buruzko erreferenduma burutzea helburuz Kataluniako Erreferendumerako Hitzarmen Nazionala eratu zen. Batzorde exekutiboa honakoek osatu zuten: Joan Ignasi Elena (koordinatzailea), Maite Arqué, Jaume Bosch, Francesc de Dalmases, Carme-Laura Gil, Itziar González, Francesc Pané eta Carme Porta.[12]

Aurkezpena Europako Parlamentuan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko urtarrilaren 24an, Kataluniako Gobernuak erreferenduma Europako Parlamentuari aurkeztu zion, zahazkiago bere Bruselako egoitzako PHS 3C050 aretoan. "The Catalan Referendum" izenburua zeraman ekitaldiak Carles Puigdemont presidentea, Oriol Junqueras presidente ordea eta Raül Romeva Kanpo Harremanetarako kontseilariaren partehartzeak izan zituen. 500 lagun bertaratu ziren, tartean eurobiltzarkideak, diplomatikariak eta nazioarteko hedabideetako kazetariak zeuden.

Data eta galderaren iragarpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Data eta galderaren iragarpen unea Laranjondoen patioan.

2017ko ekainaren 9an Kataluniako Gobernuak ahaldun independentistekin batera Generalitatearen Jauregiko Laranjondoen patioan eta ekitaldi formal batean erreferendumaren data eta galdera iragarri zituzten. Galdera honakoa: «Nahi duzu Katalunia errepublika erako estatu independentea izatea?», katalanez, gaztelaniaz eta okzitanieraz idatzia. Erreferendumaren data 2017ko urriaren 1ean finkatu zen.

Aurrekanpainaren hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko ekainaren 11ko erreferendumaren aldeko ekitaldia.

Aste hartan bertan, ekainaren 11an eta igandez, Bartzelonako Montjuïc parkeko Puig i Cadafalchen Quatre Columnes zutabeen aurrean, Assemblea Nacional Catalana, Òmnium Cultural eta Associació de Municipis per la Independència erakunde independentistek gobernuaren eta bere erreferendum iragarpenaren aldeko ekitaldia ospatu zuten. Ekitaldira 30.000-40.000 lagun arteko jendetza bertaratu zen, eta babesleen artean Josep Guardiola kirolaria egon zen, ekitaldia antolatu zuten erakundeen manifestu ofiziala irakurriz.

Espainiako fiskaltzaren kereila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko ekainaren 13an, Espainiako Fiskal Nagusiaren menpe dagoen Kataluniako Fiskal Nagusiak jada Meritxell Borràs eta Francesc Esteveren aurka hautetsontzien erosketa akordioarengatik zegoen kereila handiagotu zuen, desobedientzia, prebarikazioa eta funts-publikoen bidegabeko erabiltzea egotziz.

Erreferendum legearen aurkezpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Legearen aurkezpena Kataluniako Antzoki Nazionalean.

2017ko uztailaren 4an, Kataluniako Parlamentuan Kataluniaren independentziari buruzko autodeterminazio erreferendum loteslearen legearen zirriborroa aurkeztu zen, ondoren baita Kataluniako Antzoki Nazionalean ere. Lege honen helburua Kataluniako independentziari buruzko autodeterminazio erreferendum loteslearen ospatzea erregulatzea da, baita bere ondorioak, ondorengo emaitzen arabera, eta Kataluniako Hauteskunde Sindikatura bat sortzea.

Guardia Zibilaren lehen itaunketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko uztailean zehar, Espainiako Guardia Zibilak, Espainiako Gobernuaren menpeko eta izaera militarreko polizia erakundeak, errefendumaren hainbat bultzatzaileei galdeketetara joateko zitazioak eman zizkien. Uztailaren 26an Joaquim Nin, Presidentetzako idazkari nagusia, eta Jordi Graells, Hiritarren Harretako zuzendari nagusia, itaundu zituzten. Uztailaren 27an, Jaume Clotet, Gobernuko Komunikazio zuzendaria, eta Joan Ignasi Elena, Kataluniako Erreferendumerako Hitzarmen Nazionalaren koordinatzailea, itaundu zituzten. Uztailaren 28an, Anna Molas, Kanpo eta Erakunde Harreman eta Gardetasun Saileko komunikazioetarako zuzendaria, eta Ignasi Genovès, Hedabideko zuzendari nagusia, itaundu zituzten. Lehen une batez, eginbideak Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak ireki zituela jakitera eman zen. Era berean, Auzitegi horrek berak komunikatu baten bidez albiste hori gezurtatu zuen, eginbide horiek bere instantziara eskatuak ez zirela izan ziurtatuz.

Leseko manifestua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Leseko manifestua»

2017ko abuztuaren 14an, Arango haraneko hiritar eta politikari multzo batek Leseko manifestua ezagutzera eman zuten, honetan Kataluniaren independentziari buruzko erreferendumari eta kataluniar prozesu independentistari babesa eman zioten.

Kataluniar Errepublikaren iragankortasun juridikoa eta sortzearen legea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko abuztuaren 28an, Kataluniako Parlamentuaren gehiengoak, JxSí koalizioak eta CUP-CC alderdiak osatua, Kataluniar Errepublikaren iragankortasun juridikoa eta sortzearen legea aurkeztu eta erregistratu zuen. Abuztuaren 31an, Kataluniako Gobernuaren Kanpo Harremanetarako Sailak bere nazioarteko kantzilergoei nazioarteko zuzenbide aditu talde batek egindako «Catalonia's Legitimate Right to Decide» («Kataluniaren Zilegizko Erabakitze Eskubidea») izeneko txostena bidali zien. Txostenak, aurrekari historiko, politiko eta sozialak aztertu ostean, erabakitze eskubidea, erreferendumaren legezkotasuna eta Gobernuaren bozka egiteko deialdiaren zilegitasuna bermatzen zuen.

Erreferendum Legearen onarpena eta deialdi dekretuaren sinatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko irailaren 6an, Kataluniako Parlamentuaren osoko bilkurak Kataluniaren independentziari buruzko autodeterminazio erreferendum loteslearen legea baietsi zuen. Bilkurak legea onartu ondoren, Kataluniako Gobernuko kide guztiek Kataluniaren autodeterminazio erreferenduma eta Kataluniaren autodeterminazio erreferenduma burutzeko arau gehigarrien dekretua sinatu zuten.

Erreferendumaren aldeko ekitaldi eta hitzaldien debekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irailaren 12an, José Yusty Bastarreche epaileak, PPren helegite baten ondoren, Madrilen udal areto batzuetan erreferendumaren alde buturu behar zen ekitaldia debekatu zuen.

Irailaren 13an, Valentziako Ama Birjinaren plazan, Anna Gabriel eta Mireia Vehí, CUP alderdiko diputatuak erreferendumaren aldeko manifestua jendaurrean irakurtzen ari zirela, Espainiako Polizia Nazionala joan, bertaratutakoak identifikatu eta manifestuaren irakurketa megafoniarik gabe burutu beharra izan zen.

Irailaren 13an, Gijonen, Udalak hiriko udal-zentro batean erreferendumari buruzko solasaldi-hitzaldi bat debekatu zuen. Solasaldia besteen artean, Asturiasko Oroimena eta Errepublikaren Federazioak eta Viento Sur aldizkariak antolatua zegoen, eta Joan Tarda, ERCko kidea, eta CUP eta Catalunya en Comú alderdietako kideen partaidetza izango zuen. Foro Asturias alderdiaren gobernupeko Gijongo Udalak ekitaldia debekatzeko Espainiako Auzitegi Nazionalak erreferenduma debekatu izanan oinarritu zen.

Irailaren 17an, Arango haranan, Viellako Udalak CUPek antolatutako ekitaldi bat debekatu zuen. Ekitaldi honetan, Mireia Boya, CUPeko kideak, Julián Fernández, Ahal Duguko kideak, Emilio Medán, PSOEko kideak eta Les udalerriko alkatearen partaidetza espero zen. Juan Antonio Serrano, Viellako alkateak, berak "ezer ez zuela debekatzen, Auzitegi Konstituzionalak debekatu zuela" argudiatu zuen. Serranok beste alderdi politiko batek ere eskaera berbera egingo balu berdin jokatuko zuela baieztatu zuen, ekitaldia erreferendumaren alde ala aurkakoa izateak axolarik gabe. Alkateak "bere betebeharra legalitatea betearaztea zela" azpimarratu zuen.

Irailaren 15ean, Gasteizen, Anna Gabriel, CUP alderdiko diputatuak, udal areto batean eman behar zuen hiltzaldia debekatu zen. Aurrez, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak salaketa jarri eta epaileak debekatzea erabaki ondoren, jada hitzaldia hasi eta inongo arazorik ez zegoela, udaltzainak aretora sartu eta bertaratutako jendea kanporatu zuten. Ekitaldia kalean amaitu zuten.[13]

Espainiako Gobernuaren blokeoa eta erantzunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miaketak eta alkateen zitazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko irailaren 9an, Juan Antonio Ramírez Sunyer epailearen aginduz, Espainiako Guardia Zibila erreferendumaren prestaketen frogen bila Valls udalerriko El Vallenc hedabidearen egoitzara sartu zen. Hedabidearen zuzendaria Guardia Zibilaren Tarragonako koartelera deklaratzera joateko deitu zuten. Espainiako Ministerio Fiskalak erreferendumari laguntza eskeini zioten 712 alkate ikertu gisa deklaratzera zitatu zituen eta poliziari deklaratzera aurkezten ez direnak atxilo ditzan agindu. Espainiako Guardia Zibila erreferendumaren interneteko domeinua kudeatzen zuen CDMo enpresaren egoitzara sartu eta itxiarazi egin zuen. Kataluniako Gobernuak erreferendumari buruzko beste bi webgune ofizial ireki zituen. [14]

Irailaren 15ean, Espainiako Guardia Zibilak kataluniar hedabide eremuko hainbat aldizkariren erredakzioetan sartu eta hauetan lan egiten duten kazetariak identifikatu zituen. Izaera militarreko ekintza honek eragindako hedabideak honakoak izan ziren: El Punt Avui, Vilaweb, El Nacional, Racó Català eta Llibertat.[15]

Irailaren 19an, Guardia Zibilak Kataluniako hainbat herritan egindako miaketetan, erreferendumean hauteskunde-mahaietan lan egitea egokitu zaien herritarrei bidali beharreko jakinarazpenak konfiskatu zituen. Guardia Zibila Unipost mezularitza-enpresak Manresan, L'Hospitalet de Llobregaten, Bartzelonan eta Terrassan zituen egoitzetara ere sartu zen, herritarrei bidaltzeko prest zeuden 45.000 gutun-azal atzemanez. Egun horietan zehar, erreferendumaren aldeko kartelak, esku-orriak eta diptikoak atzeman zituzten (1,5 milioi baino gehiago), eta urriaren 1ari buruzko informazioa zabaltzeko abian jarritako webguneak ere itxiarazi zituzten.[16]

Atxiloketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko irailaren 20an, Guardia Zibila Generalitatearen hainbat egoitzetan sartu, 41 miaketa egin eta 14 lagun atxilotu zituen, tartean Generalitateko goi-kargudunak. Honako egoitzetan sartu zen: Presidenteordetza, Ekonomia eta Ogasun Kontseilaritzaren egoitza, Atzerri Gaietarako Kontseilaritzaren egoitza, Gobernazio eta Herri Lanen Kontseilaritzaren egoitzan, Lan eta Gizarte Gaietarako Kontseilaritzaren egoitza, Katalunia Irekia Administrazioan, Kataluniar Finantza Institutuan eta Kataluniako Generalitatearen Hedabide eta Informazio Teknologien Zentroa.[17] Horregatik, Kataluniako Generalitateak epailearen eta Guardia Zibilaren aurkako salaketa aurkeztu zuen. [18] Juan Antonio Ramírez Sunyer epaileak hura kausa politiko bat ez zela aipatuz bere burua zuritu zuen.[19]

Elkarretaratzea Ekonomia Kontseilaritzako egoitzaren aurrean.

Goizeko operazioan, bestalde, Espainiako Gobernuko Barne Ministerioaren arabera, Bigues i Riells udalerriko industria-nabe batean Guardia Zibilak egindako miaketan 9.894.350 boto-paper atzeman zituzten.

Egoeraren larriaz, Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak gobernuko kideen bilera deitu zuen. Bi orduz bilduta egon ondoren, Puigdemontek agerraldia egin zuen. Salatu zuenez, "Espainiako Gobernuak Kataluniako autogobernua eten eta Salbuespen egoera ezarri du, de facto".[16]

Atxiloketa eta miaketa guzti hauek Katalunian osoan protestaldi, elkarretaratze eta manifestazio ugari eta oso jendetsuak eragin zituzten, bereziki Bartzelonan, operazio poliziaren jomuga izan diren Generalitatearen Ekonomia eta Kanpo Harremanetarako Kontseilaritzen egoitzen aurrean. Bertaratutako jendeak Guardia Zibilen ibilgailuei pasabidea eragotzi eta aldegin ezinik zeudenez, Mossoak etorri eta ihesbidea ireki beharra izan zieten. Dena den, Guardia Zibilaren zenbait ibilgailu kaltetuak izan ziren. Ekonomia egoitzaren eraikinean "Welcome to the Catalan Republic" ("Ongietorri Katalan Errepublikara") esaldia jartzen zuen kartel erraldoia zintzilikatua izan zen.[20]

CUPeko egoitzaren miaketa saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egun berean, eguerdian, Espainiako Polizia Nazionala, CUP alderdiak Bartzelonan duen egoitza inguratuta zuen, 13:30etik, barrura sartzeko epaileak agindua noiz emango. Bitartean, kanpoan mila lagun baino gehiago protesta egiteko hurbildu eta egoitza inguratu zuten. CUPek jarraitzaileei bertaratzeko deia egin zitzaien, eta modu baketsuan operazioaren kontrako erresistentzia ager zezatela eskatu zien. Polizia zazpi orduz agindu jurdizialik gabe egoitzara sartzeko ahaleginak egin arren, bertaratutakoek galarazi, eta azkenean alde egin beharra izan zuten.[20]

Indar armatu gehigarriak bidaltzetik Mossoen kontrolera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiarko indar armatuei ostatu eman zien Moby Dada eta Rhapsody ontziak Bartzelonako portuan, 2017ko irailaren 22a.

Erreferenduma eragozteko asmoz, espainiar indar armatu gehigarriak bidaliak izan ziren Kataluniara. Kopuru horri lur lehorrean ostatu eman ezin ez eta Espainiako gobernuak hiru ferry handi kontratatu eta Kataluniara garraiatu zituen, denera 3.800 bidaiari hartzeko gaitasunaz: bi Bartzelonako portuan ainguratu ziren, eta beste bat Tarragonako portuan. Bartzelonako portuan zeudenak bi itsasontzi italiar ziren: Moby Dada izenekoak 1.000 pertsona baino gehiago hartzeko edukiera zuen, eta Rhapsody izenekoak, berriz, 2.000 bidaiari har zitzazkeen. Tarragonako ontziak 800 pertsona hartzeko ahalmena zuen.[21] Bartzelonako portuan zegoen Rhapsody ontziak Warner Bros. marrazki bizidunetako pertsonaien irudiak zituen (Tweety, Sylvester, Koiotea eta Hankarina, Daffy Duck eta Tasmaniako Deabrua).[21]

Bartzelonako zamaketariek portuan segurtasun indarrak hartu zituzten bi ontziei zerbitzu emateari uko egin zioten eta, erabakiaren berri eman ostean, Tarragonako zamaketariek ere neurri bera hartzea adostu zuten.[21] Irailaren 22an, ostiralez, Juan Ignacio Zoido Espainiako Barne Ministroak Generalitatari gutun bidez jakinarazi zion Kataluniara Espainiako Guardia Zibil eta Polizia Nazional gehiago bidaliko zituztela urriaren 1eko erreferendumari begira, "Esquadra Mossoei ordena publikoa zaintzen laguntzeko", haren hitzetan. Espainiako Gobernuak agente gehiago bidaltzeko Estatuko segurtasun indarrei dagokien 2/1982 Legearen 38.2 artikuluaz baliatu zuen.[22]

Hala ere, horrekin nahikoa ez eta, irailaren 23an, Kataluniako fiskal nagusiak agindu zuen Mossoen kontrola Diego Perez de los Lobosen eskuetara pasatzea, Espainiako Barne Ministerioko hirugarren arduradun gorenaren agintepera.[oh 1] Aldiz, egunean bertan, Kataluniako gobernuak iragarri zuen uko egingo ziola eskumen hori emateari.[23][24]

Espainiar nazionalisten eta eskuin muturreko taldeen mobilizazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferendumaren eguna iritsi hala, espainiar nazionalisten eta eskuin muturreko taldeek mobilizazioak eta manifestazioak burutu ziren, bereziki Bartzelona eta inguruko hirietan.

Irailaren 23an, ANC, Katalan Biltzar Nazionalaren egoitzaren atarian elkarretaratzea egin zuten. Sinbologia faxista eta frankistaz josita, inpunitatearen indarrez, kazetariak mehatxatu zituzten, herritar bati eraso egin, eta auto barruan zeuden adindu bikote bati listua bota, "Viva España" ohiukatzen zuten bitartean. Elastikoak —Arrazaren Gerra Saindua—, nazien sinbologia eta gurutzatu nazionalak; aurretik Guardia Zibilaren kuartelaren atarian elkarretaratu ziren, haiei aldeko babes oihuak botatzeko.[25]

Irailaren 23a eta 24a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Irailaren 23 eta 24 arteko asteburuan, Kataluniako beste hainbat herritan "Demokraziaren aldeko maratoia" lelopean 500 ekitalditik gora antolatu zituzten. Horietan, enkarteladak, elkarretaratzeak eta parlamentari nahiz gizarte zibileko ordezkarien hitzaldiak ikusi eta entzun ahal izan ziren. Bartzelonakoan, Jordi Sanchez, Jordi Cuixart eta Carme Forcadell, ANCko, Òmniumeko eta Kataluniako Parlamentuko presidenteak, hurrenez hurren. Forcadellek, atxilotuak gogoan izan zituen, eta haien alde mobilizatu ziren guztiei eskerrak eman zizkien: "Sedizioa egozten digute, horrek espetxe zigorra dakarrelako. Preso nahi gaituzte, uste dutelako horrela gure ideiak geldituko dituztela". Jordi Sanchez, ACko buruak honakoa adierazi zuen: "Hilabeteak daramatzate demokraziaren altxorraren bila; igandean topatuko dute hautesontzietan". Bide batez, probokazioetan ez erortzeko eskatu zien han bildutakoei.[26]
  • Bruselan, Kataluniako Telekomunikazio, Zibersegurtasun eta Gizarte Digitalerako Jordi Puigneró idazkariak salaketa aurkeztu zuen. Bertan, Europako Batzordeari Espainia bultzatzen ari den zentsuraren aurrean esku har zezala eskatu zion. Puignerók Europako Merkatu Digital Bakarrerako presidenteordeari bidalitako gutunean Espainiako telefonia enpresek erreferendumarekin zerikusia zuten webguneak blokea zitzaten aginduak jaso zituztela salatu zuen.[28]
  • Irailaren 24eko gauean, La Sexta espainiar telebista kateko Salvados saioan, Jordi Évole kazetariak Carles Puigdemont elkarrizketatu zuen. Puigdemontek "ezin dugu planteatu ere egin erreferenduma egingo ez denik", adierazi zuen. "Bozkatzeko nahia ezin da erosi, ez dugu deliturik egin, eta aurrera egiteko konpromisoa hartu du Kataluniako Gobernuak", esan zuen. Dena dela, Puigdemontek ohartarazi zuenez, "erreferenduma egiten uzten ez badigute, mahai gainean jarriko dugu independentziaren aldebakarreko aitorpena". Azkenik, Evolek Kataluniako presidenteari zetozen egunetan atxilotuko zuten beldur zen galdetu zion, eta beldurrik ez zuela esan zuen: "Ez litzateke ideia ona izango". "Kataluniako legeari, Nazioarteko Zuzenbidearen oinarriei eta Giza Eskubideen Europako Gutunari obeditzen ari naiz, ez dut uste Espainiako legea urratzen ari naizenik", gaineratu zuen.[30]

Irailaren 25a: astelehena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lleidako fiskaltzak probintziako 31 udali erreferendumari babesa adierazten zioten dokumentazioa bidaltzeko eskatu zien, baita urriaren 1ean hautesleku gisa erabiltzeko utzi asmo zituzten aretoei buruzko xehetasunak ere. Guardia Zibila udal horietara joan zen.[31]
  • Erreferendumari buruzko webguneen kopiak egitea egotzita, goizean Kataluniako Espainiako Poliziaren hainbat komisariatan hamabost lagunek deklaratu zuten. Horiez aparte, hainbat alkatek auzitegietan deklaratzen jarraitu zuten, galdeketarako lekuak utziko zituztela adierazteagatik jasotako zitazioen ondorioz.[31]
  • Arratsaldez, Bartzelonan, Guardia Zibila, Espainiako Polizia eta Mossos d'Esquadraren arteko bilera egin zuten. Mossoek eskaria bilerara eraman zuten, polizia indarren arteko koordinazio batzordea osatzeko, Guardia Zibilaren mende egon ez zitezen. Aldiz, fiskalak mossoei agindu zehatzak eman zizkien, urriaren 1eko galdeketaren aurka egin zezaten.[31]
  • Kataluniako Kontu Auzitegiak Artur Mas presidente ohiari 5,25 milioi euroko fiantza bat ezarri zion, 2014ko azaroaren 9ko galdeketan izan zuen arduragatik. Ordaintzeko hamabost egunetako epea utzi zion.[31]
  • Guardia Zibileko Ofizialen Batasuna elkarteak Monica Terribas kazetariak gidatzen duen El Mati de Catalunya Radio saioa salatu zuen, "ordena publikoaren kontrako" jokabidea izan zuela arguiatuta. Gaurdia Zibilaren ustez, legez kontra jardun zuen saioak, entzuleei eskatu segurtasun indarrak non zeuden adierazteko eskatu zienean.[32]
  • Hainbat inprimategi eta herritarrek, Impressors per la democracia taldea sortu zuten, erreferendumerako botopaperak inprimatu eta herritarren esku jartzeko asmoz. Garraiolariei ere antolatzeko deia luzatu zieten, botopaperak Katalunia osoan banatzeko.[32]
  • 9.000 polizia eta guardia zibil gehiago, erreferenduma eragozteko: Jada, Katalunian zeuden espainiar indar armatuei gehitzeko Huelva, Córdoba eta Cádiztik Kataluniara abiatzera zihoazen Polizia Nazionala eta Guardia Zibilaren unitateek agurtzera bertaratutakoek babesa eman eta txalotu, eta "a por ellos", "Cataluña es España", "Puigdemont, a la cárcel" eta "Arriba España" ohikatu zuten.[33]
  • Guardia Zibilak gaueko 23:00 aldera ANCren elkarte subiranistaren webgunea itxi zuen, aldez aurretik inolako jakinarazpenik bidali gabe. Ordu batzuen ondoren, ANCk helbide berri batean webgunea berreskuratu zuen.[34]

Irailaren 26a: asteartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Erreferedumerako hauteskunde mahaietarako kideek jakinarazpenak jasotzen hasi ziren. Generalitateko iturriek zabaldu eta Junts Pel Siko eledun Marta Rovirak berretsi zuenez, igandean mahaiak osatuko dituzten herritarrei jakinarazpenak bidaltzen hasiak ziren. Ordea, ERCko idazkari nagusiak ez zuen zehaztu nola egin dituzten bidalketa horiek.[35]
  • Espainiako Fiskaltzak Mossoei erreferendumaren hauteslekuetako arduradunak identifikatzeko eta ostiraletik aurrera bozkalekuak kontrolatzeko agindu zien. Mossoak egun berean agindua bete, hauteslekuetara joan eta eta bozkalekuen arduradunei buruzko datuak biltzen ari ziren.[36]
  • Frantziako LCI telebista katean Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak emandako elkarrizketan, "Urriaren 1eko erreferendumean baiezkoak irabaziz gero, Espainiako Estatuarekin eta Europar Batasunarekin elkarrizketa abiaraziko zuela" aipatu zuen, baita Modu horretan "kataluniar errepublikaranzko trantsizioa" kudeatu nahi lukeela ere. Trantsizio Juridikorako lege onartu berriak aurreikusten du erreferendumean baiezkoak irabaziz gero 48 orduko epean independentzia aldarrikatzea. Urrats horren aurretik, baina, Kataluniako presidenteak Espainiako Gobernuari elkarrizketarako deia egingo ziola adierazi zuen, "herritarren borondatea bada Katalunia independentea izatea, hala izango da, baina prozesua modu adostuan garatu nahi dugu, batez ere Espainiarekin" adierazi zuen.[37]
  • Jordi Turull, Kataluniako Generalitateko bozeramaileak adierazi zuenez, "Ezezkoak irabazten badu, hauteskundeak, Baiezkoak irabaztek badu, independentzia aldarrikapena. Erreferendumaren legea oso argia da».[39]
  • Kataluniako Fiskaltzak Mossoen Josep Lluís Trapero buruari hauteslekuak ostiral arratsaldetik igande gauera arte zigilatzeko agindua bidali zion.[40]
  • AEBetako Washington hiriburuan, Mariano Rajoy, Espainiako presidentea eta Donald Trump, AEBetako presidentea biltzartu, eta ondorengo Etxe Zuriko prentsaurrekoa egin zuten. Prentsaurrekoan ez zuten Kataluniako erreferendumaren gaia atera, baina kazetariek galdetu egin zieten. "Espainia herri handi bat da, eta batuta jarraitzea gustatuko litzaidake", esan zuen Trumpek, Gero berriz galdetu zioten: "Katalanek beren herria maite dute, eta Espainia maite dute, ez dut uste alde egingo dutenik", esan zuen, "Kataluniako herriak Espainiaren barruan gelditu beharko luke". Rajoyri, Kataluniak independentziaren alde bakarreko aldarrikapena egitearen beldur al zen galdetu ziotenean, "zentzugabekeria" zela eta halakorik ez zela gertatuko gaineratu zuen, bere ustez "ezinezkoa" zelako. "Zalaparta eta zarata egongo da, baina ez bermedun erreferendum bat". Erreferendumerako asmoek "ezer onik" ez zutela ekarriko aurreratu zuen, eta hobe litzatekeela "zentzu komunera" itzultzea. Urriaren 1aren ostean "aro berri bat" irekiko zela iragarri zuen, "demokrazia, legea eta elkarrizketa gailenduko diren aroa".[41]

Irailaren 27a: asteazkena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Escoles Obertes hezkuntza erakundeak erreferendumerako bozkalekuak bermatzeko aurkeztu zuen. Horrez gain, hainbat gizarte eragilek Demokraziaren Aldeko Mahaia elkartea sortu zuten, Espainiako Estatuaren "errepresioari" modu bateratuan erantzuteko.
  • Kataluniako Gobernuak herritarrei botoa eragozten zen bozkalekuen aurrean mobilizatzeko eskatu zien.
  • Puigdemontek Kataluniako Segurtasun Batzarra ostegunean burutu zedin deitu zuen. Espainiako Barne ministerioak ordezkaria bidaliko zuela baieztatu zuen.
  • Rajoy eta Trumpen arteko bileraren ostean, AEBetako Estatu Departamentuak AEBek "ulertzen" dutela Katalunian herritarrek bozkatzeko borondatea izatea berretsi egin zuen. Hala ere, "Espainia batuari" babesa adierazi zion.
  • Frantziako Gobernuak, Jean-Yves Le Drian Atzerri ministroaren ahotik, Kataluniako erreferendumaren egokitasuna zalantzan jarri zuen: "Ez zait iruditzen, derrigorrean, irtenbide ona denik, Europa eraikitzen eta Europa indartu nahi denean".

Irailaren 28a: osteguna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Goizean unibertsitateetan deitutako bi eguneko greba hasi zuten. Irailaren 29an, Bartzelonako Unibertsitateko ikasleek erreferendumaren alde hasitako kanpaldiak bete zituen.
  • Kataluniako Auzitegi Nagusiaren aginduz segurtasun indarrak hautetsontziak zeuden udaletako aretoak zaintzen ari ziren, inork bertatik atera ez zitzan. Zenbait iturriren arabera, Guardia Zibila ere zaintza lanetan parte hartzen ari zen.
  • Eguerdian Segurtasun Batzarra bildu zen, iganderako hartu beharreko segurtasun neurriez hitz egiteko. Kataluniako Barne kontseilari Joaquim Fornek jakinarazi zuenez, Mossoek elkarbizitza guztiaren gainetik jarriko zuten.
  • Ada Colau, Bartzelonako alkateak, Europako 30 alkateri gutuna bidali zien, Kataluniako herritarren eskubideak kolokan zeudela jakinarazi eta auzia Europako Batzordera eramateko eskatzeko.
  • Omnium erakundeak Guardia Zibilak erreferendumarekin lotutako 140 webgune itxi zituela salatu zuen; gehienak, baina, itxi eta gutxira beste helbide batekin zabaldu zituzten.
  • Nazio Batuen Erakundeko giza eskubideen alorreko David Kaye eta Alfred de Zayas adituek Espainiak erreferendumaren aurka hartu zituen neurriekiko kezka agertu zuten. Oinarrizko giza eskubideak errespetatzeko beharra zuela ohartarazi zioten Madrili.
  • Arran gazte erakundeak Kataluniako Fiskatza Nagusia zigilatu du, protesta keinu gisa.
  • Madrilen, asteburuan Kataluniaren erreferendumari buruzko bost manifestanerako deia egin zen, hiru alde eta bi aurka.
  • Goardia Zibilak Igualadako industrialde batean 2,5 milioi botopaper eta lau milioi kartazal konfiskatu zituen. Baita 100 hautetsontzi atzeman eta, baina enpresako arduradunek hautetsontziek erreferendumarekin zerikusirik ez zutela eta Bartzelona futbol taldearen hauteskundeetan erabili zirela azaldu diote.
  • Julian Assange, Wikileaksen sortzaileak, kataluniarrei urriaren 1ean Madrilek har ditzakeen "espioitza eta zentsura" neurriei aurre egiteko hainbat gomendio eman zizkien. Mugikorrerako hainbat aplikazio eskuratzeko gomendatu zuen.

Irailaren 29a: ostirala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kataluniako Generalitateak, igandea, goizeko 9etatik arratsaldeko 20:00etara erreferendumean bozkatzeko deialdia egin zuen. Bozkatzera 5.343.358 kataluniar deituak zeuden. Lurralde osoan 2.315 hautesleku eta 6.299 hautesmahai egongo zirela ziurtatu zuen. Oriol Junquerasek, "normaitek mahai horiek desegiten baditu, hala ere, herritarrek izango dutela botoa emateko aukera. Bozkatzeko modu bat baino gehiago dituzte prest", gaineratu zuen.
  • Espainiako Gobernuak urriaren 1erako Bartzelona hiriaren aire eremua murriztuko zuela aipatu zuen, unionisten bertsioaren arabera segurtasunagatik, aldiz, independentisten bertsioaren arabera, egun horretan Bartzelonako kaleetako mobilizazioen aireko irudiak inork har ez zitzan. Hegazkin txiki eta helikopteroei aire eremu horretan eta igandez hegan egiteko baimenak ezeztatu ziren.[42]
  • Espainiako Datuen Babesarako agentziak erreferendum mahaietan parte hartzen dutenei arau "hausketa" burutu zezaketela eta 300.000 euro arteko isunetako zigorrak jaso zitzazketela "ohartarazi" zien.[43]
  • Erreferendum kanpainiaren azken eguna. PDCAT, ERC eta CUP alderdiek, eta ANC Omnium Cultural, AMI eta ACM erakundeek, Montjuicen ekitaldi handia egingo zuten. Ekitaldiaren amaieran, Carles Puigdemont honakoa adierazi zuen, "Garaipena behin betikoa izateko, igandean prozesua amaitu behar dugu".[44]
  • Omniumek herritarrei igandean 07:00etarako bozkalekuetara joateko deia egin zien. Joateko eta egiteko ilara luzeak. Prestatuta joateko jan-edanekin. Eta eragozteko mossoekin aurrez aurrekoak izatea. .
Pagesia, kataluniar nekazarien 2.000 traktore erreferenduma eta demokraziaren alde eta jazarpenaren aurka protestatzeko kataluniar errepideetan zehar ibili ziren.
  • Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariak bere gain eskolen ardura hartu zuen, ostiraletik astelehenera arte. Clara Ponsati, Hezkuntza Kontseilariak, agiri bat sinatuz ardura guztia bere gain hartuko zuen. Hala, eskola horietako zuzendariei kendu erabakiak hartzeko gaitasuna kendu zien, eta baita erabaki horiek hartzeagatik zigorrak jasotzeko arriskua ere.
  • Unio de Pagesos nekazarien sindikatuak deituta, "Demokrazia eta askatasuna defendatzeko" lelopean, Katalunikako hainbat tokitan traktoreen martxak egin zituzten, tartean Bartzelonan, Gironan eta Camp de Tarragonan, Espainiako Gobernuaren ordezkaritzetan amaitzeko asmoz.
  • Herritarrak eskoletara sartzen hasi ziren, igandera arte irekita mantentzeko asmoz; baina mossoak ikastetxeak ixten ari ziren. Herritarrak ANCk eta Omniumek eskolak hartzeko egindako deiari erantzuten ari ziren.
  • Kataluniako Justizia Goi Auzitegiak interneteko Google konpainiari Google Playen Kataluniako erreferendumari buruzko errolda eta bozkalekuak kontsultatzea ahalbideratzen zuen mugikorreko "On Votar 1-Oct" aplikazioa eskeintzetik utzi eta kendu eta etorkizunean ager zitezkeen aplikazio berriak blokeatu zitzan eskatu zion.[45]
  • Gauean, Guardia Zibila Generalitateko Telekomunikazioen eta Informazioaren Teknologien Zentrora joan, eta 29 datu base eta aplikazio geldiarazteko agindu zuen. Agindua Kataluniako Auzitegiko epaileak eman zuen, haren ustez, aplikazio eta datu base horiek erreferendumaren kontaketa egiteko eta errolda erabiltzeko baliatu nahi omen zituzten.

Irailaren 30a: larunbata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Milaka lagun bozkalekuak zabalik egon zitezen bertan gau eta egun osoz igaroz eta bozkalekuak zaintzen hasi ziren.
  • Pertsonaren batek Manlleu udalerriko Puig-Agut eskola zaintzen ari ziren herritarrei perdigoiekin tiro egin zien. Eskola hori bozkalekua zen, eta igandeko galdeketan irekita egongo zela bermatzeko herritar talde bat bertara joan zen. Lau perdigoi tiro izan bide ziren, eta zauri arin txiki batzuk baino ez zituzte egin. Dena den, polizia ikertzen ari zen, nor izan den tiroak egin dituena, eta zergatik.[46]
  • Eskoziako The National egunkariak Kataluniako U-1eko erreferendumari buruzko inkesta bat argitaratu zuen. Eskoziaren independentziaren aldekoa den egunkariaren inkestaren arabera baiezkoak irabaziko luke.[46]

Urriaren 1a: igandea, erreferendum eguna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Generalitateak Errolda unibertsalari esker, bozkatzeko eskubidea bermatu zuen. Boto kutxak 07:00etan bozkalekuetara hasi ziren. Kataluniarrak erreferendumaren alde mobilizatu ziren.[47]
  • 5,3 milioi herritar botoa ematera deituta zeuden. 09:00etan bozkalekuak ireki zituzten, eta handik gutxira Guardia Zibilak eta Poliziak ekin zion. Hala ere, Generalitateak jakinarazi zuenez, orduotan bozkalekuen erdiak zabalik jarraitzen zuten.[47]
  • Mossoak eskoletara joan ziren, baina, han bildutakoekin hitz egin ondoren, alde egin zuten. Halere, bozkalekuak ireki berritan hainbat bozkalekutara Guardia Zibila eta Polizia Nazionala heldu ziren, eta indarrez itxi zituzten. Itxi zituztenetako bat Gironako Sant Julia de Ramiskoa izan zen, han Puigdemont bozkatzekoa baitzen.[47]
  • Egun osoan zehar, Espainiako Guardia Zibila hiri eta udalerri askotako bozkalekuetara joan eta bertan hautesontziak eramateko asmoz bozkalekuak babesten eta bozkatzeko zain zegoen jende ugariren aurka eraso egin eta jipoitu zituzten. Kaleetan ere bozkalekuak babesten zegoen jendearen aurka jazarri zen, denera zauritu ugari eraginez.
  • Espainiako Gobernuak Katalunian zuen ordezkariak segurtasun indarren jarrera defendatu zuen, eta herritarrei "egoera ulertzeko" eskatu zien, esanez "hautetsontziak eta botopaperak" zirela euren helburuak, "ez herritarrak".[47]
  • Generalitateko Turull eledunak herritarrak zoriondu zituen, egunari duintasunez eta alaitasunez eutsi ziotelako. Normaltasunez bozkatu ezin izan zela esan zuen. Espainiako poliziek 319 hautesleku itxi zituzten. Zaurituak 465 izan ziren, poliziak egin zuena "basakeria" bat izan zela adierazi zuen. "Espainiako Estatuak oinarrizko eskubideak urratu ditu eta nazioarteko auzitegien aurrean erantzun beharko du. Nazioarteko buruzagiek izan dute horren berri".[48]
  • Arratsaldez, Mariano Rajoy, Espainiako presidenteak, Moncloako jauregian emandako prentsaurrean emandako bertsioan, "Gaurkoan Katalunian ez da erreferendumik egin"[49] eta Katalunian erreferendum egunean gertatutakoaren erantzuleak eta errudunak "legaltasuna eta bizikidetza urratzea bultzatu dutenak" zirela adierazi zuen. "Ez bilatu errudun gehiago, ez daude", esan zuen. Halaber, "gaurkoan demokrazia nagusitu da, Konstituzioa bete delako", esan zuen. "Egin beharrekoa egin dugu, Espainiako Gobernua gara, ni neu naiz presidentea, eta nire erantzukizuna onartzen dut", azaldu zuen Rajoyk.[50]
Soraya Saenz de Santamaria, Espainiako Gobernuko presidenteordeak, "Ez da erreferendumik izan, ezta antzekorik ere" eran zuen, Generalitateari "U-1eko iruzurra bertan behera" uzteko eskatu zion, "ezin gauzatuzkoa" omen zelako, "Bere esku dago egoera honekin amaitzea, ezer onik ez baitu ekarriko". Espainiako Gobernuko presidenteordeak Polizia Nazionalaren eta Guardia Zibilaren jarduna gogor defendatu zituen, eta "profesionaltasunez, modu proportzionalean eta neurriz" aritu direla esan zuen: "Euren jardunaren helburua ez dira pertsonak izan, hauteskundeetako materiala baizik, eta guztion eskubideak babesten aritu dira”. Poliziaren kargetan zauritutakoak ez aipatu ere ez ituen egin, eta, epaileen aginduei kasu eginez, agenteek "euren betebehar demokratikoa" bete zutela nabarmendu zuen. Bere hitzetan, erreferendum egunean gertatzen ari zirenaren erantzuleak Carles Puigdemont Kataluniako presidentea, Oriol Junqueras presidenteordea, Carme Forcadell Parlamentuko presidentea eta erreferenduma bultzatu zuten guztiak omen ziren.[51]
  • Gaualdean, Carles Puigdemont presidenteak Kataluniako Gobernuko kide guztiekin prentsaren aurrera atera eta egunaren balorazioa egin zuten. Hainbatetan egin bezala, herritarrei eskerrak eman zizkien, erakutsi duten jarreragatik. Espainia Europaren lotsagarri zela salatu zuen, eta Europari zuzendu zitzaion: "Europako Batasunak ezin du beste aldera begiratu. Gaur eskubideen urraketa jasan dutenak europarrak dira. Entzuna, errespetatua eta aitortua izateko eskubidea irabazi du. Gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea daukagu. Eta indarkeria baino eskaini ezin duen estatu batetik kanpo egoteko eskubidea dugu".
  • Egunaren amaieran, Generalitateak 3 milioi katalan mobilizatu zirela adierazi zuen. Ordurako 844dik gora zauritu zeuden.

Urriaren 2a: astelehena, emaitzak eta erreakzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gaueko 0:30etan, Jordi Turull, Kataluniako Gobernuko eledunak agerraldia zuen, Oriol Junqueras eta Raul Romevarekin. Erreferenduma egin eta oztopoak oztopo bozkatu zela adierazi zuen. Ondoren emaitzak eman zituen: 2.262.424 bozka zenbatu ahal izan ziren. 2.020.144 baiezko (%90), 176.566 ezezko (%7,8), 45.586 bozka (%2) eta 20.129 baliogabeak (%0,8). Hainbat herritarrek emandako botoak ezin izan zituzten zenbatu. Bozkalekuz bozkaleku Espainiako Polizia eta Guardia Zibila herritarrei oldartu baizitzaizkien, eta hautetsontzi batzuk eraman zituztelako.[52]
  • Calella udalerrian, 00:00ak aldera, herritarrak erreferenduma oztopatzen aritu ziren 200 espainiar polizia zeuden hotelaren aurrean elkarretaratzea egin zuten, “Hau gure demokrazia da” gisako leloak oihukatuz. Kalez jantzitako hainbat guardia zibilek, bizilagunen segurtasuna bermatzeko Mossoek egina zuten polizia-lerroa gainditu eta herritarrak eraso zituzten.[53][54] Azkenean, hoteletik kanporatuak izan ziren.[55]
  • Erietxeetako iturriek jakinarazi zutenez, Poliziaren oldarraldietan zauritutako 894 pertsona artatu zituzten. Horietatik lauk erietxean jarraitzen zuten, eta biren osasun egoera larria zen. Haietako bat begian gomazko pilota batekin zauritu zuten.
  • Nazioarteko hainbat goi kargudunek Espainiako Gobernuaren jarrera salzatu zuten. Hala eta guztiz ere, Europako Batzordeak Katalunian gertatzen ari zena "Espainiaren barne arazoa" zela adierazi zuen.
  • TVEko Albistegi Batzordeak Espainako telebista publikoak Kataluniako erreferendumaren berri ematerakoan ez zuela bete haren "funtzio publikoa" salatu zuen, eta albistegietako zuzendaritza osoaren "berehalako dimisioa" exijitu zuen. Ohar bidez azaldu zuenez, TVEk ez zuen "informazio objektiboa, egiazkoa eta prulala" eskaini, eta legez hala egitea dagokiola nabarmendu zuen. Aldiz, "alde bateko informazioa eta informazio okerra" emateko "ahalegin guztiak" egin zituela salatu zuen. Horrez gain, TVEko kazetariek albistegietako erredakzio arduradunen aurrean protesta egin zuten. Gaztelaniaz eta katalanez "lotsa" zioten kartelak erakutsi zituzten, TVEk erreferendumari eskaini zion tratamendua salatzeko.[57]
  • Puigdemont nazioarteko bitartekaritza onartzeko prest agertu zen, beti ere baldintzarik gabeko elkarrizketak baziren. Hala ere, horretarako Espainiak onartu arazoa politikoa zela "eta ez poliziala edo judiziala" onartu behar zuela gogoratu zuen.
  • Junckerrek eta Tuskek Rajoyrekin telefonoz hitz egin eta poliziaren indarjeriaz galdetu zioten.Halere, bBabesa adierazi zioten, baina Kataluniarekin elkarrizketa abiatu eta irtenbide politikoa bilatzeko galdegin zioten.
  • Arratsaldean, Bartzelonako Via Laietana etorbidean dagoen Espainiako Poliziaren Komisaldegiaren aurrean manifestazioa burutu zen.[58]
  • El Punt-Avui egunkariak argitaratu zuenez,[59] "Gironan, espainiar poliziek urriaren 1eko operazioaren aurka protesta egiteko Espainiako Polizia agenteei klaxona jo zien auto-gidari bat jipoitu zuten".[60]

Urriaren 3a: asteartea, greba orokorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Goardia Zibila eta Polizia Nazionalak erreferendum egunean izandako jarrera bortitzarengatik Kataluniako hainbat erakundeek greba orokorra egiteko deia egin zuten.

Antolaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Data[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urriaren 1eko erreferendumaren inguruko kataluniar udalerrien joera. Berde ilunez: udal instalakuntzak laga eta Generalitatearen Gobernuarekin elkarlanean jarduteko alde dauden udalerriak; berde argiz: erreferendumaren inguruan Generalitatearen Gobernuarekin akordioak dituzten udalerriak; gorriz: beren udal instalakuntzak erreferenduma burutzeko lagako ez dituzten udalerriak; grisez: iritzirik eman ez duten udalerriak.

Erreferendumaren eguna 2017ko urriaren 1erako finkatu zen. Data hori Carles Puigdemont presidente katalanak iragarri zuen 2017ko ekainaren 9an, eta horrela jaso zen 2017/19 Legeko 9. artikuluan.

Hautesleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hautesleak honakoak dira:

  • Kataluniako herritarrak, adinez nagusiak bozketa egunean, legeak bozkatu ez izateko egoeran ez daudenak eta hauteskunde-erroldan izena emanda daudenak.
  • Atzerrian bizi diren katalanak, beraien azken egoitza administratiboa Katalunian izan dutenak eta bozketan parte hartzeko asmoa formalki adierazi dutenak.

2017/140 Dekretuko III. atalean jasotzen dira hauteskunde erroldaren baldintzak.

Hauteskunde zaintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferenduma gainbegiratzeaz arduratzen den erakundea Kataluniako Hauteskunde Sindikatura da.

Galdera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferendumeko galdera bozka paperan hiru hizkuntzetan egin zen, katalanez, gaztelaniaz eta araneraz, eta honakoa izan zen: "Nahi duzu Katalunia errepublika erako estatu independentea izatea?"

Bozka paperako galdera
Euskaraz Nahi duzu Katalunia errepublika erako estatu independentea izatea?
Katalanez Voleu que Catalunya sigui un estat independent en forma de república?
Gaztelaniaz ¿Quiere que Cataluña sea un estado independiente en forma de república?
Araneraz Voletz que Catalonha vengue un estat independent en forma de republica?

Kanpaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017/140 Dekretuko V. atalak honakoa xedatzen du:

« "1. Hauteskunde kanpainak hamabost eguneko iraupena du. 2017ko irailaren 15eko 00:00-etan hasten da eta 2017ko irailaren 29ko 24:00-etan amaitzen da."

"2. Hauteskunde egunaren aurreko bost egunetan debekatuta dago inkesten argitalpen totala edo partziala, edozein komunikabideetan."

»
11. Artikulua. Hauteskunde kanpaina

Kanpainian zehar, Espainiako Guardia Zibilak hainbat inprimategietan sartu eta ikertu zituen. Irailaren 15ean, ostiralez, Bartzelonako Poblenou auzoko inprimategi batean erreferendumerako 100.000 kartel errekisatu zituen. Era berean, Mariano Rajoy, Espainiako Gobernuko presidenteak ekintza hau zoriondu zuen. [61]

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko Kataluniaren independentzia erreferendumaren emaitzak
Bozkak %
  Bai   2.020.144   %91,96a 
  Ez   176.566   %8,04 
 Zuriak edo baliogabetuak   65.714   %2,9 
 Guztira   2.262.424   %100 
 Erregistratutako
bozkatzaileak 
 5.343.358   %42,34 
Oharra: Kataluniako Gobernuaren arabera, espainiar poliziak bozkalekuen aurka
burututako jazarpenen ondorioz 770.000 bozka atzeman omen zituzten.
[62]

Jarrerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugimendu independentista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «kataluniar independentismoa»

Mugimendu independentista independentziaren aldekoa da, «Baietzaren» aldeko Baietzaren Kanpainia aurkeztu zuen.

Mugimendu unionista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «espainiar unionismoa»

Mugimendu unionistak, alegia dependentzia politikoaren egoera mantentzearen aldekoek, «Ezetzaren» aldeko kanpainia bateraturik ez egitea erabaki zuen. Izan ere, Kataluniar Errepublika independiente bat sortzearen aurkako mugimenduak erreferenduma bera burutzearen aurka azaldu zen. Zentzu honetan, Espainiako Gobernuaren joera erreferendumaren gauzatzea galeraztea izan zen eta burutu ez zedin «edozertarako» prest zegoela.

Euskal Herriko elkartasun ekitaldi eta adierazpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herritar babesa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian, abuztu eta iralean zehar, Kataluniako erreferendumaren aldeko ekitaldi eta babes elkarretaratzeak herriz-herri plaza eta udaletxeen aurrean etengabe egin ziren.

Abuztuaren 12an, Donostiako Aste Nagusian, larunbatez eta arratsaldeko 17:00etan,EH Bilduk antolatuta, "Kataluniarekin bat, demokraziarekin bat" lelopean Artzain Onaren plazan abiatu zen manifestazioa burutu zen.[63]

Irailaren 16an, Bilbon, Gure Esku Dago herri plataformak Kataluniako erreferendumari babesa agertzeko asmoz antolatutako manifestazio erraldoia burutu zen. Ibilbide osoan Katalunia eta Euskal Herriaren arteko lotura nabarmentzen zuten keinuak izan ziren: ikurrinak eta senyerak elkarrekin, "gaur Katalunia, bihar Euskal Herria" zioten kartelak, "independentzia" eta "votarem" oihuak. Keinu adierazgarrienetakoa, akaso, manifestariek behin baino gehiagotan L'Estaca abestia euskaraz abestu zutenekoa.[64]

Irailaren 20ean, Baionan, EH Bai, LAB eta Aitzinak antolaturik Espainiako Kontsulatuaren aurrean elkarretaratzea egin zen, bertaratutakoek Ipar Euskal Herritik Kataluniako herriari eta erabakitzeko eskubideari babesa erakutsi zuten.[65]

Irailaren 22an, eguerdian eta Iruñeko Udal Plazan, EH Bilduk deituta, Espainiako Estatuak Katalunian burututako jazarpena eta Kataluniako Salbuespen Estatua salatzeko elkarretaratzea burutu zen. [66]

Irailaren 25ean, Udalbiltzako hautetsiak "Kataluniari eta kataluniarrei" babesa agertzeko Donostiako Miramar jauregian bildu eta Katalunian urriaren 1ean, han egitekoa zen erreferendumean, nazioarteko bisitari gisa erakundeko 100 kide izango zirela jakinarazi zuten, "bozketa eguna ikuskatzeko, kataluniarrek bozkatzeko zuten eskubidea babesteko, eta, behar izanez gero, egin beharreko salaketa egiteko".[31]

Irailaren 28an, Euskal Sindikala gehiengoa osatzen duten ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, Etxalde eta Hiru sindikatuek Kataluniari eta Erabakitze Eskubideari babesa eman eta Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan mobilizazioak burutu zituzten.[67]

Irailaren 30ean, Bilbon eta 17:30etan, "Demokrazia - Erabakitzeko askatasuna" lelopean eta Gure Esku Dago herri plataformak antolatuta milaka eta milaka lagunek parte hartu zuten manifestazioa burutu zen. Honako alderdi, sindikatu eta erakundeen atxikimendua izan zuen: EAJ, EH Bildu, Elkarrekin-Podemos, Geroa Bai, EH Bai, ELA, LAB, EGI, Ernai, Gazte Abertzaleak, Alternatiba Gazteak, Euskal Gazte Moreak, Independentistak eta ANC-EH.

Urriaren 1ean, Ipar Euskal Herriko Baiona, Donibane Garazi eta Maule hiriburuetan Euskal Herria Bai, Aitzina eta LABek deituta Kataluniako herritarrei sustengua eman eta erabakitze eskubidearen aldeko elkarretaratzeak egin ziren.[68]

Alderdi politiko eta politikariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irailaren 2an jada, EAJ eta EH Bildu alderdiek urte politikoa Kataluniako erreferendumari babesa emanez hasi zuten.[69]

Irailaren 11an, Kataluniako Diadan, EH Bilduko ordezkaritza bat, Arnaldo Otegi idazkari nagusia buru zuela, Bartzelonara joan, eta Rafael Casanovaren monumentuan ohiko lore-eskeintza egin eta Kataluniako Autodeterminazio Erreferendumari babesa eman zioten. Ospakizun berean, EAJ alderdiko ordezkaritza bat ere bertaratu zen, Andoni Ortuzar buru zela.

Iñigo Urkullu, Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, alde batetik, irailaren 14an, "Kataluniako erreferendumak beharrezko bermeak ez zituela biltzen" baieztatu zuen[70], Kataluniako Parlamentuak erreferenduma egin ahal izateko hartu zituen erabakien prozeduraren kontra agertuz, bere iritziz Kataluniako Estatutua "indargabetu" egin zutelako; eta bestaldetik, irailaren 20an, Espainiar Estatuak Katalunian "sua biziagotu" zuela eta gaia “itzulbiderik gabeko puntu batera” eramaten ari zela aipatu zuen.[71]

Irailaren 18an, EAJ alderdiak kataluniar eta euskal nazio auziei irtenbidea bilatzeko elkarrizketa foro guztietan parte hartuko zuela adierazi zuen.[72]

Irailaren 20ean, Euskadin, EAJ, Euskal Herria Bildu eta Elkarrekin Podemos alderdien aldeko bozkekin, Katalunian Espainiar Estatuak egindako operazio poliziala salatzeko adierazpena sinatu zuten.

Irailaren 21ean, Nafarroako Parlamentuak, Geroa Bai, EH Bildu eta Ahal Dugu alderdien aldeko bozkekin eta UPN, PSN eta PPN aurkako bozkekin, Katalunian gertatzen ari zen salbuespen demokratikoko egoera salatzen zuen adierazpen instituzional ofiziala onetsi zuen.[73]

Bestalde, egun berean, Uxue Barkos, Nafarroako Gobernuko lehendakariak, "ziur aski gaur gauden bezala egotea nahi politikoei konponbide politikoak eman ez zaielako" zela aipatu eta "lasaitasunerako deia behar da, nik Kataluniarekiko elkartasunarengatik egingo nuke, bai erreferendumaren alde nahiz aurka daudenen, nahiz independentziaren alde eta aurka daudenen alde" ere esan zuen.[74]

Irailaren 24an, 2017ko Alderdi Egunean, Iñigo Urkullu, Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, Egungo estatu eredua "porrot egina" zegoela aldarrikatu eta Kataluniak "berme guztiekin bozkatzeko eskubidea" zuela adierazi zuen, eta hark bezala baita Euskadik ere. "Beren geroa demokrazian, askatasunez eta bermeein erabakitzeko eskubidea duten bi nazio daudela aitortzea da lehen urratsa", adierazi zuen eta Espainiako Gobernuari galdera zuzena egin zion: "Non dago arazoa?". Era berean, EAJren EBBko Andoni Ortuzar lehendakariak Kataluniako agintariekin uneoro harremanetan eta bi aldeen arteko bitartekaritza lanak egiteko prest zeudela iagarri zuen, honakoa gehituz: "Kataluniaren alde egon gara beti, eta hala egongo gara aurrerantzean ere".[75]

Irailaren 25ean, Espainiako Kongresuan, Aitor Esteban EAJk Espainiako Kongresuan zuen taldeko bozeramaileak Alderdi Popularrari Kataluniarentzako "irtenbide politikoa" galdegin zion Espainiako Gobernuari, estatuko aurrekontuei buruz hitz egiten hasi ahal izateko.[75]

Irailaren 28an, Eusko Legebiltzarrak Kataluniako erreferendumari babesa eta errespetua erakusten zizkion eta Espainiako Estatuak berau galarazteko neurriak gaitzesten zituen aldarrikapena onartu zuen, EAJ eta EH Bilduren aldeko bozkekin, PSE eta PPren aurkako bozkekin, eta Elkarrekin Podemosen abstentzioarekin.[76]

Urriaren 2an, Urkullu lehendakariak Madrilgo Nueva Economía foroan emandako hitzaldian, "Inori aholkuak emateari" uko egin zion, baina "alde guztiei" eskatu zien "denbora apur bat hartu, egoera zein den hausnartu, introspekzio ariketa bat egin, autokritika egin eta elkarrizketari ekiteko". Urkulluk esan zuenez, "kezka, tristezia eta harridura" sentitu zituela Espainiako Poliziaren eta Guardia Zibilaren erasoak ikusita, eta, berriro ere, "adosturiko bermedun erreferenduma" irtenbide gisa proposatu zuen. "1978tik hona, errealitatea aldatu egin zela. Estatu eredua moldatu behar zela. Kataluniaren eta Euskadiren nazio izaera eta estatuaren nazio aniztasuna aitortu behar dira". "Lankidetzarako eskaintza" ere berretsi zuen, baina Generalitatearen eta gobernuaren artean bitartekari lanak egiteko aukeraz esan zuen "umil" jokatu nahi zuela. "Jende asko da horretan saiatzen ari dena, nire ahalegina beste bat baino ez da".[77]

Urriaren 2an, Uxue Barkos, Nafarroako lehendakariak, Urkulluk bezala, elkarrizketaren beharra azpimarratu zuem, eta Poliziaren oldarraldia gaitzetsi zuen, "erabat neurrigabea" izan zela nabarmenduz. Poliziaren aurrean kataluniar gizarteak agertutako "jarrera duina" txalotu egin zuen."Politikan, elkarrizketa oinarrizkoa da, eta atzo ez zen halakorik egon. Aldiz, ikusi genuen Poliziaren erantzun neurrigabea, hori bai".[77] Gainera, Nafarroako Parlamentuak Mariano Rajoyren dimisioa eskatu zuen. Onartutako agirian nabardura ugari zeuden dokumentu eta boto gehienetan, baina oro har Espainiako Gobernuaren erantzuna gaitzetsi zen: estrategia errepresiboa bertan behara uztea galdegin zitzaion.[78]

Arnaldo Otegi, EH Bilduko koordenatzaile nagusiak prentsaurrekoan, Kataluniako afera Espainiako Estatuaren arazoa zela, ez "alderdi arazoa" ziurtatu zuen. "Norbaitek uste al du hau desberdina litzatekeela Pedro Sanchez balitz presidentea eta Rubalcaba Barne ministroa?". Halaber, ez zen harritu polizien jarrera oldarkorrarekin, eta irudiak nazioarte osoan ikusi zirela gaineratu zuen: "Agerian geratu da [Espainiako] Estatua". Koalizioko buruaren aburuz, igandeko irudiek 1978ko erregimenaren amaiera islatu zuten. "Katalunian gertatutakoa 78ko erregimenaren aurkako zentsura mozioa da".[77]

Nazioarteko erreakzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu eta herrialdeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

- Apirilaren 13an, AEBetako Madrilgo enbaxadak Kataluniako independentziaren afera Espainiako barne afera bat zela iragarri zuen. Carter Center fundazioak ere erreferendumaren behatzaile gisa ez zuela parte hartuko jakinarazi zuen. Espainiako gobernuak AEBren laguntasuna nahi zuen eta diplomatikoki hainbat ahalegin egin zituen hori lortzeko.[79] Azkenean, irailaren 24an AEBko defentsako idazkariak, James Mattisek Maria Dolores de Cospedalekin batu eta gero, bere gobernuak Espainiako gobernuarekin bat egiten zuela esan zuen.[80]
- Irailaren 26an, Donald Trump, AEBetako presidenteak, "Espainia herri handi bat da, eta batuta jarraitzea gustatuko litzaidake", esan zuen. Gainera "Katalanek beren herria maite dute, eta Espainia maite dute, ez dut uste alde egingo dutenik" eta "Kataluniako herriak Espainiaren barruan gelditu beharko luke" ere adierazi zuen.[41]
- Ekainaren 16an, Emmanuel Macron, Frantziako presidenteak Kataluniako independentziaren afera Espainiako barne afera bat zela esan zuen.
- Irailaren 27an, Manuel Valls, Frantziako lehen ministro ohia eta kataluniar jatorriko politikariak adieraz zuenez, "Kataluniaren independentziak Europaren amaiera suposatuko luke", gainera Frantziako eskualde batek independentzia erreferendum bat egin asmo balu eta bera Barne ministroa balitz "Konstituzioa nola edo hala errespetaraziko lukela" gaineratu zuen, "mugekin ezin daitekelako jolastu". "Politikari eta demokrata bezala, elkarrizketa garrantzitsuena dela" eta "kataluniar eta espainiar erakundeen artean elkarrizketa" egon beharko lukeela ere adierazi zuen.[81]
- Irailaren 8an, Steffen Seibert, Angela Merkel alemaniar kantzilerraren bozeramaileak, Alemaniar Gobernu Federala Espainiaren egonkortasuna eta Espainiako Konstituzioa maila instituzional guztietan errespetatu zedin interesatua zegoela baieztatu zuen, 2015ean ere, Alemaniar Gobernu Federala era berean mintzatu zen.
- Urriaren 1ean,Martin Schulz, SPD alderdi sozialdemokratako buruak, egun horretan gertatu zena kezkagarritzat jo zuen. "Madril eta Bartzelona" artean elkarrizketa lortu behar zela esan zuen.[48]
  •  Hungaria: Irailaren 18an, Viktor Orbán, Hungariako presidentearen Zoltán Kovács bozeramaileak "herriaren borondatea errespetatu zedin" esan zuen. Une berean, Kataluniako independentzia "Espainia eta Kataluniako barne afera bat" bezala deskribatu zuen. Erreferendumaren emaitza baiezkoa balitz, Hungariako Gobernuak Kataluniaren independentzia onartuko lukeen ez zuen aipatu.
  •  Eskozia:
-Irailaren 16an, Fiona Hyslop, Eskoziako Gobernuko Kultura, Turismo eta Kanpo Harremanetarako ministroak Eskoziako Gobernuak Katalan Herriaren erabakitze eskubidea errespetatzen zuela jakinarazi zuen.
Era berean, Nicola Sturgeon, Eskoziako lehen ministroak Kataluniaren autodeterminazio eskubidearentzako errespetua eskatu zuen. Eskoziako parlamentuan autodeterminazio eskubidea "nazioarteko printzipio garrantzitsua" zela adierazi zuen. Sturgeonek ere 2014an Londresek eta Edinburgok lortutako akordioa adibide gisa aurkeztu zuen; Eskozian erreferenduma egiteko adostasuna lortu zen, alegia. "Espainia Kataluniaren independentziaren aurka agertzea erabat zilegia da. Guztioi kezkatzen gaituena estatu batek herri bati bere borondatea demokratikoki adierazteko duen eskubidea ukatzea da".[82]
- Urriaren 1ean, Edinburghen, Kataluniako herriari elkartasuna adierazteko Espainiako Kontsulatuaren parean abiatu zen manifestazioan jendetzak parte hartu zen.[83]
  •  Irlanda: Sinn Féin alderdiko Gerry Adams buruak Kataluniaren erreferenduma eta kataluniar demokrazia nazioartean babesa izan zitzala eskatu zuen, gainera Espainiar Agintaritzak Katalunian burututako jazarpena ere gaitzetsiz. Sinn Féinek gaia Irlandako Errepublikako Parlamentura eztabaidatzeko eraman zuen, baina Fine Gael alderdiak ez zion arrazoirik eman, atzerriko estatuen auzietan ezin zutela sartu argudiatuta.[84]
  •  Danimarka: Danimarkako Parlamentuko hainbat alderdi ezberdinetako 17 biltzarkidek Espainiako Gobernuari paper eraikitzailea izan eta konponbide politikoa bila zezala eskatu zioten.
  •  Erresuma Batua:
- Irailaren 21ean, Erresuma Batuko Parlamentuko talde guztietako 22 biltzarkidek Kataluniako erreferendumari babesa eman eta Espainiako Gobernuak hartutako neurriak salatu zituen. Batez ere SNP eskoziarreko eta Plaid Cymru galeseko parlamentariak ziren sinatzaileetan, baina Alderdi Kontserbadorekoek, Alderdi Liberal Demokratako bat eta Alderdi Laboristako bat ere baziren.[85][86] Salatu zutenez, erreferenduma "zigor, kargu kriminal eta Espainiako Estatuaren ekintza zuzenaren bidez eragozten edo geldiarazten saiatzea demokraziarekiko iraina da". Jarrera horrek gainera, Katalunia eta Madrilen arteko harremanak arriskuan jartzen zituela ohartarazi zuten.[82]
Parlamentariek Kataluniak Espainian jarraitu beharko lukeen ala estatu independente izan beharko lukeen aztertzerakoan haien arteko iritzi kontrajarriak zituztela zuten, baina, nabarmendu zutenez, guztiak "auzia Kataluniako herriak erabaki beharko lukeela era demokratiko eta baketsuan" ados zeuden.[82]
- Urriaren 1ean, Jeremy Corbin. Erresuma Batuko Alderdi Laboristako buruak, Theresa May lehen ministroari zuzenean Rajoyri polizia indarkeria gera zezan Katalunian eskatzeko esan zion.Corbinek "Irtenbide politiko bat eta erakunde krisi hau bidera dezan" eska ziezaion galdegin zuen.[48]
  •  Estonia: Estoniako bost parlamentarik Espainiako Gobernuari, Kataluniarentzako errespetuan oinarrituko den irtenbide baketsua lortzeko eslkarrikzeta bat eskatu zioten. Ohartarazi zutenez, "demokratikoki aukeratutako ordezkarien kontra" "ebazpen zigortzaile masiboak" ezartzeak ez zuen emaitza onik ekarriko. Jokabide horrek elkarrizketarako gaitasun gabezia uzten agerian zuela eta ez zela zuzenbide estatu batengandik espero zitekeena gaineratu zuten. Sinatzaileen artean Estoniako Gobernua gidatzen zuen Zentroko Alderdiko bi parlamentari zeuden.[82]
  •  Sardinia: Sardiniako Lurralde Kontseiluak alderdi subiranisten eta Forza Italiako ordezkari batzuen eta Alderdi Demokratikoaren proposamena ahobatez onartu zuten: Sandiniako Gobernuak Kataluniako Gobernuari botopaperak eta gainerako hauteskunde materiala inprimatu eta gordetzeko aukera eskaini ziezaiola, urriaren 1eko erreferenduma egin ahal izan zedin.[82]
  •  Korsika: Korsikako Asanbleak atxikimendua agertu zuen. Kataluniako Generalitateari bere bidean aurrera egiteko "zilegitasun guztia" aitortu zion.[84]
  •  Gales: Galesko Parlamentuak galdeketari sostengua eman zion.[84]
  •  Suitza: Irailaren 28an, Suitzako 11 diputatuk Espainiako gobernuburuari "zentzatu" zedin eta Kataluniako autodeterminazi eskubidea errespeta zezan eskatuz gutun bat bidali zion.[87]

Europar Batasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

- Gregor Gysi, Europar Ezkerreko Alderdiaren presidenteak, erreferendum aurreko atxiloketak salatu eta interes berdintasunean burututako prozesu politiko bat eskatu zuen.
- Irailaren 7an, Antonio Tajani, Europar Parlamentuko presidenteak gutun bidez Beatriz Becerra, UPyDko eurobiltzarkideari, Europar Batasuneko Estatu bakoitzeko konstituzio ordena errespetatua izan behar dela eta Europar Batasuneko kidea den Estatu baten lurralde bat banatzen denean, lurralde horri ez zaizkiola Europar Batasuneko Akordioak ezartzen.
- Irailaren 14an, Jean-Claude Juncker, Europar Batasuneko Batzordearen presidentearen arabera, Europar Batasunak Espainiako Auzitegi Konstituzionala eta Espainiako Parlamentuaren erabakiak errespetatuko lituzte. Halere, erreferendumean "baiezkoak" irabaziz gero, Katalunia ezingo litzateke erreferenduma burutu eta berehalakoan, Europar Batasuneko Estatu kide independiente berri bilakatu.
- Irailaren 22an, Europako Parlamentuko 18 herrialdetako eta 16 taldetako 48 eurodiputatuk Espainiako errepresioa gaitzetsi zuten. Tartean, EAJko Izaskun Bilbao eta EH Bilduko Josu Juaristi zeuden. [88]
  • Europar Batasuna Europako Kontseilua: 2017ko ekainean, Europako Kontseiluak aurrez Carles Puigdemontek egindako eskaerari erantzunez, erreferendum bat Espainiako Konstituzionak zehazten zuenaren barnean bakarrik egin zitekela iragarri zuen.

Nazioarteko erakundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

- NBEk erreferendumean behatzaile papera betetzeari uko egin zion. 2015eko elkarrizketa batean jada Ban Ki-moon idazkari nagusiak bere ikuspuntutik Katalunia herrialdeen autodeterminazio eskubidean ezin zitekela oinarritu aipatu zuen, Espainiar Estatuaren barnean jada autonomia bazuelako.
- Irailaren 28an, Nazio Batuen Erakundeko giza eskubideen alorreko David Kaye eta Alfred de Zayas adituek Espainiak erreferendumaren aurka hartu zituen neurriekiko kezka agertu zuten. Oinarrizko giza eskubideak errespetatzeko beharra zuela ohartarazi zioten Madrili.
  • Amnistia Internazionala: Irailaren 23an, espainiar eta kataluniar agintariei adierazpen askatasun, elkarretaratze eta manifestazio eskubideak bermatzeko eskatu zien. Madrilen eta Gasteizen erabakitzen eskubidearen aldeko ekitaldien debekatzeak eskubide horien gehiegizko murrizketak zirela iritzi zuen, eta Gijon, Zaragoza eta Castelldefelsko ekitaldiak debekatzean bertako agintariek «irailaren 7ko Auzitegi Konstituzionalaren erabakia gainditzen zuten gehiegizko interpretazioa» burutu zutela. Erakundeak bapateko manifestazioak baimenduak izan behar zirela uste zuen eta «agintaritzek manifestazioak oztopatzeko asmoz, burutu aurretik aurrez heurei oharpenak bidaltzeko derrigorpenaz» kezka erakutsi zuen, bai eta Mozal Legearen ondorioz manifestariei isunak jartzeak ere. Informazio eskubideari dagokionez, Kataluniako Justizia Goi Auzitegiak hedabideak ikertu eta «erreferendumari buruzko edozein iragarki edo propaganda mota» galeraztea askatasun adierazpenaren murrizketa onargaitza zela, eduki zehatz bat aipatzen ez duelako.[89]

Babesa interneten[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Guardia Zibilak «referendum.cat» erreferendumaren webgune ofiziala itxi ondoren, Puigdemontek webgunea «ref1oct.cat» eta «ref1oct.eu» domeninuetan martxan jarraituko zuela adierazi zuen, biak ere espainiar jurisdikziotik kanpo dagoen EuroDNS zerbitzariaren jabetzakoak.

Bere domeinuetako batzuen blokeoa gauzatua izan arren, irailaren 14an Espainiatik sargarriak ziren erreferendumaren webgune berriak agertu ziren, tartean «referendum.love», «referendum.ninja» edo «referendum.party». Ustez, Kataluniako Generalitateak webgune alternatiboak ireki ahal izateko, Julian Assange, Wikileaksen sortzailea eta duela urte batzuetatik Londres hiriko Ekuadorreko enbaxadan bizi den ziber-ekintzailearen laguntza zukeen. Oriol Junquerasek bere twitter kontuan australiar ziber-ekintzailea kataluniar kausa subiranistaren alde egiteagatik zoriondu zuen.

Puigdemontek Twitter bidez —microblogging sare-soziala— espainiar blokeoa ekidin eta erreferendumaren webgunean sartzeko proxiak nola erabiltzeko instrukzioak igorri zituen. Irailaren 17an, Kataluniako Generalitateak sare-sozial berdinean «ref1oc» izengoitiko erabiltzailea sortzea erabaki zuen, hartatik erreferendumaren aurrerapenei buruz berri emateko.

Kataluniako Generalitateak hiritarrei erreferendum egunean non bozka zezaketeen kontsulta zitekeen internet lotura bat ikusgai jarri zuen, Carles Puigdemontek berriz ere Twitter bidez eta bere «KRLS» kontu pertsonalean jakitera emanez.

Inkestak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Independentziari buruzkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inkesta enpresa Data Lagina Bai Ez Beste/
Abst.
Ez daki Aldea Galdera
GESOP/CEO[90] 6–21 Mar 2017 1,500 43.3 22.2 28.6 5.9 21.1 [I]
44.3 48.5 7.2 4.2 [II]
GAD3/La Vanguardia

[91]

2–5 Jan 2017 601 42.3 41.9 5.9 9.9 0.4 [III]
NC Report/La Razón[92][93] 16–23 Dec 2016 1,000 44.8 47.2 8.0 2.4 [IV]
DYM/CEO[94] 12–17 Dec 2016 1,047 45.3 46.8 7.8 1.5 [II]
GESOP/El Periódico[95] 12–14 Dec 2016 800 48.9 40.3 2.4 8.5 8.6 [V]
Opinòmetre/CEO[96] 17 Oct–3 Nov 2016 1,500 44.9 45.1 9.9 0.2 [II]
GESOP/ICPS[97] 26 Sep–17 Oct 2016 1,200 46.6 33.8 15.0 4.7 10.2 [VI]
NC Report/La Razón[98] 2–6 Aug 2016 1,255 41.3 43.2 15.5 1.9 [VII]
Opinòmetre/CEO[99] 28 Jun–13 Jul 2016 1,500 47.7 42.4 10.0 5.3 [II]
GAD3/La Vanguardia

[100]

13–16 Jun 2016 800 48.4 35.3 7.7 8.6 13.1 [III]
Opinòmetre/CEO[101] 22 Feb–8 Mar 2016 1,500 45.3 45.5 9.2 0.2 [II]
NC Report/La Razón[102][103] 28–31 Dec 2015 1,255 44.1 49.7 6.2 5.6 [VIII]
DYM/El Confidencial[104] 30 Nov–3 Dec 2015 504 37.0 54.0 9.0 17.0 [IX]
Feedback/La Vanguardia[105] 20–27 Nov 2015 1,000 45.5 48.7 5.2 3.2 [X]
GESOP/CEO[106] 16–23 Nov 2015 1,050 46.6 48.2 5.2 1.6 [II]
Opinòmetre/CEO[107] 5–27 Oct 2015 2,000 46.7 47.8 5.6 1.1 [II]
Kataluniako Parlamenturako 2015eko hauteskundeak
Feedback/La Vanguardia[108] 14–17 Sep 2015 1,000 45.2 45.9 8.9 0.7 [X]
Metroscopia/El País[109] 14–16 Sep 2015 2,000 45.0 46.0 9.0 1.0 [XI]
DYM/El Confidencial[110] 14–16 Sep 2015 1,157 50.0 42.0 8.0 8.0 [IX]
Sigma Dos/El Mundo[111][112] 31 Aug–3 Sep 2015 1,400 44.4 46.2 9.4 1.8 [XII]
Feedback/La Vanguardia[113] 6–9 Jul 2015 1,000 44.5 48.4 7.1 3.9 [XIII]
Opinòmetre/CEO[114] 2–24 Jun 2015 2,000 42.9 50.0 7.1 7.1 [II]
Feedback/La Vanguardia[115] 27–29 Apr 2015 1,000 43.7 47.9 8.3 4.2 [XIII]
Opinòmetre/CEO[116] 9 Feb–2 Mar 2015 2,000 44.1 48.0 7.8 3.9 [II]
DYM/CEO[117] 9–13 Dec 2014 1,100 44.5 45.3 10.3 0.8 [II]
GESOP/ICPS[118] 12 Nov–6 Dec 2014 1,200 49.9 27.4 18.8 4.1 22.5 [VI]
Feedback/La Vanguardia[119] 1–4 Dec 2014 1,000 47.4 42.9 9.7 4.5 [XIII]
Sigma Dos/El Mundo[120] 17–20 Nov 2014 1,000 35.7 44.7 9.6 10.0 9.0 [II]
2014ko Independentziaren aldeko galdeketa
GESOP/8tv[121] 30 Oct 2014 1,600 46.2 38.0 15.8 8.2 [II]
Opinòmetre/CEO[122] 29 Sep–23 Oct 2014 2,000 49.4 32.3 8.4 10.0 17.1 [II]
Sigma Dos/El Mundo[123] 26–29 Aug 2014 ? 34.0 39.5 19.2 5.5 [II]
Feedback/La Vanguardia[124] 30 Apr–8 May 2014 577 43.4 43.5 13.4 0.1 [II]
Opinòmetre/CEO[125] 24 Mar–15 Apr 2014 2,000 47.2 27.9 12.4 12.6 19.3 [II]
GESOP/El Periódico[126] 26–28 Feb 2014 800 46.1 36.3 17.6 9.8 [II]
GESOP/El Periódico[127] 12–13 Dec 2013 800 44.1 36.2 19.7 7.9 [II]
Feedback/La Vanguardia[128] 16–19 Nov 2013 1,000 44.9 45.0 10.1 0.1 [II]
GESOP/CEO[129] 4–14 Nov 2013 2,000 54.7 22.1 17.0 6.3 32.6 [VI]
GESOP/El Periódico[130] 16–18 Oct 2013 800 53.3 41.5 5.3 11.8 [XIV]
GESOP/ICPS[131] 25 Sep–10 Oct 2013 800 48.6 25.2 21.9 4.3 23.4 [VI]
GESOP/CEO[132] 31 May–13 Jun 2013 2,000 55.6 23.4 15.9 5.1 32.2 [VI]
GESOP/El Periódico[133] 28–31 May 2013 800 57.8 36.0 6.3 21.8 [XIV]
GESOP/CEO[134] 4–14 Feb 2013 2,000 54.7 20.7 18.1 6.4 34.0 [VI]
GESOP/El Periódico[135] 14–16 Jan 2013 800 56.9 35.0 8.2 21.9 [XIV]
GESOP/ICPS[136] 27 Nov–20 Dec 2012 1,200 49.2 29.2 15.1 6.5 20.0 [VI]
Kataluniako Parlamenturako 2012ko hauteskundeak
Feedback/La Vanguardia[137] 12–16 Nov 2012 1,000 47.5 40.2 10.1 7.3 [XV]
Feedback/La Vanguardia[138] 6–9 Nov 2012 1,000 47.9 39.9 10.2 8.0 [XV]
DYM/CEO[139] 22–30 Oct 2012 2,500 57.0 20.5 14.9 7.7 36.5 [VI]
Feedback/La Vanguardia[140] 22–26 Oct 2012 1,000 52.8 35.4 9.7 17.4 [XV]
Feedback/La Vanguardia[141] 8–11 Oct 2012 1,000 54.3 33.1 10.1 21.2 [XV]
Feedback/La Vanguardia[142] 21–27 Sep 2012 1,200 54.8 33.5 10.2 21.3 [XV]
DYM/CEO[143] 4–18 Jun 2012 2,500 51.1 21.1 22.1 5.8 30.0 [VI]
DYM/CEO[144] 6–21 Feb 2012 2,500 44.6 24.7 25.2 5.5 19.9 [VI]
GESOP/ICPS[145] 19 Sep–27 Oct 2011 2,000 43.7 25.1 23.2 8.0 18.6 [VI]
GESOP/CEO[146] 29 Sep–13 Oct 2011 2,500 45.4 24.7 24.4 5.6 20.7 [VI]
GESOP/CEO[147] 2–17 Jun 2011 2,500 42.9 28.2 23.8 5.2 14.7 [VI]
Noxa/La Vanguardia[148] 1–2 Sep 2010 800 40.0 45.0 10.0 5.0 5.0 [XVI]
  1. "Bihar Kataluniaren independentziaren aldeko erreferendum bat antolatuko balu Generalitateak Espainiako gobernuaren akordiorik gabe, zer egingo zenuke?"
  2. a b c d e f g h i j k l m n o p q r s "Do you want Catalonia to become an independent state?"
  3. a b "If a legal referendum on the independence of Catalonia was held, what do you think your vote would be?"
  4. "What would you vote in a referendum on the independence of Catalonia?"
  5. "If you went out to vote, would you vote Yes or No to independence?"
  6. a b c d e f g h i j k l m "If tomorrow a referendum on the independence of Catalonia was held, what would you do?"
  7. "Do you declare yourself independentist?"
  8. "Do you favour Catalonia's independence?"
  9. a b "Do you think Catalonia should separate from Spain and become an independent state?"
  10. a b "If a legal referendum was held, do you think you would vote For or Against Catalonia becoming an independent state?"
  11. "If a negotiated and fully legal referendum on the independence of Catalonia was held, what would be your likeliest vote?"
  12. "Do you support Catalonia going independent?"
  13. a b c "If a referendum on the independence of Catalonia was held, what do you think your vote would be?"
  14. a b c "Would you agree on Catalonia separating itself from Spain and becoming a new state within the EU?"
  15. a b c d e "If a referendum on the independence of Catalonia was held, what would you vote?"
  16. "Bihar Kataluniaren independentziari buruzko erreferenduma egingo balitz, zer bozkatuko zenuke?"

Galdeketa loteslea egiteari buruzkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galdetzailea Data Lagina Bai Ez Ez daki Oharrak
GESOP/El Periódico[149] 19–22 Feb 2017 ? 71.9 26.1 2.0 Estatuak erreferendum bat baimentzearen inguruan
GAD3/La Vanguardia[91] 13–16 Jun 2016 800 76.6 19.7 3.6
NC Report/La Razón[92][93] 16–23 Dec 2016 1,000 51.1 40.7 8.2 2014ko erreferendumaren antzeko beste bat egitearen inguruan
GESOP/El Periódico[95] 12–14 Dec 2016 800 84.6 13.8 1.6
49.6 48.8 1.6 Erreferendum ez legal bat egitearen inguruan
NC Report/La Razón[98] 2–6 Aug 2016 1,255 52.0 35.1 12.9 On agreeing a referendum with the State
GAD3/La Vanguardia[100] 13–16 Jun 2016 800 75.7 20.6 3.7
DYM/El Confidencial[104] 30 Nov–3 Dec 2015 504 69.0 26.0 5.0 Erreferendum bat egitearen beharraren inguruan
Feedback/La Vanguardia[105] 20–27 Nov 2015 1,000 78.8 19.9 1.3
Feedback/La Vanguardia[108] 14–17 Sep 2015 1,000 79.2 18.6 2.2
Feedback/La Vanguardia[113] 6–9 Jul 2015 1,000 79.8 19.4 0.8
Feedback/La Vanguardia[115] 27–29 Apr 2015 1,000 79.1 19.4 1.5
Feedback/La Vanguardia[119] 1–4 Dec 2014 1,000 83.9 14.5 1.6
NC Report/La Razón[150] 13–15 Nov 2014 ? 54.3 39.9 5.8 Erreferendum paktatu bat egitearen inguruan
Feedback/La Vanguardia[124] 30 Apr–8 May 2014 577 74.0 24.6 1.4
GESOP/El Periódico[127] 12–13 Dec 2013 800 73.6 20.0 6.4 Estatuak 9Nko galdeketa onartzearen inguruan
Feedback/La Vanguardia[128] 16–19 Nov 2013 1,000 73.5 23.6 2.9
GESOP/El Periódico[133] 28–31 May 2013 800 75.1 20.8 4.2 Espainiak Gobernua erreferendum bat baimentzearen inguruan
69.6 25.8 2.3 On holding a referendum
GESOP/El Periódico[135] 14–16 Jan 2013 800 62.9 30.5 6.6 Erreferendum bat egitearen inguruan baita estatua aurka badago ere
Feedback/La Vanguardia[137] 12–16 Nov 2012 1,000 73.4 24.1 2.5
Feedback/La Vanguardia[138] 6–9 Nov 2012 1,000 73.6 24.0 2.4
Feedback/La Vanguardia[140] 22–26 Oct 2012 1,000 81.5 17.5 1.0
Feedback/La Vanguardia[141] 8–11 Oct 2012 1,000 81.7 17.6 0.7
Feedback/La Vanguardia[142] 21–27 Sep 2012 1,200 83.9 14.9 1.2

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Diego Perez de los Lobos Guardia Zibileko koronel izan zen eta, Naizek argitaratu bezala, auzipetua izan zen bere garaian Kepa Urraren torturen epaiketan, errugabe deklaratua izan bazen ere; ikus Naiz, 2017-09-23.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Urriaren 1ean izango da Kataluniako erreferenduma» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-06-09).
  2. a b (Gaztelaniaz) El referèndum serà l’1 d’octubre: ‘Voleu que Catalunya sigui un estat independent en forma de república?’. (Noiz kontsultatua: 2017-06-09).
  3. (Ingelesez) Prim, Sara. Catalan News Agency - Spanish Government rejects Puigdemont’s proposal to hold a binding referendum. (Noiz kontsultatua: 2017-06-09).
  4. (Ingelesez) «Catalan Referendum on Independence 'Not Possible' Says Spain PM» VOA (Noiz kontsultatua: 2017-06-09).
  5. (Gaztelaniaz) «La Generalitat detalla las lesiones de los 1.066 heridos por las cargas policiales del 1-O» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2017-10-20).
  6. (Ingelesez) Schreiber, Krystyna. Referendum law based on international treaties justifies unilateral action. (Noiz kontsultatua: 2017-09-06).
  7. (Katalanez) Catalonia to declare independence right away if ‘yes’ vote wins October 1 referendum. (Noiz kontsultatua: 2017-09-06).
  8. (Ingelesez) «Catalonia to split from Spain within 48 hours of secession vote - referendum draft bill» Reuters Tue Jul 04 15:49:07 UTC 2017 (Noiz kontsultatua: 2017-09-06).
  9. a b «Erreferendumerako Legea onartu du Kataluniako Legebiltzarrak» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-09-06).
  10. (Katalanez) Rico, Jose. (2015-10-28). «Sí que es Pot planteja un referèndum el 2016 pactat amb l'Estat» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2017-09-20).
  11. «Carles Puigdemont izendatu du gobernuburu Kataluniako Parlamentuak» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-09-20).
  12. (Gaztelaniaz) Los ocho coordinadores del Pacte Nacional pel Referèndum que propone Puigdemont. El Periódico 2016-12-23.
  13. http://www.berria.eus/albisteak/145212/anna_gabrielen_hitzaldia_debekatu_dute_gasteizen_udal_lokal_batean_egitekoa_zelako.htm
  14. (Katalanez) «Fracassa l’intent de l’estat espanyol de suprimir la web del referèndum» vilaweb.cat 2017-9-13 (Noiz kontsultatua: 2017-09-22).
  15. (Katalanez) «La Guàrdia Civil entra a la redacció de NacióDigital i identifica redactors» Nació Digital 2017-9-13 (Noiz kontsultatua: 2017-09-16).
  16. a b «Guardia Zibilak 14 kargudun atxilotu eta miaketak egin ditu Generalitatean» Eitb.eus 2017-9-20 (Noiz kontsultatua: 2017-09-24).
  17. «Guardia Zibilak 14 kargudun atxilotu eta miaketak egin ditu Generalitatean» eitb.eus 2017-9-20 (Noiz kontsultatua: 2017-09-23).
  18. (Katalanez) «La Generalitat denunciarà la Guàrdia Civil pels interrogatoris» Nació Digital 2017-9-20 (Noiz kontsultatua: 2017-09-23).
  19. (Katalanez) «Investigat el secretari general de Presidència pel referèndum» El País 2017-9-20 (Noiz kontsultatua: 2017-09-23).
  20. a b «Así transcurre la jornada en Catalunya» Naiz.eus 2017-9-20 (Noiz kontsultatua: 2017-09-24).
  21. a b c «Hiru ferry bidali ditu Madrilek Kataluniara, segurtasun indarren errefortzuak hartzeko» Berria 2017-9-21 (Noiz kontsultatua: 2017-09-23).
  22. «Polizia eta guardia zibil gehiago Kataluniara, 'Mossoei laguntzeko'» Eitb.eus 2017-9-22 (Noiz kontsultatua: 2017-09-23).
  23. (Gaztelaniaz) «Un guardia civil que fue juzgado por torturas asume el control de los Mossos» naiz: 2017-09-23 (Noiz kontsultatua: 2017-09-23).
  24. «Generalitateak uko egin dio segurtasun indarrak Madrilen esanetara jartzeari» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-09-23).
  25. «Neurri bikoitza» Berria 2017-09-23 (Noiz kontsultatua: 2017-09-25).
  26. «"Preso nahi gaituzte, uste dutelako horrela gure ideiak geldituko dituztela"» Berria 2017-09-24 (Noiz kontsultatua: 2017-09-24).
  27. Milioi bat boto paper "agertu" dira Bartzelonako unibertsitateko atarian. 2017-09-24 (Noiz kontsultatua: 2017-09-24).
  28. «Telefonia enpresei erreferendumarekin lotutako atariak blokeatzeko eskatu dietela salatu dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-09-24).
  29. (Katalanez) «Montserrat i Poblet es pronuncien conjuntament i demanen que s'escolti "la veu de la majoria"» Catalunyareligio.cat 2017-09-24 (Noiz kontsultatua: 2017-09-25).
  30. «Puigdemont: 'Erreferenduma egingo dugu, bozkatzeko nahia ezin da erosi'» Eitb.eus 2017-09-24 (Noiz kontsultatua: 2017-09-26).
  31. a b c d e «Lleidako 31 udaletxetan sartu da Guardia Zibila dokumentazio bila» Berria 2017-9-25 (Noiz kontsultatua: 2017-09-25).
  32. a b c (Gaztelaniaz) «Maza: "La posibilidad de que se pida prisión para Puigdemont está abierta"» Elperiodico.com 2017-9-25 (Noiz kontsultatua: 2017-09-25).
  33. «9.000 polizia eta guardia zibil gehiago, erreferenduma eragozteko» Berria 2017-9-26 (Noiz kontsultatua: 2017-09-26).
  34. (Gaztelaniaz) «ANC-ren webgunea itxi du Guardia Zibilak, eta beste helbide batean berreskuratu du elkarteak» Berria 2017-9-25 (Noiz kontsultatua: 2017-09-26).
  35. «Jakinarazpenak heltzen hasi zaizkie mahaiak osatuko dituzten herritarrei» Berria 2017-9-26 (Noiz kontsultatua: 2017-09-26).
  36. «Hauteslekuetako arduradunak identifikatzeko agindu die Fiskaltzak Mossoei» Argia.eus 2017-9-26 (Noiz kontsultatua: 2017-09-26).
  37. «Baiezkoak irabaztekotan Espainiako Estatuarekin eta Europar Batasunarekin elkarrizketa abiaraziko duela dio Puigdemontek» Argia.eus 2017-9-26 (Noiz kontsultatua: 2017-09-26).
  38. «Kataluniako erreferenduma zuzenean» Berria 2017-9-26 (Noiz kontsultatua: 2017-09-26).
  39. (Gaztelaniaz) «Turull: «Si gana el No, elecciones, si gana el Sí, proclamación de la independencia»» Naiz.eus 2017-9-26 (Noiz kontsultatua: 2017-09-26).
  40. Ostiralean hauteslekuak zigilatzeko agindu die Fiskaltzak Mossoei. 2017-9-26 (Noiz kontsultatua: 2017-09-26).
  41. a b Trump: "Espainia herri handi bat da, eta batuta jarraitzea gustatuko litzaidake". 2017-9-26 (Noiz kontsultatua: 2017-09-27).
  42. «El Gobierno restringe el espacio aéreo de Barcelona por el referéndum» Elperiodico.com 2017-9-29 (Noiz kontsultatua: 2017-09-29).
  43. «Protección de Datos advierte de multas de hasta 300.000 euros para las mesas del 1-O» Elperiodico.com 2017-9-29 (Noiz kontsultatua: 2017-09-29).
  44. «Puigdemont: "Garaipena behin betikoa izateko, igandean prozesua amaitu behar dugu"» Berria 2017-9-29 (Noiz kontsultatua: 2017-09-30).
  45. (Gaztelaniaz) «El TSJC pide a Google que elimine la app para votar en el referéndum que divulgó Puigdemont» Elpais.com 2017-9-29 (Noiz kontsultatua: 2017-09-30).[Betiko hautsitako esteka]
  46. a b «Puigdemont: "Garaipena behin betikoa izateko, igandean prozesua amaitu behar dugu"» Berria.eu 2017-9-29 (Noiz kontsultatua: 2017-09-30).
  47. a b c d «Jazarpenaren gainetik, bozkatzen ari dira kataluniarrak» Berria.eu 2017-10-1 (Noiz kontsultatua: 2017-10-1).
  48. a b c «Poliziak eraman aurretik, botoak zenbatzen hasi dira bozkaleku batzuetan» Berria.eu 2017-10-1 (Noiz kontsultatua: 2017-10-1).
  49. «Rajoy: 'Errudun bakarrak legea hautsi dutenak izan dira'» Argia.eu 2017-10-1 (Noiz kontsultatua: 2017-10-2).
  50. «Moncloaren bertsioa: "Gaurkoan ez da erreferendumik egin Katalunian"» Eitb.eu 2017-10-1 (Noiz kontsultatua: 2017-10-2).
  51. «Saenz de Santamaria: "Ez da erreferendumik izan, ezta antzekorik ere"» Eitb.eu 2017-10-1 (Noiz kontsultatua: 2017-10-2).
  52. «2.262.424 boto zenbatu ahal izan dituzte, %90 baiezkoaren aldekoak dira» Berria.eu 2017-10-2 (Noiz kontsultatua: 2017-10-2).
  53. «Kalez jantzitako guardia zibilak herritarrei oldartu zaizkie bart gauean» Argia.eu 2017-10-2 (Noiz kontsultatua: 2017-10-2).
  54. (Katalanez) «Agents de paisà de la Guàrdia Civil carreguen aquesta nit contra veïns de Calella» Naciodigital.cat 2017-10-2 (Noiz kontsultatua: 2017-10-2).
  55. «500 polizia eta guardia zibil kanporatu dituzte Calellako hiru hotelek» Berria.eus 2017-10-2 (Noiz kontsultatua: 2017-10-2).
  56. «Gizarte zibilak grebara deitu du» Berria.eu 2017-10-2 (Noiz kontsultatua: 2017-10-2).
  57. «TVE-ko Albistegi Batzordeak zuzendaritzaren dimisioa galdegin du, erreferendumaren tratamenduarengatik» Berria.eu 2017-10-2 (Noiz kontsultatua: 2017-10-2).
  58. «Manifestazioa Espainiako Poliziaren komisaldegiaren aurrean, Bartzelonan» Argia.eu 2017-10-2 (Noiz kontsultatua: 2017-10-2).
  59. (Katalanez) «La policia espanyola apallissa un conductor a Girona que els pitava» Epuntavuir.cat 2017-10-2 (Noiz kontsultatua: 2017-10-2).
  60. «Auto gidari bat jipoitu du Espainiako Poliziak Gironan, klaxona jo dielako» Argia.eu 2017-10-2 (Noiz kontsultatua: 2017-10-2).
  61. (Katalanez) «La Guàrdia Civil requisa 100.000 cartells del referèndum en una impremta» Nacional.cat 2017-9-15 (Noiz kontsultatua: 2017-09-23).
  62. (Ingelesez) «Catalonia referendum result plunges Spain into political crisis» edition.cnn.com 2017-10-1 (Noiz kontsultatua: 2017-10-2).
  63. «Elkartasuna, bidean bat egiteko» Berria 2017-8-13 (Noiz kontsultatua: 2017-09-22).
  64. «Bilboko kaleak gainezka, Euskal Herriak ere erabaki nahi duela aldarrikatu du Gure Esku Dago-k» Berria 2017-9-16 (Noiz kontsultatua: 2017-09-22).
  65. «Bilboko kaleak gainezka, Euskal Herriak ere erabaki nahi duela aldarrikatu du Gure Esku Dago-k» Kazeta.naiz.eus 2017-9-21 (Noiz kontsultatua: 2017-09-22).
  66. (Gaztelaniaz) «EH Bildu denuncia la actitud represiva del Gobierno Español en Catalunya» Ahotsa.info 2017-9-21 (Noiz kontsultatua: 2017-09-23).
  67. «Kataluniari babesa eman dio euskal gehiengo sindikalak» Berria 2017-9-28 (Noiz kontsultatua: 2017-09-28).
  68. Haserrea Katalunian eta nazioartean jazarpenagatik. 12:53, Kataluniari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea Baionan, Donibane Garazi eta Maulen. 2017-10-1 (Noiz kontsultatua: 2017-10-1).
  69. «Kataluniako galdeketa babestuz hasi dute EAJ eta EH Bilduk urte politikoa» Berria 2017-9-2 (Noiz kontsultatua: 2017-09-22).
  70. «Urkullu: "Kataluniako erreferendumak ez ditu biltzen beharrezko bermeak"» Berria 2017-9-14 (Noiz kontsultatua: 2017-09-22).
  71. «Urkulluk uste du Estatuak sua biziagotu duela Katalunian» Eitb.eus 2017-9-20 (Noiz kontsultatua: 2017-09-22).
  72. «EAJ-PNVk kataluniar eta euskal nazio auziei irtenbidea bilatzeko elkarrizketa foro guztietan parte hartuko du» Eaj-pnv-eus 2017-9-18 (Noiz kontsultatua: 2017-09-22).
  73. «Nafarroako Parlamentuak Katalunian gertatzen ari den salbuespen demokratikoko egoera salatzen du» Parlamentodenavarra.es 2017-9-21 (Noiz kontsultatua: 2017-09-22).
  74. (Gaztelaniaz) «Barkos: “La convivencia exige acción política”» Navarrainformacion.es 2017-9-21 (Noiz kontsultatua: 2017-09-23).
  75. a b «Egungo estatu eredua "porrot egina" dagoela aldarrikatu du Urkulluk» Berria 2017-9-23 (Noiz kontsultatua: 2017-09-23).
  76. (Gaztelaniaz) «El Parlamento de Gasteiz muestra su apoyo al 1-O y rechaza las medidas del Estado para impedirlo» Naiz.eus 2017-9-28 (Noiz kontsultatua: 2017-09-28).
  77. a b c «"Denbora hartzeko" eskatu die Urkulluk eragile guztiei» Berria.eus 2017-10-2 (Noiz kontsultatua: 2017-10-2).
  78. «Mariano Rajoyren dimisioa eskatu du Nafarroako Parlamentuak» Berria.eus 2017-10-2 (Noiz kontsultatua: 2017-10-2).
  79. http://www.elconfidencialdigital.com/politica/Moncloa-Casa-Blanca-Trump-Cataluna_0_2999700001.html
  80. https://www.elconfidencial.com/espana/2017-09-24/gobierno-trump-apoyo-rajoy-cataluna-referendum_1448844/
  81. (Katalanez) Manuel Valls alerta que la independencia catalana sería "el fin de Europa". Elnacional.cat 2017-09-28.
  82. a b c d e «Kataluniaren aldeko mezuak ugaritzen ari dira nazioartean» Berria 2016-12-21.
  83. «Multitudes en Edimburgo (Escocia) marchan desde el consulado español a la Comisión Europea por el referéndum catalán» Twitter.com 2017-10-1 (Noiz kontsultatua: 2017-10-1).
  84. a b c «Rajoyren lagun amerikarra. Parlamentuak.» Berria 2017-09-26.
  85. (Ingelesez) Spain and the Catalan referendum. Theguardian.com 2016-12-21.
  86. «Rajoyren lagun amerikarra. :Parlamentuak.» Berria 2017-09-26.
  87. «Suitzako diputatu talde baten gutuna» Berria 2017-09-26.
  88. (Ingelesez) 18 herrialdetako 48 eurodiputatuk Espainiako estatuaren errepresioa gaitzetsi dute. Twitter 2016-12-22.
  89. (Gaztelaniaz) 1-O: Las autoridades estatales y catalanas deben garantizar los derechos a la libertad de expresión, reunión y manifestación. Amnistia Internazionala 2016-12-23.
  90. (Katalanez) «Baròmetre d'Opinió Política. 1a onada 2017» CEO 2017-03-30.
  91. a b (Gaztelaniaz) «La mayoría quiere un referéndum pactado y descarta la unilateralidad» La Vanguardia (Noiz kontsultatua: 2017-06-09).
  92. a b (Gaztelaniaz) «El 82,2% aprueba la oferta de diálogo del Gobierno a la Generalitat» La Razón (Noiz kontsultatua: 2017-06-09).
  93. a b (Gaztelaniaz) «Apoyo a más financiación y mayor autogobierno» La Razón 2016-12-27.
  94. (Katalanez) Enquesta sobre context polític a Catalunya. 2016. .
  95. a b (Gaztelaniaz) Rico, Jose. (2016-12-17). «Encuesta: El referéndum unilateral de independencia divide a los catalanes» El Periódico (Noiz kontsultatua: 2017-06-09).
  96. (Katalanez) Baròmetre d'Opinió Política 39. 3a onada 2016. CEO 2016-11-18.
  97. (Katalanez) Sondeig d'opinió Catalunya 2016. ICPS 2016-10-17.
  98. a b (Gaztelaniaz) «La mitad de los catalanes cree que el Parlament se someterá al TC» La Razón (Noiz kontsultatua: 2017-06-09).
  99. (Katalanez) «Baròmetre d'Opinió Política 38. 2a onada 2016» CEO 2016-07-22.
  100. a b (Gaztelaniaz) «La mayoría apuesta por mejorar el autogobierno y aparcar la separación» La Vanguardia (Noiz kontsultatua: 2017-06-09).
  101. (Katalanez) «Baròmetre d'Opinió Política 37. 1a onada 2016» CEO 18 March 2016.
  102. (Gaztelaniaz) «La gran mayoría de los catalanes pide no apoyar a Mas» La Razón (Noiz kontsultatua: 2017-06-09).
  103. (Gaztelaniaz) «¿Cree que se deberían repetir las elecciones al Parlament de Cataluña?» La Razón 2016-01-03.
  104. a b (Gaztelaniaz) «Ciudadanos disputaría la victoria a ERC si se adelantan las elecciones en Cataluña» El Confidencial 2015-12-06.
  105. a b (Gaztelaniaz) «El no a la independencia vuelve a cobrar ventaja» La Vanguardia 2015-11-29.
  106. (Katalanez) Enquesta sobre context polític a Catalunya. 2015. CEO 2015-12-02.
  107. (Katalanez) Baròmetre d'Opinió Política 36. 3a onada 2015. CEO 2015-11-13.
  108. a b (Gaztelaniaz) «Empate técnico entre partidarios y contrarios a la independencia» La Vanguardia 2015-09-20.
  109. (Gaztelaniaz) «Intención de voto en Cataluña» El País 2015-09-18.
  110. (Gaztelaniaz) «Sólo un 16% de catalanes cree que una declaración de independencia es la solución» El Confidencial 2015-09-19.
  111. (Gaztelaniaz) «Un 46% de los catalanes, en contra de la independencia» El Mundo 2015-09-07.
  112. (Gaztelaniaz) «La cuestión independentista» El Mundo 2015-09-07.
  113. a b (Gaztelaniaz) «Casi el 40% apoya reformar la Constitución como salida» La Vanguardia 2015-07-12.
  114. (Katalanez) Baròmetre d'Opinió Política 35. 2a onada 2015. CEO 2015-07-03.
  115. a b (Gaztelaniaz) «Los catalanes exigen una mayoría muy reforzada para la independencia» La Vanguardia 2015-05-02.
  116. (Katalanez) Baròmetre d'Opinió Política 34. 1a onada 2015. CEO 2015-03-13.
  117. (Katalanez) Enquesta sobre context polític a Catalunya. 2014. CEO 2014-12-19.
  118. (Katalanez) Sondeig d'opinió Catalunya 2014. ICPS 6 December 2014.
  119. a b (Gaztelaniaz) «La mayoría ve el plan independentista de Mas perjudicial para la economía» La Vanguardia 8 December 2014.
  120. (Gaztelaniaz) «Baròmetre d'Opinió Política 39. 3a onada 2016» El Mundo 24 November 2014.
  121. (Katalanez) EXCLUSIVA enquesta Gesop: el 46,2% dels catalans votarien avui a favor de la independència. CEO 30 October 2014.
  122. (Katalanez) Baròmetre d'Opinió Política 33. 2a onada 2014. CEO 31 October 2014.
  123. (Gaztelaniaz) «La secesión divide a los catalanes...» El Mundo 1 September 2014.
  124. a b (Gaztelaniaz) «Empate entre partidarios y contrarios a la independencia» La Vanguardia 12 May 2014.
  125. (Katalanez) Baròmetre d'Opinió Política 32. 1a onada 2014. CEO 30 April 2014.
  126. (Gaztelaniaz) «La mayoría de catalanes creen que no habrá referendo el 9-N» El Periódico de Catalunya 9 March 2014.
  127. a b (Gaztelaniaz) «El 74% de los catalanes reclaman a Rajoy que autorice la consulta» El Periódico de Catalunya 15 December 2013.
  128. a b (Gaztelaniaz) «Empate entre partidarios y contrarios a la independencia» La Vanguardia 22 December 2013.
  129. (Katalanez) Baròmetre d'Opinió Política 31. 3a onada 2013. CEO 22 November 2013.
  130. (Gaztelaniaz) «La opción 'más autogobierno' iguala en apoyo a la independencia» El Periódico de Catalunya 28 October 2013.
  131. (Katalanez) Sondeig d'opinió Catalunya 2013. ICPS 10 October 2013.
  132. (Katalanez) Baròmetre d'Opinió Política 30. 2a onada 2013. CEO 20 June 2013.
  133. a b (Katalanez) «Baròmetre polític de Catalunya. Maig 2013» El Periódico de Catalunya 8 June 2013.
  134. (Katalanez) Baròmetre d'Opinió Política 29. 1a onada 2013. CEO 21 February 2013.
  135. a b (Gaztelaniaz) «La mayoría de los catalanes están a favor de la consulta» El Periódico de Catalunya 20 January 2013.
  136. (Katalanez) Sondeig d'opinió Catalunya 2012. ICPS 20 December 2012.
  137. a b (Gaztelaniaz) «El pacto fiscal sigue imponiéndose a la independencia, que se estanca» La Vanguardia 18 November 2012.
  138. a b (Gaztelaniaz) «El pacto fiscal se impone a la independencia, que pierde apoyo» La Vanguardia 11 November 2012.
  139. (Katalanez) Baròmetre d'Opinió Política 28. 3a onada 2012. CEO 8 November 2012.
  140. a b (Gaztelaniaz) «El pacto fiscal neutralizaría la mayoría independentista» La Vanguardia 28 October 2012.
  141. a b (Gaztelaniaz) «El 65% ve viable la independencia pero entiende el temor empresarial» La Vanguardia 14 October 2012.
  142. a b (Gaztelaniaz) «El 84% de los catalanes apoya una consulta y el 55%, la independencia» La Vanguardia 30 September 2012.
  143. (Katalanez) Baròmetre d'Opinió Política 27. 2a onada 2012. CEO 27 June 2012.
  144. (Katalanez) Baròmetre d'Opinió Política 26. 1a onada 2012. CEO 2 March 2012.
  145. (Katalanez) Sondeig d'opinió Catalunya 2011. ICPS 27 October 2011.
  146. (Katalanez) Baròmetre d'Opinió Política 25. 3a onada 2011. CEO 25 October 2011.
  147. (Katalanez) Baròmetre d'Opinió Política 24. 2a onada 2011. CEO 29 June 2011.
  148. (Gaztelaniaz) «El apoyo a la independencia remite y cae al 40%,frente al 45%en contra» La Vanguardia 7 September 2010.
  149. (Gaztelaniaz) «Referéndum: apoyo del 71,9% en Catalunya y rechazo del 61,5% en el resto de España» El Periódico de Catalunya.
  150. (Gaztelaniaz) «El 76,3% de los que no votaron el 9-N no quiere la independencia» La Razón.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]