Katarrinoakprimateen barruko Catarrhini parvorden edo multzokatzea osatzen duten tximinoen multzoa dira. Simiiformes infraordenaren bi taldeetako bat dira. Mundu Zaharreko tximinoak (Cercopithecoidea) eta gizakiak (Hominoidea) barnebiltzen ditu. Azken hori Hylobatidae edo giboietan eta Hominidae edo tximino handien artean banatzen da. Lehen gizakiei bere familia ematen zitzaion eta bere ahaide guztiak Pongidaen sartzen ziren, baina hori parafiletikoa da. Haplorrhiniren barruko azpiorden bat dira, Tarsiiformes eta Platyrrhinirekin batera (azken horiek Ameriketan bizi diren tximinoak dira).
Catarrhini hitzak "sudur estua" esan nahi du, sudurzuloak beherantz orientaturik baitaude. Platyrrhini-ak bezala (Aotus generoa salbu) egunez bizi dira. Isatsak baldin badituzte, ezin dira tolestu. Azkazalak lauak dira.
Espezie gehienek dimorfismo sexuala dute. Gehienak, baina ez guztiak, talde sozialetan bizi dira. Afrika eta Asian aurki daitezke, eta gizakia mundu osoan zehar.