Katamotz-belarri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Katamotz-belarria
Lentinus tigrinus.JPG
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaPolyporaceae
GeneroaLentinus
Espeziea Lentinus tigrinus
Fr., 1825

Katamotz-belarria (Lentinus tigrinus; sinonimoa: Panus tigrinus) onddo espezie bat da, Sukaldaritzarako baliorik gabea. Ez da ohikoa Euskal Herrian.[1]

Genero honen ezaugarri nagusietako bat da, ale helduen orriek zerra itxurako ertza dutela, begi hutzez ikus daitezkeenak.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 9 cm arteko diametrokoa, lehenik ganbila, erdi guea hondoratua, inbutu itxurakoa; hasieran kolore grisaxka du, eta gero hondo zuriaren gainean ezkatatxo arreetan hausten da, ertzerantz zabalduago daudenak. Ertz mehea, kiribildua eta bihurritua.

Orriak: Dekurrenteak, estuak, estu, ertza koska fin-finekin; hasieran zurixkak, gero okre argiak edo krema kolorekoak.

Orri Dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Argala, zaila, okertua, zurixka, ezkatatxo arre-grisaxkekin. Gazte-gaztetan, gortina bat ikus daiteke oinaren goialdean.

Haragia: Mehea, elastikoa, trinkoa, zaila, zuria, gurin usainarekin eta zapore fungiko sendoarekin.[2]

Etimologia: Lentinus terminoa latinetik dator, “lentus” hitzetik, eta zaila esan nahi du, elastikoa, kapelaren haragiari erreferentzia eginez, zuntzuna, eta larrukara.Tigrinus epitetoa ere, latinetik dator, "tigrinus" hitzetik, eta tigrearen moduko orbanekin, esan nahi du. Bere kapelaren dekorazioagatik.

Jangarrirasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria, larrukara delako.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dituen ezaugarriak direla eta, zaila da beste espezie batekin nahastea. Lentinus lepideus delakoarekin nahas daiteke, baina honek ezkata zakarragoak ditu, eraztun iraunkorra eta mintzezkoa, eta koniferetan ateratzen da.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberritik udazkenera arte, motzondoetan edo zuhaitz bizietan, deskonposizio egoeran dauden zaurietan. Bide ertzetan lurperatuta dauden adar eta enborretan, batez ere sahatsen, Makalen eta pagoen enborretan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Afrika, Mendebaldeko Asia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 252 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 39 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel.. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 478 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 479 or. ISBN 84-282-0540-X (T.I 2. ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]